Destacada noticia - Filarmónica 2026

2026ko Europaren aldeko Kontzertua – EuroBasquek antolatuta Bilboko Koral Elkartearekin lankidetzan

2025ean ospatutako Europaren aldeko lehen Kontzertuak izan zuen harrera bikainaren ondoren, aurten berriro itzuliko gara Bilboko Elkarte Filarmonikora, EuroBasquek eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatutako beste kontzertu berezi eta ikusgarri batekin.

Maiatzaren 22an, 19:30ean, nazioarteko ibilbide sendoko bi musikari izango ditugu Philippe Raskin pianista eta Artur Kaganovskiy biolin-jotzailea, eta haiekin batera, 17 urte besterik ez duen Daniel Bertomeu gazte talentuduna.

Guztiek elkarrekin Europako musika-errepertorio onenaren aukeraketa erakargarri eta kalitate handikoa eskainiko dute.

Amaieran, bertaratutakoek eta bereziki haurrek artistekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute, eta sorpresa zein opariak jasoko dituzte.

Helburua argia da: Filarmonikoa berriro betetzea. Zatoz lagunekin, familiarekin edo lankideekin. Ospa dezagun Europa musikaren bidez!

Cartel Concierto por Europa 2026

Read More

GAZTEdigiTALK Jardunaldia: desinformazioaren eta erradikalizazioaren aroa

EUROPE DIRECT Bizkaiak, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirolen Sailarekin, EuroBasquerekin, Europa Taldearekin eta Erasmus Student Network Bilbaorekin batera, “GAZTEDIGITALK: DESINFORMAZIOAREN ETA ERRADIKALIZAZIOAREN AROA jardunaldia antolatu du. Jardunaldia BilboRocken (Bilbo) egingo da maiatzaren 8an, ostegunean, 18:00etan.

Herritartasun Digitalerako Hezkuntzaren Europako Urtean oinarrituta, Europako Egunari buruzko jardunaldi honek erradikalizazio digitala nola gertatzen den eta hori geldiarazteko zer neurri har daitekeen arakatuko du.

Ekimen honek erradikalizazio digitala nola gertatzen den eta hura geldiarazteko zer neurri har daitezkeen aztertuko du. Hizlari bakoitzak prozesuaren funtsezko fase bat landuko du, hainbat esparruri buruzko ikuspegia eskainiz.

Solasaldia hiru gai handiren inguruan antolatuko da, baina formatua irekia eta dinamikoa izango da, hizlarien eta bertaratuen arteko elkarreragina ahalbidetzeko:

  1. Muturreko diskurtsoak sare sozialetan eta gazteen artean duten eragina.
  2. Desinformazioa manipulazio-tresna gisa.
  3. Zibersegurtasuna eta erradikalizazioa, teknologiaren eta estremismo digitalaren arteko lotura arakatzen.

Besteak beste, honako hauek hartuko dute parte: Diego Martínek (Europako Batzordea Espainian ordezkatuz komunitate digitalen kudeaketako arduraduna), Quinndy Akeju (komunikatzailea eta ikertzailea. AFROCOLECTIVA komunikabidearen sortzailea eta koordinatzailea. Arrazismoaren aurkako aktibista, panafrikanista eta afrofeminista), Ana Ayerbek (zibersegurtasunean aditua eta CORES / DIGITAL-TECNALIAko zuzendaria) eta Patricia del Castañok (Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria eta Europako Qyourself proiektuko kidea).

Jardunaldiaren amaieran, partaidetzarako, ideiak trukatzeko eta elkar ezagutzeko topaketa irekia egingo dugu. Gainera, elkarrekin modu informalagoan hitz egiteko aukera bikaina izango da, pintxo eta edariekin lagunduta.

Ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Antolaketa- eta edukiera-arrazoiak direla eta, ezinbestekoa da izena ematea.

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Jaso ezazue gure agur beroa

Read More

Makroeskualde Atlantikoa – “Maila anitzeko eremu atlantikoa egituratuz”

Eurobasketik eta Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federalaren laguntzarekin (CFEME) antolatutako jardunaldia datorren otsailaren 21ean goizeko 10:00etan izango da, Euskalduna Jauregian (Bilbo). “Makroeskualde atlantikoa: Maila anitzeko eremu atlantikoa egituratuz” jardunaldia izango da.

