«Demokrazia Europan: erronkak eta erantzunak eraldaketa garaian» udako ikastaroa

Aurten ere, EuroBasquek eta UPV/EHUko Udako Ikastaroak Fundazioaren (UIK) laguntzarekin, “Europaren demokrazia: erronkak eta erantzunak eraldaketa garaian” udako ikastaroa ospatu dugu, 2023ko uztailaren 6an eta 7an, Miramar Jauregian (Donostia).

Udako ikastaroaren helburua Europako demokraziaren krisiari buruzko eztabaida ireki eta parte-hartzaileari modu informatu eta eraikitzailean ekitea zen, eta herritarren, erakundeen eta akademiaren arteko topagunea izan zen. Hitzaldi eta eztabaiden bi egun bizi izan ziren, eta bertan hainbat proposamen trukatu ahal izan genituen, benetako demokrazia europar baterantz aurrera egiteko, demokrazia inklusiboa, parte-hartzailea, maila anitzekoa eta eraginkorra izan zedin.Kontsultatu Udako Ikastaroaren programa

 

Ikusi udako Ikastaroaren bideo osoak

Ikastaroaren egitaraua honako estekan ikus dezakezu ere

Read More

“Francisco Javier de Landaburu” Kazetaritza Foroa: EUROPAREN ERAIKUNTZA ETA BILAKAERA DEMOKRATIKOA

2023ko ekainaren 12an, astelehena, 19:00-tan, 5HTerraza aretoa, Bilboko Euskalduna jauregian “Francisco Javier de Landaburu” II. Kazetaritza Foroa ospatuko dugu “Europaren eraikuntza eta bilakaera demokratikoa” izenburupean, Kazetarien Euskal Elkargoarekin elkarlanean.

Demokrazia sistema politiko bakarra da, pertsonaren duintasunean eta oinarrizko eskubide eta askatasun batzuen aitortzan oinarritzen dena. Eskubide eta askatasun horien artean daude boterea kritikatzeko eskubidea, parte hartze politikoa eta gobernuan aldatzeko aukera, herritarren hautaketaren arabera, bai eta botereen eta zuzenbide-estatuaren arteko oreka eta banaketarako erakunde sistema bat ere. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Europako hegoaldean, atzerakada demokratikoaren zantzuak ikusi ziren, eta ez soilik demokrazia berrietan, baita kontinente guztietako demokrazia sendoetan ere, eta baita Europan ere.

Duela bi mende ezarri zenean, demokrazia garaikidea Estatuaren esparruan planteatu zen; gaur egun, berriz, Europa eraikitzeko prozesuari eta Europar Batasunean eta Europako Kontseiluan duen adierazpen instituzionalari lotuta dago, hura eraikitzeko eta gauzatzeko funtsezkoak diren esparru eta eragileei. Era berean, globalizazioaren eta interdependentziaren aroan, irtenbide globalak eta gobernantza globala behar dira gizateriaren biziraupenari eta erronkei aurre egiteko eta ondasun publiko globalak lortzeko. Europa barrurantz eraikitzen da, eta kanporantz eraikitzen. Nola eraiki dezakete Europak eta eraikuntza demokratikoak gobernu maila ezberdinetan modu positiboan elikatu eta haien eraginkortasuna eta legitimitatea sendotu? Nola eraiki Europan demokrazia inklusiboagoa, parte-hartzaileagoa eta eraginkorragoa gure garaiko erronken aurrean? Zein da Europar Batasunaren eta Europako Kontseiluaren zeregina? Nola lagundu Europatik, Txinaren igoera globalaren garaian gero eta polizentrikoagoa den mundu honetan, gobernantza globalari, gizateriaren eta planetaren biziraupen- eta bideragarritasun-erronkei aurre egiteko?

Eguna: Ekainak 12

Ordua: 19:00-etan

Lekua: 5HTerraza aretoa, Bilboko Euskalduna Jauregian
Edukiera bete arte (mesedez, konfirmatu helbide honetara idatzita jardunaldiak@eurobasque.eus)

 EGITURA:

19:00H IREKIERA

  • Amaia Goikoetxea
    Kazetarien Euskal Elkargoko Dekanoa eta Euskal Kazetarien Elkarteko Presidentea.
  • Irune Zuluaga
    EuroBasqueko Presidentea eta eusko legebiltzarkidea.

