Europaren Eguna dela eta, EUROPE DIRECT Bizkaia-tik eta Eurobasque-rekin elkarlanean, kalera aterako gara beste urte batez, Europa herritarrei gerturatzeko asmoz.
Bilboko kale batzuetatik ibiliko gara txu txu trenean, eta geldialdi batzuk egingo ditugu nahi duten pertsonek igo eta jaitsi daitezen.
Geldialdi bakoitzean, besteak beste, Europako programa nagusiei, gazteentzako mugikortasun programei, Europako balioei eta lankidetza ekimenei buruzko informazioa eskainiko da.
Jarduera honen helburua zera da: Europar Batasuneko balioak eta programak modu atsegin, ludiko eta hurbilean zabaltzea.
Trenak ibilbide bera egingo du datorren larunbatean, maiatzaren 09an. 11:00etan abiatuko da San Nikolaseko autobus geltokitik. Bilboko Kale Nagusiko 62. zenbakian egingo du lehen geldialdia. Ondoren, abiapuntura itzuliko da, eta handik berriro ekingo dio ibilbideari. Trenak 14:00etan utziko dio zirkulatzeari.
Proposamen honekin, ikusgarritasuna eman nahi diogu Europaren Egunari, eta Europar Batasunaren inguruko ezagutza sustatu nahi dugu modu erraz, inklusibo eta ludiko batean.
Zuen zain gaude!


