Deialdi berria Kazetaritzako XIII EuroBasque Saria 2020

Hebabideek Europa eraikitzean rol garrantzitsua jokatu behar dutela jakitun, EuroBasquek 2008an erabaki zuen KAZETARITZAKO Eurobasque SARIA sortzea. Sari horrek kazetaritza lanak saritzen ditu: hain zuzen ere, Europako egungo gertaeren berri zabaltzen, europar nortasuna sustatzen eta Europa eraikitzeko proiektua ezagutarazten hobekien laguntzen duten kazetaritza lanak.

EuroBasque Kazetaritza sarian parte hartzea 100% online izango da. Horregatik, parte hartzeko oinarrien amaieran parte hartzeko formularioa atxikitu dugu interesdun pertsona izena eman dezaten eta dokumentazioa aurkez dezaten.

Nola entregatuko dut lana?

Formularioan “Partekatzeko esteka edo deskarga esteka” delako saila aurkituko duzu. Bertan aurretiaz zuk prestatutako karpetaren URL-a zehaztuko duzun EuroBasquek sarbidea izan dezan edota .zip erako karpeta konprimatua deskargatzeko. Esteka horrek zure lana eta gainerako dokumentuak jaso beharko ditu. Atxikitu beharreko dokumentuak deialdiaren oinarrietan zehaztuta daude, kazetaritza modalitatearen arabera.

GARRANTZITSUA: Izen-ematea bidali baino lehen mesedez baieztatu esteka EuroBasquentzat irisgarria dela eta ez dela iraungitzen. Frogatu lehenago ezagun bati bidaliz 🙂

Deialdia urtero egindo da

LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: 2021ko otsailaren 15a

IRAKURRI ETA DESKARGATU OINARRIAK – KAZETARITZAKO SARIA 2020

Kolaboratzaileak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

4 × 3 =