Europa sozial eta anitza jardunaldiak EuroBasquek Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatutako Bost erronka, Europa bat hitzaldi-zikloa amaituko du.

“Europa sozial eta anitza” jardunaldiak dozena erdi analista bildu ditu asteartean, martxoak 29, Bilboko Bizkaia Aretoan, euskal eta europar gizarte-babesaren ereduei buruz hausnartzeko. EuroBasqueko zuzendaria den Irune Zuluagak topaketari hasiera eman dio, Europar Batasuna “munduko gizarte berdinzaleenen etxea dela, lan-baldintzetan estandar altuenak dituena eta gizarte-babes zabala duena” gogoratzen. “Hala ere, ez dugu ahaztu behar gizarte justuago bat lortzeko lanean jarraitu behar dugula”.

EuroBasquek orain dela gutxi atera duen adierazpena berreskuratu du Zuluagak, Errusiak Ukrainari egindako eraso eta inbasio militarra salatu duena. “Ukrainarentzako sufrimendu deskribaezina, Europako eta munduko segurtasuna eta egonkortasuna kaltetzen duena eta garai ilunenetara garamatzana, Europaren historian ahaztuta zegoela uste genuena”, definitu du Zuluagak.

Eusko Jaurlaritzako Europar Gaietarako Zuzenadariak, Mikel Antonek, “aurrean dugun erronketako bat, zalantzarik gabe, Europa sozialagoa eraikitzea dela” esan du, eta EBko berdintasunaren eta gazteen eta pobreenen babesaren aldeko ekimenak azpimarratu ditu. “Euskadin elkarteekin eta gizarte-sarearekin batera lan egiten saiatzen gara, gizarte-bazterkeriako egoeran daudenen egoera hobetzeko”, aipatu du Antonek.

Euskal gizarte-babesaren eredua, genero-arrakala eta edadismoa

 Joseba Zalakainek Eguia Careaga Fundazioko Informazio eta Ikerketa Sozialeko Zerbitzuko zuzendariak, euskal gizarte-babeserako ereduaren ezaugarri nagusienak deskribatu ditu. Euskal biztanleriak bizi-itxaropen handiagoa du eta zaharragoa da EBko batazbestea baino, eta gure gastu soziala biztanlego txikiagoa da. Esanguratsuena, Zalakainen aburuz, gastu hori modu ezberdinean banatzen da eta hemen batez ere pentsiotan zentratzen da: “Gure bizarte-babeserako eredua batez ere zahartzarora begira dago, baina zerikusi gutxi du erronka social berriekin, etxebizitza, familia eta haurtzaroko politikekin”. Gure eredua ez dago erabat irekita immigrazioari, zainketen pisua familiako emakumeena da batez ere, eta ez ditu gizarte-desoreka negusiak eraldatzen, hala nola lan-merkatuaren duintasuna eta genero-desberdintasunak.

Bruselako European Trade Union Institutuko ikertzailea den Silvia Rainonek ere parte hartu du, Gizarte Eskubideen Europako Zutabea hizpide izan duelarik. Rocco Cairak, Bilbon Irlandako Errepublikako Ohorezko Kontsulak, kkuspegi pertsonal batetik Europako herritar batek Batasuneko beste herrialde batera bizitzera joaten denean izaten dituen zailtasunak azaldu ditu.

 Woman Forward erakundetik Mirian Izquierdok emakumeen ahalduntzea botere-eremuetan bultzatzea beharrezkoa dela gogorarazi du, bai eta gizonak berdintasunaren inguruan sentsibilizatzea ere. Eta Sevillako Unibertsitateko Lan Zuzenbideko katedradun Javier Calvok edadismoaz eta lan-merkatuan sartzeko eta irauteko gazteen eta adinekoen arteko desberdintasun eta arazoetaz hitz egin du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

five × two =