“EuroBasque (1947-2018). La contribución vasca al federalismo europeo” liburuaren aurkezpena

Azaroaren 25ean, astelehena, 18:00etan, Bilboko Carlton hotelean, Alexander Ugalde Zubiri jaunaren “EuroBasque (1947-2018). La contribución vasca al federalismo europeo” (EuroBasque (1947-2018). Europako federalismoari euskaldunek egindako ekarpena) liburua aurkeztu zen.

Euskal mugimendu europeistaren 70 urteko ibilbidea biltzen du liburuak, 1947tik gaur egunera arte, baina arreta berezia jarrita azkeneko 20 urteetan, eta egile beraren “El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001). La aportación vasca al federalismo europeo” (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua (1951-2001). Europako federalismoari euskaldunek egindako ekarpena) liburuaren jarraipena da.

Bakartxo Tejeria Otermin Eusko Legebiltzarreko lehendakari andreak eman zion amaiera aurkezpen ekitaldiari, eta bertan izan zituen ere José María González Zorrilla EuroBasqueko presidente jauna eta Mikel Antón Zarragoitia Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendari jauna.

EuroBasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak aktiboki parte hartzen du Nazioarteko Europar Mugimenduan eta 70 urte baino gehiago daramatza euskal kultura, ekonomia, historia eta balio demokratikoak sustatzen Europa federalista berri baten parte gisa, bertako identitate guztiak integratu eta haiei ahotsa emateko.

Irakur dezakezu edo liburu-laburpen bat hemen deskarga dezakezu: “EuroBasque (1947-2018). La contribución vasca al federalismo europeo”

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

2 × 5 =