Moderatzailea: Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

19:10h EZTABAIDA – FOROA

  • Igor Filibi
    EuroBasqueko Idazkari Nagusia eta UPV/EHU-ko irakaslea.
  • Manuel Montobbio
    Diplomatikoa, idazlea eta Zientzia Politikoetan doktorea.

Laguntzaileak:

Read More

EuroBasquek Europaren Eguna ospatzen du, eta bi ekitaldi egiten ditu berdintasunaren eta zuzenbide-estatuaren alde, jardunaldiaren ardatz gisa

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, Bakartxo Tejeriak eta Irune Zuluagak, EuroBasqueko presidenteak, Europar Batasuna eta Balioak: emakumeen eta gizonen arteko berdintasunik gabe ez dago Europa, ezta demokrazia ere, izeneko jardunaldiak inauguratu zituzten.

Jardunaldien izenburutik ondorioztatzen denez, aurten berdintasuna eta zuzenbide-estatua dira Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak inauguratu duen ekitaldiaren ardatzak.

Bere hitzaldian, Eusko Legebiltzarreko presidenteak “ezbeharren aurrean batuta eta balioen gainean eraikita” dagoen Europaren alde egin du. Azpimarratu duenez, “gizabanakoaren eta gizataldeen eskubideak errespetatzea, bai eta gizarte eskubideak ere, Europar Batasunaren sustraian da”. “Zutabe horien gainean altxatu da Europa, demokraziaren eta giza eskubideen balioetan oinarrituta, nazioak eta herriak beren nortasun eta kultura propioarekin proiektu erkide batean elkartuta”, gaineratu du.

Europar Batasunaren proiektua bakea eraikitzeko eratu zela” gogorarazi ostean, “Errusiak Ukrainari egindako erasoaren amaiera” aldarrikatu du. Ildo horretan, adierazi du “gerrak amaitu behar duela eta hori gertatzen denean Europar Batasunak Ukraina laguntzen jarraitu beharko du, desegindakoa berreraikiz eta Europa den etxe komunean elkarrekin bizi nahi duten herri eta nazioak bere baitan hartuz”.

Etorkizuna Europa da, bere aniztasunean elkartuagoa den Europa eta horrek Batasunaren oinarrizko lotura ekonomiko, kultural eta politikoak indartzea eskatzen du; eta horretarako, Europak berretsi egin behar ditu askatasunaren, demokraziaren eta aniztasunaren balioak”, amaitu du.

Ondoren, Irune Zuluaga EuroBasqueko presidenteak “elkartasuna” adierazi die “Ukrainako herriari eta demokraziaren defentsarako erakundeei“, eta gogorarazi du “genero-berdintasuna lortzea eta emakumeak ahalduntzea XXI. mendean egiteke dauden lanak” direla, eta “giza eskubideen arloan dugun erronka handienetako bat” direla.

Igor Filibi EuroBasqueko idazkari nagusiak Europako balioak eta proiektu politikoa aldarrikatu ditu, eta bereziki, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. Ondoren, Leontxo Garcia kazetari eta xakelariak xakean emakumeen falta “hezkuntza diskriminazioarekin” lotu du eta ekitaldiaren protagonistak aurkeztu ditu: Anna Muzychuk eta Olga Alexandrova xakelari ukrainarrak.Anna Muzychuk, 2017ko azaroan munduko txapeldun hirukoitzak, ez zuen bere bi tituluren defentsan parte hartu Saudi Arabiako txapeleta mundialean, emakumeek herrialde hartan jasotzen zuten tratuagatik. Horrela, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko aldarrikapena burutu zuen. Ez zuela inoren arauen pean jokatu nahi adierazteaz gain, ez zuela abaia jantzi nahi eta ez zuela nahi inork eskolta zezala kalera irten behar zuenean; “emakumeak bigarren mailako herritar gisa” tratatzen diren tokian ez zuela egon nahi aldarrikatu zuen, eta adierazi zuen, “nahiz eta ia inori ez zaion axola nire erabakia”, kirolean berdintasuna aldarrikatzea dela izan daitekeen garaipenik onena.

