EuroBasquek antolatutako jardunaldia, “Europa sozial eta anitza” izena duelarik, Bilboko Bizkaia Aretoan astearte honetan, Martxoak 29an izanten da. Partehartzaileek Gizarte Eskubideen Europako Zutabea abiapuntua hartuz, hainbat auziei buruz hausnartuko dute: gizarte-babeserako euskal eredua, norberarena ez den herrialde batean Europako herritartasuna garatzea, edo Europako hizkuntza-aniztasuna.
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia eta Europe Direct Bizkaiarekin lankidetzan, batzarrean lehen mailako espezialistak bilduko dira, Joseba Zalakain (Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua), edota Mirian Izquierdo, Woman Forward Fundazioko presidentea,
EBean generoko arrakalari buruz mintzatuko dena. Rocco Caira, Irlandako Errepublikako Ohorezko Kontsula Bilbon, Europako herritar batek Batasuneko beste herrialde batera bizitzera joaten denean izaten dituen zailtasunei bere esperientziatik helduko die

