Urtero bezala, EuroBasquek Europaren Eguna ospatuko du Eusko Legebiltzarraren egoitzan, eta ekitaldi horretan beti izan dugu presidentziaren babesa eta parte-hartzea.
Aurten ere, Bakartxo Tejeria presidenteak parte hartuko du datorren astelehenean, maiatzaren 10ean, 11: 30etatik aurrera antolatuko dugun ekitaldian.
Aurtengo saioan Eneko Landaburu izango da hizlari eta “Europar Batasuna: bide onetik goaz?” izango du hizpide.
Hitzaldiaz gain, EuroBasque 2020 Kazetaritza Saria emango diote Irune Lasari, Berria egunkarian argitaratutako “Gurinezko mendien Europa hura” artikuluagatik.
<<EuroBasqueko presidente gisa, ohore handia da niretzat ekimen honetan parte hartzera gonbidatzea.>>
Osasun-arrazoiak direla eta, jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da Eusko Legebiltzarraren webgunean dauden zuzeneko emisio-kanalen bidez.
KONEKTATU ZUZENEKO EMANALDIAREKIN