2021eko otsailaren 1an, 70 urte bete dira Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua sortu zenetik, erbesteko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Parisen.
Efemeride hori ospatzeko, EuroBasqueko Zuzendaritza Batzordeak erantsitako “Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua sortu zeneko 70. urteurrena gogoratzeko adierazpena” onartu du.
Halaber, “Kontseiluaren 1951ko otsailaren 1eko sorrera-aktaren kopia” eransten dugu.