EuroBasque – Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua: bere sorrera formalaren 70. Urteurrena ospatzen du.

2021eko otsailaren 1an, 70 urte bete dira Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua sortu zenetik, erbesteko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Parisen.

Efemeride hori ospatzeko, EuroBasqueko Zuzendaritza Batzordeak erantsitako Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua sortu zeneko 70. urteurrena gogoratzeko adierazpena” onartu du.

Halaber, “Kontseiluaren 1951ko otsailaren 1eko sorrera-aktaren kopia” eransten dugu.

Read More

EuroBasque – Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua: Zuzendaritza Batzorde berriaren jarduera abian da.

Eurobasqueko zuzendaritza batzorde berria abenduaren 16an aukeratu zuten, Irune Zuluaga Zamalloa presidentea eta bost presidenteorde izendatuta: Itxaso Berrojalbiz, Igor Zulaika, Alberto Lopez Basaguren, Iñigo Martinez eta Carmelo Barrio.

Igor Filibi idazkari nagusia, Iñigo Ocariz diruzaina, eta Beatriz Perez de las Heras eta Maria Oianguren batzordekideek osatzen dute batzordea.

Urtarrilaren 27an, Zuzendaritza Batzordearen harrera eta lehen bilera egin dira Bilboko Bizkaia Aretoan, Jose Maria Gonzalez Zorrilla EuroBasqueko azken 20 urteetako presidentearen lekukoa hartuta. Bilera horretan, EuroBasqueko kideek Europako federalismoarekin duten konpromisoa berretsi dute, eta 2021erako jarduera-plana aurkeztu dute, besteak beste.

Argazkian, Irune Zuluaga EuroBasqueko presidentea, Zuzendaritza Batzorde berriko kideekin batera. (Ezk.-Esk. : Alberto L. Basaguren, Irune Zuluaga, Igor Filibi, Iñigo Ocariz, Igor Zulaika eta Itxaso Berrojalbiz.)

Gainerako kideak, bizi dugun osasun-egoera dela eta, modu telematikoan parte hartu dute.

ezk.- esk. goitik behera.: Irune Zuluaga, Maria Oianguren, Alberto Basaguren, Igor Zulaika, Itxaso Berrojalbiz, Igor Filibi, Beatriz Pérez, Carmelo Barrio, Iñigo Martinez e Iñigo Ocariz.

Read More

XV. Marrazki saria Francisco Javier Landaburu PRIMUS 2021

PARTE HAR EZAZU! Marrazki baten bidez, adieraz ezazu ea nola ikusten duzun Europa, 450 milioi lagunek osatutako bake eta askatasuneko gunea.

Eurobasquen helburu nagusia da, batetik, bere baitan diren herrien aniztaduna errespetatuko duen Europar Batasun federal bat eratzea; eta, bestetik, Euskadin, Europako herrien, nazionalitateen eta eskualdeen arteko harremanal bultzatu eta sakontzea, europar batasun horren alde.

EuroBasqueek, europar nortasuna sustatzeko lana indartuz, erabaki zuen 2007an Francisco Javier de Landaburu Primus Saria sortzea.

Ekimen horren xedea da belaunaldi gazteenengan ilusioa piztea, Europar Batasunaren berri izan dezaten, eta ezagut dezaten 500 milioi lagunek partekatzen duten proiektu hori: bakerako, askatasunerako, demokraziarako, aurrerakuntza ekonomikorako eta elkartasunerako proiektu zirraragarria. Deialdiak hiru sari ditu, eta urtero egiten da.

  • Laguntzailea: EUSKO JAURLARITZA. Hezkuntza ikasleak
  • Parte hartzaileak: Lehen Hezkuntzako ikasleak
  • Gaia: Zer da Europa zuretzat?
  • Saria: 300€ko hiru sari
  • Aurkezteko azken eguna: 2021eko maiatzaren 2a

COVID-19 koronabirusaren alarma-egoera zela-eta, Francisco Javier Landaburu Primus Marrazketa Sariaren XV. edizioaren deialdiko partaidetza-formatua aldatu dugu, haurrek beren etxeetatik zuzenean parte hartu ahal izan dezaten.

Nobedade gisa! Online formatu berri bat sortu dugu, familia bakoitzak bere mugikorretik edo ordenagailutik marrazkiak zuzenean igo ditzan. Irakasleak esteka berean izena emateko eta parte hartzen duten marrazki guztiak bidaltzeko aukera ere mantentzen da. Segurtasun- eta higiene-arrazoiengatik, ez da onartuko postaz bidalitako paperezko lanik.

Informazio gehiago: sariak@eurobasque.eus

PRIMUS SARIAREN OINARRIAK ONLINEONLINE FORMATU IREKI BERRIA PARTE HARTU!

