evento-fondo-europeo-encuesta

Ukrainako egoerari buruzko adierazpena

EuroBasquek, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak, Europako batasuna sustatzen duen eta batasun horren alde lan egiten duen elkarte gisa, konmozioa adierazten du Errusiar armadak Ukrainari egindako erasoagatik, eta honako hau adierazi nahi du:

  1. Europa osoko bakea eta segurtasuna arriskuan jartzen dituen eta justifikaziorik ez duen eraso baten erabateko gaitzespena.
  2. Gure laguntza eta elkartasun osoa Ukrainako herriari, baita Ukrainak bere burua gobernatzeko eta bere etorkizuna askatasunez erabakitzeko duen eskubidearen defentsa zorrotza ere.
  3. Errusiako gobernuari erasoa geldiarazteko eta errusiar tropak Ukrainatik berehala kentzeko eskatzen diogu.
  4. Errusiako agintariek nazioarteko legeria errespetatzera eta Minskeko akordioen esparrura itzultzera bideratzen dituzten erabakiak hartzea babesten dugu, eta Europar Batasunari, estatu kideei eta Europako gizarteari eskatzen diegu Ukrainiako herriari une hauetan ahal den laguntza material eta politiko guztia eskaintzeko.

Euskadi, 2022ko otsailaren 25a

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

2 × two =