Entzun ahal izango ditugun hizlariak:

  • Luis Miguel Pariza
  • Mikel Antón
  • Guillermo Miró Madariaga
  • Javier Muñecas
  • Kepa Korta

Ekitaldira, aldez aurretik erreserbatutako plazarekin joan behar da. Jardunaldi hau interesatzen bazaizu, izena eman formularioaren botoian sakatuz.

Zeren zain zaude? ¡IZENA EMAN!

 

Ikaslea bazara eta bertaratze-ziurtagiri edo -diploma bat behar baduzu, jardunaldia amaitu eta gero eskatu ahal izango diguzu jardunaldiak@eurobasque.eus helbidera mezu bat bidaliz, izena emateko formularioan emandako datu pertsonalak adieraziz (izena, abizena…)

 

Makroeskualdearen eta haren garrantziaren aurkezpen labur eta zehatza

EGITARAUA

IZENA EMAN ESTEKA HONETAN

JARDUNALDI HONEN BERRIA IRAKURRIEurobasketik eta Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federalaren laguntzarekin (CFEME) antolatutako jardunaldia datorren otsailaren 21ean goizeko 10:00etan izango da, Euskalduna Jauregian (Bilbo). “Makroeskualde atlantikoa: Maila anitzeko eremu atlantikoa egituratuz” jardunaldia izango da.

Entzun ahal izango ditugun hizlariak:

  • Luis Miguel Pariza
  • Mikel Antón
  • Guillermo Miró Madariaga
  • Javier Muñecas
  • Kepa Korta

Ekitaldira, aldez aurretik erreserbatutako plazarekin joan behar da. Jardunaldi hau interesatzen bazaizu, izena eman formularioaren botoian sakatuz.

Zeren zain zaude? ¡IZENA EMAN!

 

Ikaslea bazara eta bertaratze-ziurtagiri edo -diploma bat behar baduzu, jardunaldia amaitu eta gero eskatu ahal izango diguzu jardunaldiak@eurobasque.eus helbidera mezu bat bidaliz, izena emateko formularioan emandako datu pertsonalak adieraziz (izena, abizena…)

 

Makroeskualdearen eta haren garrantziaren aurkezpen labur eta zehatza

EGITARAUA

IZENA EMAN ESTEKA HONETAN

JARDUNALDI HONEN BERRIA IRAKURRI

Read More

Bilboko Koral Elkartearen eta EuroBasqueren arteko akordioa Europako kultura musikaren bitartez sustatzeko

Bilbon, 2024ko abenduaren 16an

Bilboko Koral Elkarteak eta EuroBasque – Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak hiru urterako lankidetza-hitzarmena izenpetu dute urtero, Piano Week ekitaldiaren esparruan “Europaren aldeko Kontzertua” egiteko.

Piano Week Bilboko Koral Elkarteak sustatutako ekimena da, non artista gonbidatuek, eta ikastetxeko ikasleen talentu emergenteak piano-kontzertuak eskaintzen dituzten musika-aberastasun handiko kultur astean. Orain, EuroBasquek eta Bilboko Koral Elkarteak eginiko akordioari esker, “Europaren aldeko Kontzertua” ere egingo da, euskal herritarrei Europako kulturaren ondarea eta aniztasuna musikaren bitartez ezagutarazteko, toki oso enblematikoan, Bilboko Elkarte Filarmonikoan, hain zuzen ere.

Urtero eskainiko den kontzertua topagune aparta izango da musikak, hizkuntza unibertsala den aldetik, bai kultur harremanak sendotzeko bai herrien arteko ulermena eta batasuna sustatzeko. Gazteei arreta berezia jarrita, proiektuaren helburua da Europako musika-ondare aberatsa hedatzea eta balioestea, eta, era berean, belaunaldi berriei mugak gainditzen dituen elkar ulertzeko bitarteko bat ezagutzen laguntzea.

Bilboko Koral Elkarteak ekitaldiaren alderdi artistikoak koordinatuko ditu, eta EuroBasquek, berriz, zabalkundean lagunduko du, harreman instituzionalak ezar daitezen bultzatuz. Erakunde biek kulturak Europa eraikitzeko prozesuan betetzen duen zeregina balioesten dute, eta, hitzarmenaren bidez, elkarrekin jardungo dute lanean Europako musikak agerikotasun handiagoa izan dezan Euskadin.

