XV. Marrazki saria Francisco Javier Landaburu PRIMUS 2021

PARTE HAR EZAZU! Marrazki baten bidez, adieraz ezazu ea nola ikusten duzun Europa, 450 milioi lagunek osatutako bake eta askatasuneko gunea.

Eurobasquen helburu nagusia da, batetik, bere baitan diren herrien aniztaduna errespetatuko duen Europar Batasun federal bat eratzea; eta, bestetik, Euskadin, Europako herrien, nazionalitateen eta eskualdeen arteko harremanal bultzatu eta sakontzea, europar batasun horren alde.

EuroBasqueek, europar nortasuna sustatzeko lana indartuz, erabaki zuen 2007an Francisco Javier de Landaburu Primus Saria sortzea.

Ekimen horren xedea da belaunaldi gazteenengan ilusioa piztea, Europar Batasunaren berri izan dezaten, eta ezagut dezaten 500 milioi lagunek partekatzen duten proiektu hori: bakerako, askatasunerako, demokraziarako, aurrerakuntza ekonomikorako eta elkartasunerako proiektu zirraragarria. Deialdiak hiru sari ditu, eta urtero egiten da.

  • Laguntzailea: EUSKO JAURLARITZA. Hezkuntza ikasleak
  • Parte hartzaileak: Lehen Hezkuntzako ikasleak
  • Gaia: Zer da Europa zuretzat?
  • Saria: 300€ko hiru sari
  • Aurkezteko azken eguna: 2021eko maiatzaren 2a

COVID-19 koronabirusaren alarma-egoera zela-eta, Francisco Javier Landaburu Primus Marrazketa Sariaren XV. edizioaren deialdiko partaidetza-formatua aldatu dugu, haurrek beren etxeetatik zuzenean parte hartu ahal izan dezaten.

Nobedade gisa! Online formatu berri bat sortu dugu, familia bakoitzak bere mugikorretik edo ordenagailutik marrazkiak zuzenean igo ditzan. Irakasleak esteka berean izena emateko eta parte hartzen duten marrazki guztiak bidaltzeko aukera ere mantentzen da. Segurtasun- eta higiene-arrazoiengatik, ez da onartuko postaz bidalitako paperezko lanik.

Informazio gehiago: sariak@eurobasque.eus

PRIMUS SARIAREN OINARRIAK ONLINEONLINE FORMATU IREKI BERRIA PARTE HARTU!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

three × four =