Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren plataforma digitala eta hizkuntza anitza abian jarri da

Suica Batzordeko lehendakariordeak, Europako Parlamentuko eta EBko Kontseiluko presidentekideek formalki ireki dute Konferentziaren plataforma, parte hartzeko ardatz nagusia izango dena. Konferentzia osatuko duten eztabaidak jasoko ditu gaurtik aurrera eta herritarrok plataformarekin konektatzeko, elkarri eragiteko eta Europaren etorkizunari buruz dituzten ideiak partekatzeko aukera izango dugu. Plataforman online edo gure inguruko ekitaldiei buruzko informazioa aurkituko dugu. Jardunaldi bat antolatzen baduzu, plataforma honetan argitaratuko ahalko duzu ere.

Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziak aukera paregabea ematen digu Europako herritarrok Europaren erronkei eta lehentasunei buruz eztabaida dezagun.

Zure jatorria edo lanbidea edozein dela ere, hau da Europar Batasunari eman nahi diozun norabideari buruz hausnartzeko foroa.

Plataformari buruz gehiago jakiteko: https://futureu.europa.eu/?locale=e

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

3 × 1 =