“Europaren aldeko Kontzertua” musika-ekitaldia ez ezik, erakunde biek Europako kultur integrazioarekin duten konpromisoaren lekuko ere izango da, eta beste babesle eta laguntzaile batzuk ere gonbidatuko dituzte Bilboren bihotzean urtero Europako kultur nortasuna ospatzeko ekitaldira.

Bilboko Koral Elkartea, 1886an sortua, erreferentziazko kultur erakundea da Euskadin, musika koralaren sustapenaren eta musika-prestakuntzaren aldeko konpromiso nabarmena duena. 200 koralista inguruk eta 400 ikaslek osatua, eta urtero 50 emanaldi baino gehiago eskainita, euskal musika-tradizioa eta errepertorio berrien aurkikuntza bultzatzen ditu.

EuroBasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua da, 1949tik Europan batasunaren eta integrazioaren balioak sendotzeko lan egiten duen irabazi-asmorik gabeko elkartea. Bere misioaren barruan, Europako kultura eta gaiak Euskadin zabaltzea dago, Europako eskualde eta nazioek elkar uler dezaten eta haien arteko lankidetza sustatuz.

Read More

EuroBasque eta Europe Direct-ek 2024-2029 EBko hurrengo legegintzaldiaren erronkak aztertu dituzte arrakastatsua izan den jardunaldi batean

40 pertsona baino gehiagoko parte hartzearekin, EuroBasque eta Europe Direct Bizkaiak antolatutako ekitaldiak, adituak eta publikoa bildu zituen Europar Batasunaren 2024-2029 legegintzaldiko lehentasun estrategikoei buruz eztabaidatzeko, Europak etorkizunean izango dituen erronkei buruzko ikuspegi xehea eskainiz.

 Bilbo, 2024ko urriaren 16a – Europar Mugimenduaren Euskal Kontseilua (EuroBasque) eta Europe Direct Bizkaiak atzo “EBren 2024-2029 legegintzaldi berriaren lehentasunak eta eztabaidak” jardunaldia Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu zuten arrakasta handiz. Saioan hainbat agintari, erakunde eta gizarte zibileko kide, baita gazte ugari ere parte hartu zuten.

Ekitaldian, Europar Batasunak hurrengo urteetan izango dituen gai nagusiak eztabaidatu ziren, Mario Draghik berriki aurkeztutako EBren lehiakortasunari buruzko txostenaren eta Enrico Lettak merkatu bakarra bultzatzeko egindako gomendioak kontuan hartuta. Txosten hauek funtsezkoak izan dira legegintzaldi berrirako plangintza estrategikorako, eta politika europarrak hainbat arlotan zuzentzeko norabidea markatu dute, hala nola defentsan, industrian, energian, iraunkortasunean eta eskubide sozialetako oinarrietan.

EuroBasqueko presidentea, Irune Zuluaga, eta Europe Direct Bizkaiako zuzendaria, Itziar Fernández, izan ziren jardunaldiari hasiera eman ziotenak. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Ander Caballerok, Europar Batasunaren egungo egoerari buruzko balorazioa egin zuen.

Jarraian, Igor Filibi EuroBasqueko idazkari nagusiaren aurkezpenaren ostean, Mikel Landabaso, Europako Batzordeko Fair and Sustainable Economy Ikerketa Zentro Bateratuko (JRC) zuzendariak; Raquel Carretero, Repsol-en Gai Publikoetako eta Koordinazio Erregulatzaileko analista seniorra; eta James Wilson, Orkesta-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikerketa-zuzendaria, Europar Batasunaren ahulezien inguruko azterketa sakonak eta zehatzak eskaini zituzten, Europa lehiakorrago eta erresilienteago bat lortzearen garrantzia azpimarratuz erronka globalen aurrean.

Jardunaldiak hausnarketa kolektiboa eragin zuen, Europa politika industriala integratuago eta iraunkorrago baterantz joatearen beharrari buruz, baita parte-hartzaileen eta adituen arteko elkarrizketa emankorra edukitzearen ere.

EuroBasquek eta Europe Direct Bizkaiak hizlariei euren ekarpen baliotsuak ikuspegi praktiko eta hausnarkorrengatik eskerrak emanten diete, baita parte-hartzaile guztiei ere, eztabaida bizia eta emankorra sortzen lagundu zutelako. Topaketaren balantzea oso positibotzat izan zen, eta ondorio nagusien artean azpimarratu behar da Europak aurrean dituen erronkak aztertzen eta eztabaidatzen jarraitzearen beharra, baita tokiko eta eskualde mailatik Europar Batasunaren erronka handiei nola erantzun diezaiokegun ere.

