ADUEEk eta EuroBasquek parte-hartze handiarekin ospatu dute II. Model European Union (MEU) Basque Country

EHUko Unibertsitate Eztabaida Elkarteak (ADUEEE) eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak (EuroBasque) II. MEU Basque Country ospatu dute martxoaren 29, 30 eta 31n, Bilboko Bizkaia Aretoan. 90 ikasletik gora parte hartu dute Europar Batasuneko erakunde nagusien funtzionamenduaren simulazio batean, hala nola, Europako Parlamentuarena, Batzordearena eta Eskualdeetako Komitearena. Jardunaldietan funtsezko hainbat gairi buruz eztabaidatu dute, hala nola haurdunaldi subrogatua eta emakume migratzaileen egoera Europan, dumping fiskala, Europako gutxieneko soldataren ezarpen posiblea edo EB-ren Errusiarekiko harreman diplomatikoei buruz.

Amaiera ekitaldia gaur, martxoak 31, izan da, eta bertan izan dira Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkaria, Fernando Tapia EHUko Ikasle eta Enplegagarritasun erretoreordea, Irune Zuluaga EuroBasqueko presidentea eta Miguel Recio ADUEEko presidentea.

II MEU BASQUECOUNTRY

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

thirteen + ten =