Read More

XX. Europari buruzko ikerketa saria Francisco Javier de Landaburu Universitas 2021

EuroBasquek 2001ean erabaki zuen, 50. urterrena egin zuelarik, Ikerketa Saria sortzea, Francisco Javier de Landaburu Universitas izenerakin. Hartara, 1951n sortutako EuroBasquen lehengo Zuzendaritza Batzordeko kide izandako gizon hura oroitarazi nahi dugu, europar gaien ikerlari eta intelektual nabarmena izan baitzen.

Sari hay, deialdiko unean gehien dioten europar eraikuntzako alderdiei buruzko azterketak eta gogoetak sustatzera zuzenten da. Deialdia urtero egiten da.

Helburuak:

  • Gure gizartean bereziki eragiten dioten gaur eguneko europar gaien inguruko gogoeta sustatzea.
  • Ikerlariak europar integrazio prozesuari buruzko ikerketak egitera animatzea.
  • Europar Batasunaren etorkizunaren gaineko eztabaida bizirik mantentzea, gure ekonomietan, gizarteetan eta antolakuntza politikoan gertatzekoak diren aldakuntza handietarako prest izateko.
  • EuroBasquen nortasunaren eta xedeen berri zabaltzea, eta dituen helburuak lortze aldera hobekien laguntzen duten ikerketak saritzea.

Francisco Javier Landaburu UNIVERSITAS Saria

DEIALDIA EuroBasque.
EGITEN DUENA: Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua.

PARTEHARTZAILEAK: Unibertsitateko lizentziadunak edo goi  tituludunak diren ikerlariak, banaka edo ikerketa talde baten barruan.

GAIA: “EUROPAR BATASUNAREN ETORKIZUNA: KONFERENTZIARI EGINDAKO EKARPENAK.“

LANA: Ikerketa proiektu bat izango da. Sarituz gero, ikerketa proiektua saiakera gisa garatu beharko da.

HORNIKUNTZA: 12.500 €

LEHEN SARIA: 5.000 €, ikerketa proiekturik onenari.
BI AKZESIT: 2.500 €-koak, epaimahaiak hautaturiko bi ikerketa proiektuetarako.
AKZETIS BAT: 2.500 €koa Euskal Unibertsitate sareko gazte batek egindako ikerketa proiektu onenarentzako.

EPEA LUZATZEN DUGU – AURKEZTEKO EPEA NOIZ BUKATZEN DEN: 2021eko martxoaren 28an.

EuroBasque FJL Universitas 2021 XX. Sariaren Oinarriak Online

KOLABORATZAILEAK:

Read More

Francisco Javier de Landaburu Civis 2021 XV Saria

EuroBasquek, sari honen bidez, gazteen arten Europar Batasuneko baloreak zabaldu nahi ditu, EuroBasquek sustatu nahi dituenak, hain zuzen ere: giza duintasuna, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, zuzenbidea eta giza eskubideak. Gainera, EuroBasquek uste du Europa Batasunaren helburuak igortzea, esate baterako, bakea sustatzea, bere balioak eta herritarren ongizatea, askatasuna, segurtasuna eta justizia eskainiz, garapen iraunkorra sustatuz, ingurumena babestea, gizarte-bazterkeriaren eta diskriminazioaren aurkako borrokan, aurrerapena sustatuz zientzia eta teknologian, Estatu Kideen kohesio ekonomikoa, soziala eta elkartasuna sendotu, kultura eta hizkuntza aniztasunaren aberastasuna errespetatu eta euroarekin moneta ekonomiko eta monetarioa ezartzea moneta gisa, eta hauek ikasleek aztertzea oso interesgarria eta aberasgarria izango litzatekeela uste du.

EuroBasque ekintza, gogoeta, eztabaida eta proposamen lan sakona egiten ari da arlo sozial eta akademikoan, Europa integratzeko prozesuaren lehentasunezko helburutzat hartu dadin.

Europar Batasunean dauden zenbat eztabaida eta arlo garrantzitsu hezkuntzaren arlora ekartzeko asmoz, EuroBasquek Francisco Javier de Landaburu Civis saria eskaintzen dio Euskadiko ikastetxeetan Europar Batasunaren inguruko ekintzak sustatzeko, ikasleek hau hobeto ezagutu dezaten.

Bigarren hezkuntzako curriculumean irakasten den Europar instituzioen eta Europako integrazio prozesuaren inguruko eduki teorikoez gain, EuroBasquek uste du ikasleei XXI. Mendeko Europar gizartearen oinarri diren balore eta printzipioen formakuntza beharrezkoa dela. Bakea, giza duintasuna eta giza eskubideak, demokrazia, elkartasuna, aniztasuna, lankidetza errespetua … Ikasleek herritar jakitun, aktibo eta partehartzailea sustatzeko sen kritikoa izatea ahalbidetuko du hori guztiak.

