img-primus-2020-eurobasque-premio-dibujo

XIV. Marrazki saria Francisco Javier Landaburu PRIMUS 2020

PARTE HAR EZAZU! Marrazki baten bidez, adieraz ezazu ea nola ikusten duzun Europa, 500 milioi lagunek osatutako bake eta askatasuneko gunea.

Eurobasquen helburu nagusia da, batetik, bere baitan diren herrien aniztaduna errespetatuko duen Europar Batasun federal bat eratzea; eta, bestetik, Euskadin, Europako herrien, nazionalitateen eta eskualdeen arteko harremanal bultzatu eta sakontzea, europar batasun horren alde.

EuroBasqueek, europar nortasuna sustatzeko lana indartuz, erabaki zuen 2007an Francisco Javier de Landaburu Primus Saria sortzea.

Ekimen horren xedea da belaunaldi gazteenengan ilusioa piztea, Europar Batasunaren berri izan dezaten, eta ezagut dezaten 500 milioi lagunek partekatzen duten proiektu hori: bakerako, askatasunerako, demokraziarako, aurrerakuntza ekonomikorako eta elkartasunerako proiektu zirraragarria. Deialdiak hiru sari ditu, eta urtero egiten da.

  • Laguntzailea: EUSKO JAURLARITZA. Hezkuntza ikasleak
  • Parte hartzaileak: Lehen Hezkuntzako ikasleak
  • Gaia: Zer da Europa zuretzat?
  • Saria: 300€ko hiru sari
  • Aurkezteko azken eguna: 2020eko maiatzaren 2a

COVID-19 koronabirusaren alarma-egoera zela-eta, Francisco Javier Landaburu Primus Marrazketa Sariaren XIV. edizioaren deialdiko partaidetza-formatua aldatu dugu, haurrek beren etxeetatik zuzenean parte hartu ahal izan dezaten.

Izan ere, berritasun gisa, online formatu berri bat sortu dugu, familia bakoitzak bere mugikorretik edo ordenagailutik marrazkiak zuzenean igo ahal izateko. Irakasleak izen-ematea esteka berean egiteko aukera ere mantentzen da. Segurtasun eta higiene arrazoiengatik, ez dira onartuko postaz bidalitako paperezko lanak.

Izena emateko sistema berrian, parte hartzen duen haurraren datuak eskatzen dira, baita gurasoen edo tutoreen datuak eta dagokien ikastetxearen datuak ere.

Jarraian, izena emateko esteka eta partekatzeko kartel bat emango dizkizuegu.

PRIMUS SARIAREN OINARRIAK ONLINEONLINE FORMATU IREKI BERRIA PARTE HARTU!

Irudiak deskargatu

entidades-colaboradoras-primus-2019

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

1 + 13 =