“Gurinezko mendien Europa hura” lanarekin irabazi du Irune Lasak EuroBasqueren, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren 2020 Kazetaritza Saria prensa idatziaren sailean. Berria egunkarian argitaratu zen lana 2020ko azaroaren 8an.
Artikulu honek Europa nekazaritza-sektorean integratzeak duen garrantziaz dihardu, eta, bereziki, Europar Batasunak Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) beharrezko erreformari dagokionez duen erronka planteatzen du. Saritutako lanak Europar Batasunaren sorreratik azken erreformara arteko errepaso kronologikoa egiten du, eta nekazaritza-sektorearen bilakaera nabarmentzen du, bai eta Europako nekazaritza-politikaren esparruan izan behar duen lekua ere.
Gainera, epaimahaiak gai horrek Euskadin sektorean duen garrantzia azpimarratu du. Halaber, nekazaritza-sektorearen garrantzi estrategikoa baloratu du epaimahaiak, elikagaien ekoizpena bermatuz eta Europar Batasunaren independentzia estrategikoa indartuz. Era berean, landamunduak kultura aldetik askotarikoa eta ingurumenaren aldetik jasangarria den Batasunari egindako ekarpena azpimarratzen da, bai eta Europako paisaiak mantendu eta zaintzeari egindako ekarpena ere.
Irune Lasa Astigarraga kazetaria, informazio zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatetik (1997). Ikasle garaian Zarauzko Telebistan kolaborazio batzuk egin zituen baina, euskarazko prentsa idatzian egin du bere ibilbidea. Euskaldunon Egunkaria-n jardun zen, batez ere ekonomiari buruzko gaiekin. Berria egunkarian beste zenbait sailetan ere aritu da, besteak beste, Igandea gehigarrian. Gaur egun Ekonomia saileko kazetaria da Berrian.
Lan saritua egileak berak aurkeztuko du maiatzaren 10an, 11:30etan Eusko Legebiltzarreko Tomas Moro Aretoan EuroBasquek egingo duen ekitaldi batean.