Helburuak

  • Gure gizarteko sektore guztiak eta, oso bereziki, hezkuntza sektorea europar proiektuan inplikatzea, hartara europar nortasuna sendotzeko.
  • Euskal gizartean Europar Batasunaren etorkizunaren gaineko eztabaida bizirik mantentzen laguntzea, Europar Batasunak datozen urteetan izango dituen dema handietarako prest egoteko.
  • EUROBASQUEn nortasunaren eta xedeen berri zabaltzea, eta dituen helburuak lortze aldera hobekien laguntzen duten lanak saritzea.

Francisco Javier Landaburu CIVIS Saria

DEIALDIA EGITEN DUENA: EuroBasque. Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua
LAGUNTZAILEA: EUSKO JAURLARITZA. Hezkuntza ikasleak.
PARTE HARTZAILEAK: Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
SARIAK:

  • Bizkaiako saria: 1.000 € Irakaslearentzat eta 2.000 € ikasleentzat.
  • Gipuzkoako saria: 1.000 € Irakaslearentzat eta 2.000 € ikasleentzat.
  • Arabako saria: 1.000 € Irakaslearentzat eta 2.000 € ikasleentzat.

AURKEZTEKO EPEA:
2021ko maiatzaren 20an bukatuko da

EUROBASQUE FJL CIVIS 2021 XV. SARIAREN OINARRIAK

Read More

Deialdi berria Kazetaritzako XIII EuroBasque Saria 2020

Hebabideek Europa eraikitzean rol garrantzitsua jokatu behar dutela jakitun, EuroBasquek 2008an erabaki zuen KAZETARITZAKO Eurobasque SARIA sortzea. Sari horrek kazetaritza lanak saritzen ditu: hain zuzen ere, Europako egungo gertaeren berri zabaltzen, europar nortasuna sustatzen eta Europa eraikitzeko proiektua ezagutarazten hobekien laguntzen duten kazetaritza lanak.

EuroBasque Kazetaritza sarian parte hartzea 100% online izango da. Horregatik, parte hartzeko oinarrien amaieran parte hartzeko formularioa atxikitu dugu interesdun pertsona izena eman dezaten eta dokumentazioa aurkez dezaten.

Nola entregatuko dut lana?

Formularioan “Partekatzeko esteka edo deskarga esteka” delako saila aurkituko duzu. Bertan aurretiaz zuk prestatutako karpetaren URL-a zehaztuko duzun EuroBasquek sarbidea izan dezan edota .zip erako karpeta konprimatua deskargatzeko. Esteka horrek zure lana eta gainerako dokumentuak jaso beharko ditu. Atxikitu beharreko dokumentuak deialdiaren oinarrietan zehaztuta daude, kazetaritza modalitatearen arabera.

GARRANTZITSUA: Izen-ematea bidali baino lehen mesedez baieztatu esteka EuroBasquentzat irisgarria dela eta ez dela iraungitzen. Frogatu lehenago ezagun bati bidaliz 🙂

Deialdia urtero egindo da

LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: 2021ko otsailaren 15a

IRAKURRI ETA DESKARGATU OINARRIAK – KAZETARITZAKO SARIA 2020

Kolaboratzaileak:

Read More

Liburu aurkezpena “CONSTRUYENDO LA UNIÓN DE LA SEGURIDAD Y LA DEFENSA: Un nuevo paso para el horizonte federal de Europa”

12:00 h | IREKIERA:

JOSÉ MARÍA GONZÁLEZ ZORRILLA – EuroBasqueko lehendakaria

12:10 h | HITZALDIAK:

AURKEZLE ETA MODERATZAILEA:

IGOR FILIBI LÓPEZ – EuroBasque-eko idazkari nagusia

  • JOSÉ LUIS DE CASTRO RUANO
    Profesor Titular de Relaciones Internacionales de la UPV/EHU y Cátedra Jean Monnet.
  • MARIA EUGENIA LÓPEZ-JACOISTE
    Profesora Titular de Derecho Internacional y Relaciones Internacionales. Universidad de Navarra

12.45 h |EZTABAIDA

13.15 h | AMAIERA

Read More

Aplazado el MEU Basque Country – Simulación de la Unión Europea 2020 hasta nueva fecha

El MEU Basque Country es un evento que se iba a desarrollar los días 6 y 8 de abril en el Campus de Leioa de la UPV/EHU en el que se reunirían, como en la edición anterior, en torno a 90 estudiantes de distintas disciplinas y orígenes para ponerse en la piel de unx eurodiputadx, periodista, lobista o incluso Primer Ministx de un estado miembro de la UE para simular las dinámicas parlamentarias y legislativas de dicha institución.

Debido al momento de crisis excepcional que estamos viviviendo a nivel mundial, originado por la pandemia del coronavirus COVID-19, nos vemos en la necesidad de aplazar hasta nueva fecha las jornadas del MEU Basque Country.

Read More