Europaren etorkizuna markatuko duen aurrekontua: 2028-2034 urte Anitzeko Finantza Esparrua.
2026ko maiatzaren 8an, EuroBasquek Europako Eguna ospatuko du Gasteizko Eusko Legebiltzarrean, Europar Batasunaren etorkizunerako eztabaida estrategikoenetako bati eskainitako goi-mailako jardunaldi baten bidez.
“EBko aurrekontu-eztabaidaren dimentsio estrategikoa: 2028-2034 urte Anitzeko Finantza Esparrua”.
Gaur egun, Europako Batasuna hurrengo zazpi urteetarako aurrekontua zehazteko prozesuan dago, non lehentasun politiko eta finantzario nagusiak definitzen ari diren.
Testuinguru horretan, EuroBasquek ekimen hau sustatzen du eztabaida Eusko Legebiltzarrera eta euskal gizartera hurbiltzeko, analisi estrategikorako espazio bat eskainiz.
Gogorarazten da ekitaldira joateko ezinbestekoa dela aldez aurretik inprimaki bidez izena ematea, bai eta NAN bidez identifikatzea ere. Bi baldintza horiek ezinbestekoak dira Eusko Legebiltzarrean sartzeko.
EKITALDIAREN EGITARAUA IRAKURRI
Hasiera / Inaugurazio instituzionala
12:30
Hitzaldiak
12:40
Amaiera
14:00
Hizlariak
– Eider Gardiazabal Rubial
– Isabel Benjumea Benjumea
Moderatzailea
Beatriz Pérez de las Heras
Bertara joan nahi baduzu, izena eman dezakezu INPRIMAKI honetan
Jardunaldihoni buruzko zalantza edo kontsultarik izanez gero, jarri harremanetan e-mailbidez eurobasque@eurobasque.eus -ra idatziz.
Antolatzaileak eta laguntzaileak:


