Jardunaldia II: “Europa geopolitikoa: mendekotasunetik autonomia estrategikora”

EuroBasquek “Europa geopolitikoa: mendekotasunetik autonomia estrategikora” jardunaldia ospatuko du Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin batera. Ekitaldia 2021eko azaroaren 22an, astelehena, izango da Kursaal Jauregian (Donostia- San Sebastián)

Jardunaldian parte hartuko dute, besteak beste, Marian Elorza (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkaria), Enric Juliana (La Vanguardiako zuzendariordea), Alicia GarcíaHerrero (Natixis instituturako Asia-Pazifikoko ekonomialari burua), Antonio de Lecea (EHUko Ekonomiako irakaslea), Isabel Álvarez (Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ekonomia Aplikatuko irakasle titularra), Raquel Jorge (politika teknologiko eta digitalaren analista Elcano Errege Institutuan) eta Francisco Aldecoa (Europako Mugimenduaren Kontseilu Federaleko presidentea)
Saioa adituen bi mahai-ingurutan egituratuko da, ondorengo ardatzen inguruan:

  • Europako mendekotasunen diagnostikoa.
  • Autonomia estrategikoa Europako kalteberatasunari erantzuteko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

2 × 2 =