Jardunaldietan egindako hitzaldian, Muzychukek xakearen munduko berdintasuna aztertu du, eta munduko 100 xakelarien zerrendan emakumerik ez egoteko arrazoiak azaldu ditu.

Bestalde, Olga Alexandrovak nabarmendu du “Gambito de dama” telesailak bultzada handia eman diola emakumezkoen xakeari, eta, horren ondorioz, emakume gehiago hurbildu direla kirol horretara. Hala ere, aipatu du, oraindik lan handia dagoela egiteko gizonak nagusi diren esparru honetara emakume gehiago erakartzeko.

Jardunaldia amaitzeko, Leontxo Garciak Ukrainako bi Maistra Handien arteko “itsu-itsuan” xake partida gidatu du.

 

Read More

EuroBasquek, Arabako Xake Federazioarekin eta Eusko Legebiltzarrarekin batera,”XAKEA: EUROPA LOTZEN DUEN HIZKUNTZA” jardunaldia antolatu du Arabako Foru Aldundiaren parte-hartzearekin

EuroBasque  Europako  Mugimenduaren  Euskal Kontseiluak, Arabako Xake Federazioarekin eta Eusko Legebiltzarra-rekin batera, XAKEA: EUROPA LOTZEN DUEN HIZKUNTZA jardunaldia egingo du bihar, maiatzak 9,  Vitoria-Gasteizko Artium  museoan,  17:  30etik  aurrera. 

Bertan,  Arabako  Foru Aldundiaren parte-hartzearekin, Europaren Eguna ospatuko dugu xakearen bidez, Europa batzen duenhizkuntza unibertsala denaldetik. Haur xakelariak bilduko dira hitzaldi eta jolas jardunaldi batez gozatzeko, Anna Muzychuk  eta  Olga  Alexandrova  xakelari  ukrainarrek  gidatuta.  Anna  Muzychuk  xake-maisu ukrainar handia, munduko txapeldun hirukoitza, kirolean berdintasunaren aldeko ekintzailea eta Olga Alexandrova, Nazioarteko Maisua eta Emakumezko Maisu Handia,Ukrainako eta Espainiako txapelduna dira, hurrenez hurren.

Ekitaldia Leontxo Garciak aurkeztuko du, xakeana ditu aden hizlari eta kazetariak. Bere denbora gehiena xakea hezkuntza-tresna gisa zabaltzen ematen du.

Maiatzaren  9an  egingo  den  jardunaldia.  Bertan izango dira Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusia, José Ramón Mariño Arabako Xake  Federazioko  Presidentea,  Irune  Zuluaga  EuroBasqueko  Lehendakaria  eta  Igor Filibi EuroBasqueko Idazkari Nagusia.

Atxikita arratsaldez programa. – Europaren Eguna – “XAKEA: EUROPA LOTZEN DUEN HIZKUNTZA”

Read More

2023ko maiatzak 9, Europaren Eguna: EuroBasquek Europako Eguneko ospatzeko ekitaldi bi prestatu ditu Vitoria-Gasteizen

Goizez, Eusko Legebiltzarrak eta EuroBasquek Europako Eguna ospatuko dute “Europar Batasuna eta balioak: emakumeen eta gizonen arteko berdintasunik gabe ez dago Europarik, ezta demokraziarik ere” izenburupean, Ukrainako bi xakelarik hartuko dute parte antolatutako jardunaldian. Maiatzaren 9an izango da, asteartea, 11:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarreko Tomas Moro aretoan.

Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahalko da Eusko Legebiltzarreko webgunetik, zuzeneko emisioa atalean https://www.legebiltzarra.eus/portal/eu/web/eusko-legebiltzarra

Aurten, berdintasuna eta zuzenbide-estatua dira jardunaldiaren ardatzak, eta, horren harira, xakelari ukrainarren partaidetza izango dugu. Xakearen munduan erreferente diren bi emakume izango ditugu –ez dugu ahaztu behar xakea gizonezkoen esparruarekin lotu ohi dugula–. Gainera, ezin dugu alde batera utzi Ukrainako gerra hasi zenetik Europarako espazio berri bat ireki dela, hain zuzen ere, Errusiak sortutako gatazka belikoaren ondorioz lekualdatutako pertsonak hartzeko.