Read More

“EBko legealdi berriko lehentasunak eta eztabaidak (2024-29)”-ko jardunaldia.

Urriaren 15ean, asteartea, “EBko legealdi berriko lehentasunak eta eztabaidak (2024-29)” jardunaldia ospatuko da, EuroBasquetik antolatuta eta Europe Direct-en laguntzaz.

Proposamen hau, #EBko gaur egungo eztabaidak ekitea dauka helburutzat, Europako instituzioak eta gizarte zibileko beste erakunde garrantzitsu batzuk eta/edo Think Tanks lantzen ari diren txosten eta dokumentu giltzarriak zabalduz eta aztertuz.

Ekitaldi honek Bilboko Euskalduna Jauregian izango da 18:00etan, hurrengo estekaren bidez asistentzia baieztatzea eskatzen dizuegu.

EKITALDIAN PARTE HARTU NAHI DUT

Hauek dira jargunaldiaren gaiak:

  • Mario Draghi-ren EBren lehiakortasunari buruzko txostena urkezten da, Batzordeko lehendakariak eskatuta, non Europako ekonomiak duen gaitasunaren ikuspegi berriak eskaintzen du.
  • “Much more tan market” Enrico Letta-ren txostena, Europar Batasuneko merkatu bakarra bultzatzeko moduari buruz, eta horren bidez EBren osotasunari buruz ausnartzen duena.
  • EBk egindako txostenaren ondorioak, “Guztion onurarako merkatu bakarra” izenekoak, Batzordearen “EBren epe luzeko lehiakortasuna: 2030etik aurrera” komunikazioa kontuan hartuta, eta baita “Europar estrategia berria barne-merkatuaren alde” irizpena ere, Ekonomia eta Gizarte Komiteak (EGAB) egina.
  • EBko 2024-2029 Agenda Estrategikoa dokumentua, Kontseilu Europarrak Bruselan onartua 2024ko ekainaren 27an.
  • Eta Europako Parlamentuak har dezakeen jarrera, hauteskundeen ondoren izango duen osaera berriarekin, baita gobernuen ikuspuntuak ere.

Ekitaldi honetan hitzaldi hauek izango ditugu:

  • Lehenik eta behin, Mikel Landabasok (Fair and Sustainable Economy Ikerketa Zentro Bateratuko (JRC) zuzendaria, EuropakoBatzordea) “Draghi txostena eta Europar Batasunaren egiteke dauden zereginak” hitzaldiarekin.
  • Bigarrenik, Raquel Carretero izango dugu (REPSOLen Gai Publikoetako eta Koordinazio Erregulatzaileko analista seniorra), “Europar erregulazioa: Europako lehiakortasunaren etorkizunerako palanka edo hesia beste eskualde batzuen aurrean?” hitzaldiarekin.
  • Azkenik, James Wilson (Orkesta-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikerketa-zuzendaria), “Lehiakortasuna eta Europako ongizatea bere eskualdeetatik sendotzen” hitzaldiarekin.

Hauek amaitu eta gero, 30 minutuko eztabaida egingo da.

Gogoratu asistentzia baieztatzea esteka honen bidez: INPRIMAKIAREN ESTEKA

Urriak 15, asteartea, 18:00 etan Bilboko Euskalduna Jauregian.

PROGRAMA OSOA DESKARGATU ETA/ALA KONTSULTATU

Read More

2024ko EuroBasqueren Udako Ikastaroko hitzaldiak eskuragarri

EuroBasquek  2024ko Uda Ikastaroan izandako hitzaldi interesgarriak partekatzen ditugu gure Youtubeko kanalean, UPV/EHUren Udako Ikastaroen Fundazioaren (UIK) laguntzarekin antolatuta. Prestakuntza-jardunaldiak “Europar Batasuna: identitate-pertzepzioak eta etorkizunerako aukerak 2024ko Europako hauteskundeen ondoren” izenburupean egin ziren uztailaren 11n eta 12an, Miramar jauregian (Donostia).

Hemen dituzue ekitaldiaren informazio eta argazki bilduma:

Lehenengo egunean, bi mahai-inguru egin ziren, bata “Nondik gatoz?” izenburupean, eta bestea “Nor gara?” izenburupean. Bigarren egunean, hainbat hitzaldi ikusi ahal izan genituen, Europako Parlamenturako hauteskundeen ondorengo zuzenbide-egoera, erronkak eta lehentasunak, eta EB baliabide nagusi gisa mundu nahasian ikuspegia ipiniz.

