EuroBasque – Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua: Zuzendaritza Batzorde berriaren jarduera abian da.

Eurobasqueko zuzendaritza batzorde berria abenduaren 16an aukeratu zuten, Irune Zuluaga Zamalloa presidentea eta bost presidenteorde izendatuta: Itxaso Berrojalbiz, Igor Zulaika, Alberto Lopez Basaguren, Iñigo Martinez eta Carmelo Barrio.

Igor Filibi idazkari nagusia, Iñigo Ocariz diruzaina, eta Beatriz Perez de las Heras eta Maria Oianguren batzordekideek osatzen dute batzordea.

Urtarrilaren 27an, Zuzendaritza Batzordearen harrera eta lehen bilera egin dira Bilboko Bizkaia Aretoan, Jose Maria Gonzalez Zorrilla EuroBasqueko azken 20 urteetako presidentearen lekukoa hartuta. Bilera horretan, EuroBasqueko kideek Europako federalismoarekin duten konpromisoa berretsi dute, eta 2021erako jarduera-plana aurkeztu dute, besteak beste.

Argazkian, Irune Zuluaga EuroBasqueko presidentea, Zuzendaritza Batzorde berriko kideekin batera. (Ezk.-Esk. : Alberto L. Basaguren, Irune Zuluaga, Igor Filibi, Iñigo Ocariz, Igor Zulaika eta Itxaso Berrojalbiz.)

Gainerako kideak, bizi dugun osasun-egoera dela eta, modu telematikoan parte hartu dute.

ezk.- esk. goitik behera.: Irune Zuluaga, Maria Oianguren, Alberto Basaguren, Igor Zulaika, Itxaso Berrojalbiz, Igor Filibi, Beatriz Pérez, Carmelo Barrio, Iñigo Martinez e Iñigo Ocariz.

One thought on “EuroBasque – Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua: Zuzendaritza Batzorde berriaren jarduera abian da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.