Horretarako, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, Irune Zuluaga EuroBasqueko presidenteak eta Igor FilibiEuroBasqueko idazkari nagusiak parte hartuko dute, eta Anna Muzychuk eta Olga Alexandrova Ukrainako xakeko bi maistra handik ere parte hartuko dute. Bi maistra horiek beren karreretan lortutako tituluen bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzen dute; biak Leontxo Garcia kazetariak aurkeztutakoak.

Anna Muzychuk munduko txapeldun hirukoitzak 2017ko azaroan uko egin zion Saudi Arabiako Munduko Txapelketan bere tituluen defentsan parte hartzeari, bertan emakumeei ematen zaien tratuagatik. “Ez dut inoren araupean jokatu nahi, ez dut abaya jantzi nahi eta ez nau inork eskoltatu behar irtetzerakoan”. “Emakumeak bigarren mailako herritar gisa tratatzen diren tokian” ez zuela egon nahi adierazi zuen eta bere erabakiak izango zuen erantzuna edonolakoa izanda ere, kirolean berdintasuna aldarrikatzea izan daitekeen garaipenik onena zela aditzera eman zuen. Olga Alexandrovak, bestalde, onartzen du xakean emakume gutxiagok jokatzen dutela, historikoki gizonezkoen kirola izatearen ospea izan duelako: “Ez gara jokalari txarragoak; baina hain gutxi garenez, ikusgarritasun txikia dugu”.

Leontxo Garcíak egingo ditu aurkezle lanak. Kazetari, xakelari eta, beste errekonozimendu batzuen artean, Nazioarteko Federazioko (FIDE) Hezkuntza Xakerako Kontseilari Nagusi da Leontxo eta FIDEren Urrezko Liburuan inskribatuta dago, “xakea munduan zabaltzen egindako ekarpen handiagatik”.

Jardunaldiari amaiera emateko, Leontxo Garciak Ukrainako bi Maistraren arteko xake partida komentatuko du. Anekdota bezala, jokatuko duten partida “itsu-itsuan” izango da.

Atxikita goizez programa.

 Testuaren iturria: Eusko Legebiltzarreko prentsa zerbitzua

 

Arratsaldez, EuroBasquek, Arabako Xake Federazioarekin eta Eusko Legebiltzarrarekin batera, “XAKEA: EUROPA LOTZEN DUEN HIZKUNTZA” jardunaldia antolatu du Arabako Foru Aldundiaren parte-hartzearekin.

Ekitaldia, Vitoria-Gasteizko Probintzia Plazan, 17:30etatik aurrera. Bertan, Arabako Foru Aldundiaren parte-hartzearekin, Europaren Eguna ospatuko dugu xakearen bidez, Europa batzen duen hizkuntza unibertsala den aldetik.

Haur xakelariak bilduko dira hitzaldi eta jolas jardunaldi batez gozatzeko, Anna Muzychuk xakelari ukrainarrak gidatuta. Anna Muzychuk xake-maisu ukrainar handia, munduko txapeldun hirukoitza, kirolean berdintasunaren aldeko ekintzailea eta Olga Alexandrova, Nazioarteko Maisua eta Emakumezko Maisu Handia, Ukrainako eta Espainiako txapelduna dira, hurrenez hurren.

Ekitaldia Leontxo Garciak aurkeztuko du, xakean aditua den hizlari eta kazetariak. Bere denbora gehiena xakea hezkuntza-tresna gisa zabaltzen ematen du.

Atxikita arratsaldez programa.

Read More

Udako ikastaroa “Demokrazia Europan: erronkak eta erantzunak eraldaketa garaian”

EuroBasquek, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioarekin (UIK) lankidetzan, udako ikastaroa antolatu du, “Demokrazia Europan: erronkak eta erantzunak eraldaketa garaian”.