EuroBasquek antolatutako udako ikastaro hau honako hauekin lankidetzan egin zen: UIK (Udako Ikastaroen Fundazioa), Gipuzkoa-ko Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta EuskLegebiltzarra.

Uda Ikastaroko hitzaldi guztiak ikusi eta entzun ditzakezu gure youtube kanalerako esteka honen bidez 

Ikastaroaren egitaraua honako estekan ikus dezakezu hemen

Read More

2024KO UDAKO IKASTAROA: Europar Batasuna: nortasun-pertzepzioak eta etorkizunerako aukerak 2024ko Europako hauteskundeen ondoren

EuroBasquek “Europar Batasuna: identitate-pertzepzioak eta etorkizuneko perspektibak 2024ko Europako hauteskundeen ondoren” udako ikastaroa egin du Donostiako Miramar Jauregian, uztailaren 11n eta 12an. Gazte eta ikasleentzat uztailarean 10an ere jarduerak egon dira.
Udako Ikastaroko hitzaldiak ikusi

Ekitaldiaren bilduma

Ikastaroaren xehetasunak hemen kontsultatu eta harremanetan jar zaitezkete informazio gehiagorako edo beka bat eskatzeko jardunaldiak@eurobasque.eus helbide elektronikoaren bidez.

Deskribapena

Europa etengabe aldatzen ari den kontzeptua da, Batasunaren proiektu politikoaz haratago doana. Etengabeko aldaketa-prozesu honetan, geure buruari galdetu nahi diogu zer esan nahi duen europarrak eta europarrak izateak. Itxuraz klasikoa den galdera hau berria da, gaur egun horri erantzuteko ikuspegi berriak txertatzen ditugulako: gure historia berrikusi behar dugu, baita nola ikusten dugun geure burua ere, baztertuak izan diren edo ahaztuak izan diren ahotsak eta begiradak barne. Zer irakasten digute arkitekturak, zinemak, musikak, literaturak eta filosofiak Europako bizimodu eta ohiturei buruz? Nola lagundu dute edukietako herri eta hizkuntzek Europako kultura (ar) en bilakaeran? Zein izan da emakumeen eta gutxiengoen zeregina Europaren eraikuntzan? Zein korronte kultural, filosofiko, artistiko paneuropar edo globalek erabakitzen dute nolakoak garen gaur egun?

Kultur aniztasunari arreta berezia jarri nahi diogu, oraingo erronketatik abiatuta. Europar Batasunaren zabalkuntza handia kontinentearen erdialdean eta ekialdean, migrazioa eta asilo-bilaketa “Europa sendotasunarekin” kontrastean, etnia anitzeko gizartea duen Europa, aurrerapenak eta erronkak dakartzan kultura anitzekoa, gero eta nortasun konplexu eta anitzagoak dituzten pertsonak dituena. Balio al digute gure kultura politiko eta juridikoek errealitate horiek hartzeko? Europarra zeri buruzko ikuspegi periferikoak txertatu behar ditugu? Zer lorpen eta kontraesan ditu gure gizarte-kulturak? Nola eragiten digute beste eragile batzuekiko harremanek eta eraginek mundu globalizatu batean?

XXI. mendea aurrerapauso erabakigarria izan da emakumearen, haurren eta beste gutxiengo batzuen eskubideen borrokarako; eta jauzi kualitatiboa eman da berdintasun eraginkorra bermatuko duten politiken eskakizunean. Zein da Europa inklusiboa? Zer erronka ditugu gainditu gabe europarrok?

Era berean, barne-erronka garrantzitsuei aurre egin behar dien Europan bizi gara, hala nola krisi demokratikoari eta indibidualismora jotzen duen gizarte batean nagusi diren balioen aldaketari, baita klima-aldaketa bezalako erronka unibertsalei ere. Zer bilakaera izan du Europak balioen arloan?

Ezin ditugu ahaztu bakearen eta giza eskubideen sorrerako balioak Europako nortasun kolektiboan eta Europar Batasunaren sorreran, inoiz baino gehiago baitaude indarrean Ukrainako gerra-testuinguru batean funtsezko elementu etiko gisa. Zer eginkizun du bakeak gure nortasunean?