Ikastaroa 2023ko uztailaren 6an eta 7an izango da, Miramar Jauregian (Donostia)

  • Uda ikastaroaren helburu nagusia Europako demokraziaren krisiari buruzko eztabaida ireki eta parte-hartzaileari modu informatu eta eraikitzailean ekitea da.
  • Gainera, foro hau herritarren, erakundeen, alderdi politikoen eta akademiaren arteko topagunea izatea nahi da, pertzepzioak, datuak eta argudioak partekatuz.
  • Beste helburuetako bat da benetako demokrazia europar baterantz aurrera egitea ahalbidetuko duten proposamen zehatzak atera ahal izatea, demokrazia inklusiboa, parte-hartzailea, maila anitzekoa eta eraginkorra izango dena.

Ezin duzu galdu!

Edukiera dela eta, eta ikastaroaren antolaketa zehazteko, garrantzitsua da ekainaren 15a baino lehen izena ematea. Gainera, “EuroBasque Beka” jaso nahi baduzu, Udako Ikastarora joateko matrikulan deskontu bat eginez, idatzi mezu bat eurobasque@eurobasque.eus helbidera eta xehetasunen berri emango dizugu.

Era berean, jakinarazten dizugu partaidetza-kontrol bat egongo dela bi egunetarako, edozein modalitatetan (online eta aurrez aurre), eta bekaren itzulketa eskatu ahal izango dela, ikastarora ez joateko arrazoiak azaltzen dituen aldez aurreko frogagiririk aurkezten ez bada.

Matrikula zaitez udako ikastaroan

Read More

Jardunaldia: “Ekintzaren unea da: CoFoEren ondoren, zer? Herritarren proposamenak politika bihurtuz”

Herritarren parte-hartzea Europar Batasunaren (EB) erreforman eta etorkizuneko politikak: horiek izan dira adituen arteko eztabaida eta hausnarketarako oinarrizko gaiak martxoaren 21ean egindako Bilboko Creative Hall-Beaz Bizkaia azokan. Hori guztia euskal herritarrek EBren etorkizuneko erronkei buruz duten ikuspegitik jorratuta.

Topaketa EuroBasquek antolatu du Europe Direct Bizkaiarekin lankidetzan eta 30 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Honekin, amaiera eman zaio bi erakundeek Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian euskal herritarren parte-hartzea sustatzeko ireki duten foroari, EBren funtzionamendua aldatzeko helburua duena.

Besteak beste, Irune Zuluagak (EuroBasqueko lehendakaria), Igor Filibik (EuroBasqueko idazkari nagusia), Itziar Fernandezek (Europe Direct Bizkaia-ko koordinatzailea), Erramun Osak (euskaltzaina), Miren Lauzirikak (EmakumeEkineko lehendakaria, Euskadiko Emakume Ekintzaileak Elkartea) eta Javier Uncetabarrenecheak (EHUko Nazioarteko Harremanetako irakaslea) hartu zuren parte.  Europar Batasunaren etorkizunari buruz euskal ikuspegitik hausnartzeko gako batzuk eskaini zituzten.

Era berean, aukera Futuro de la Unión Europea: una visión desde Euskadi: Aportaciones a la Conferencia (Europa Bilduma Bildumaren lehen liburua) liburua aurkezteko baliatu zen. Liburu horretan, euskal gizarte zibileko 80 aditu, erakundeetako ordezkari, ikertzaile, herritar eta eragile baino gehiagoren ekarpenak biltzen dira, eta Europar Batasunerako (EB) etorkizuneko diagnostikoak eta proposamenak partekatzen dituzte. Laster izango da eskuragarri bertsio digitalean.

Jardunaldiari amaiera emateko, bertaratutakoen arteko eztabaida-foro irekia eta koktel bat egin ziren, jardunaldian zehar azaldutako gaiei buruzko iritziak lasaiago elkar banatzeko.

EKITALDIAREN IRUDIAK

Read More

Jardunaldia: Ekintzaren unea da: Europaren etorkizunaren konferentziaren ondoren zer? Herritarren proposamenak poliketan bihurtuz

EuroBasquek eta Europe Direct Bizkaiak “Ekintzaren unea da: Europaren etorkizunaren konferentziaren ondoren zer? Herritarren proposamenak poliketan bihurtuz” jardunaldia ospatuko dute.