Bestalde, 2024ko ekainaren 9an Europako Parlamenturako hauteskundeak egingo dira 2024-2029 legegintzaldirako, eta hori funtsezko mugarria da Europako herritarrek Batasunaren datozen urteetarako norabidea erabakitzeko orduan parte har dezaten. Horregatik, Ikastaroaren bigarren egunean hauteskundeetako emaitzak aztertuko ditugu eta Europako agenda ezagutzera emango dugu, hurrengo legegintzaldirako legegile hautatuak dituen lehentasun eta ekimenekin.

Helburuak

Europako nortasunaren eraikuntzari eta Europa eraikitzeko prozesuari buruzko eztabaida ireki eta parte-hartzaileari modu informatu eta eraikitzailean ekitea, ikuspegi berriak emanez, eta Europako Parlamentuaren agenda politikoa eta Europar Batasunak datozen bost urteetan izango dituen erronkak aztertzea, hori guztia euskal ikuspegitik.

Herritarren, erakundeen, alderdi politikoen eta akademiaren arteko topagunea izatea, pertzepzioak, datuak eta argudioak partekatuz.

 Metodologia

Uda ikastaroaren metodologiak ikaskuntza aktiboa, ikerketa kritikoa eta lankidetza-konpromisoa azpimarratzen ditu, eta horrek aukera ematen die parte-hartzaileei Europar Batasuneko gaien ulermenean sakontzeko eta munduko erronka konplexuei aurre egiteko trebetasun praktikoak garatzeko.

Zuzendariak:

Igor Filibi López y Beatriz Pérez de las Heras

Uda Ikastaroari buruzko informazio osoa eta zehatzagoa UIK-ren webgunerako esteka honetan

Read More

Lidia Ballestak Europari buruzko ikerketa lanetarako FJL Universitas 2024 EuroBasqueren saria irabazi du

Lidia Ballesta andereak Francisco Javier Landaburu Universitas 2024 EuroBasque Sariaren lehen saria jaso du, “Europar Batasuneko erakundeetan emakumeek duten lidergoaren garrantzia” ikerketa proposamenarekin.

Edizio honen gai oinarri hartuta, Lidiak, bere “Emakumeek Europaren eraikuntzan egindako ekarpena” proiektuarekin, Europar Batasuneko lidergo-postuetan emakumeek azken bi hamarkadetan izan duten egoera aztertzea proposatzen du, zein izan den euren zeregina eta nola lagundu duten Europako balioak defendatzen eta indartzen.

Epaimahaiak bereziki baloratu du egileak berdintasunaren arloko proposamen eta neurriei buruzko azterlan enpiriko, kuantitatibo eta kualitatibo bat egiteko eta erakundeetan emakumeen presentzia handitzearekin lotzeko hartutako konpromisoa.

Halaber, epaimahaiak erabaki du Akzesit saria ematea Maria Pilar Rodriguez andreak aurkeztutako “Emakumeek Europar Batasunean lidergo eta erantzukizun politiko handiena duten postuetan egiten duten ekarpena. Parte-hartze politikoa sustatzeko lorpenak, zailtasunak eta proposamenak” ikerketa proposamenari.

Proiektu honek Europar Batasuneko 27 herrialdeetan estatuburu edo gobernuburu izan diren emakume guztien datuak biltzea proposatzen du, horietako bakoitzaren biografia laburra eginez, eta datu horiek aztertuz, emakumeek politika nazionalari eta europarrari egindako ekarpenei buruzko ondorioak ateratzeko, eta aurre egin dieten oztopoak aztertzeko.

Epaimahaiak bereziki baloratu du proiektu honek desberdintasun-egoerari buelta ematen lagunduko dioten proposamen espezifikoak egiteko konpromisoa hartzen duela.

Epaimahaiak Euskal Unibertsitate-Sistemako Ikertzaile Gaztearen Saria eman gabe utzi du.

Saritutako lanak monografiko batean argitaratuko dira EHUren Argitalpen Funtsaren eskutik, Europako Bilduma-Colección Europa izeneko bilduma berrian. EuroBasque eta unibertsitatearen arteko lankidetzaren emaitza da bilduma hori, zeinek Europaren ideia eta EB integratzeko prozesua bultzatzeko helburua duten lanak hartuko eta zabalduko dituen, beti ere demokraziaren, askatasunaren, aniztasunaren, justizia sozialaren eta giza eskubideen errespetuaren balioen barruan.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi EuroBasquen izenean.

Read More