Ekitaldia 2023ko martxoaren 21an, asteartea, izango da Beaz Bizkaiako Creative Hall-ean (Bilbo), arratsaldeko 18:00-tan hasi eta 20:00etan amaituko da.

Edukiera arrazoiak direla eta, ezinbestekoa da etorrera baieztatzea marxoaren 19a baino lehen.

JARDUNALDIAREN EGITARAUA

IREKIA: Irune Zuluaga. EuroBasque Presidentea

LIBURU AURKEZPENA: ““Europar Batasunaren etorkizuna: Euskaditik ikuspegia. Konferentziari ekarpenak” – Igor Filibi. EuroBasqueko Idazkari Nagusia

MAHAINGURUA ETA EZTEBAIDA: Moderadora Itziar Fernández Marrón. Europe Direct Bizkaiaren arduraduna

  • ANIZTASUNEAN BAT EGINIK?. Erramun Osa. Euskaltzaindiako Idazkariordea.
  • GENERO-IKUSPEGIDUN EKINTZAILETZA: BERDINTASUNEZKO EUROPAR BATASUNA ERAIKITZEKO BEHARRAK ETA PROPOSAMENAK. Miren Lauzirika. EmakumeEkin, Euskadiko Emakume Ekintzaile eta Enpresaburuen Elkarteko presidentea.
  • EUROPAR EKIMEN HIRITAR “PLUS”A SORTZEA. Javier Uncetabarrenechea. Nazioarteko Harremanetako irakasle titularra UPV/EHU.

AMAIERA.Ondoren, aperitibo bat zerbitzatuko da.

IZENA EMATEA

JARDUNALDIAREN EGITARAUA

 

Read More

MEU Basque Country IV. Edizioan parte hartzeko izen-emate irekiak

Datorren martxoaren 31n, apirilaren 3an, 4an eta 5ean MEU Basque Country ekitaldia ospatuko da laugarren urtez, Bilboko Bizkaia Aretoan. Ekitaldia UPV/EHUko eztabaida-elkarteak eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua antolatzen dute.

Ekitaldi honetan, unibertsitateko ikasleek modu aktiboen parte hartzeko eta Europako agintarien azalean jartzeko aukera izango dute. Aukera ezin hobea da negoziatzen ikasteko, lankidetzan aritzeko, eztabaidatzeko eta modu profesional batean lankidetzan aritzeko.

Gainera, urte honetan MEU Basque Country programan parte hartzeak kreditu akademikoen onarpena ekarriko du (UPV/EHUko ikasleentzako). Eta, hori gutxi balitz, bi hizlari onenei oso sari berezia emango zaie.

Aukera paregabea da eztabaidatzeko, negoziatzeko eta jendea ezagutzeko!

Izena emateko esteka: https://www.meubasquecountry.com/
Kontaktua: meubasquecountry@gmail.com

Martxoak 31 – Apirilak 3, 4 eta 5
Bizkaia Aretoa, Bilbao
(Doako bi egunetako izen-ematea eta bazkaria)

AURTENGO NOBEDADEAK:
Sari oso berezia ekitaldiko bi hizlari onenei.
Kreditu akademiko bat aitortzea (UPV/EHUko ikasleentzat bakarrik).

Ikasgelakideak edo zuen fakultatekoak ezagutzen badituzue, ekitaldi honetan parte hartzeko interesa izan dezaketenak animatu eta gonbidatu!

SARTU BAHEKETA

Read More

Kazetarientzako sarrera ikastaroa: Europa berri baterako erronkak

Eurobasquetik, Euskal Kazetarien Elkartearekin eta Elkargoarekin batera, Europako gaian kazetariak sartzeko antolatu den ikastarora gonbidatzen zaitugu.

Itxarongo zaitugu ekainaren 7an 9: 00etan Iberdrola Dorrean, Bilbon. Galdu egingo duzu?

– Berri-esteka Kazetarien atarira: “Europa berri baterako erronkak

– “Europa berri baterako erronkak” programa

 Kazetarientzako sarrera ikastaroaren laburpena
 

 

 

 

Read More