Europak bere etorkizunari begira: Dozena erdi bat analista bildu dira Donostiako Kursaal Jauregian EBk segurtasunean eta hornidura-menpekotasunean dituen erronkei buruz hausnartzeko

Topaketa EuroBasque-ren Bost Erronka, Europa Bat hitzaldi zikloaren barnean antolatuta dago Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, eta Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren zeregina aldarrikatu du.

Donostia-San Sebastián, 2021ren azaroak 22.

“Europa geopolitikoa: mendekotasunetik autonomia estrategikora” jardunaldia ospatu da gaur goizean Donostiako Kursaal Jauregian, Europar Batasunak egoera pandemiko honetan aurre egin behar dien segurtasunari eta hornidura eta energia mendekotasunari buruzko erronkei buruz hausnartzeko. EuroBasqueko Zuzendaria den Irune Zuluagak hasiera eman dio topaketari Europak duen erronka deskribatuz: “Gure tresnen erabileran sendoagoak izan behar gara, eta tresna horiek hobeto erabili behar ditugu. Mendekotasun gutxiago izan behar dugu, eta eragin handiago lortu behar dugu”.

Publiko gazte baten aurrean, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia den Marian Elorzak jardunaldia Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren barnean ulertu behar dela esan du: “Gure asmoa maiatzean abiarazitako eztabaida-ariketa honetan gizarteak parte hartzea da, EB funtzionamendua birkonfiguratzeko eztabaidak, ideiak eta proposamenak piztea, Eusko Jaurlaritzak egingo duen dokumentuan jasotzeko. Eta zuzeneko demokraziaren ariketa zabal honetan gazteriak badu zer esateko”.

Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia: beharrezko tresna

Francisco Aldecoa, Europaren Mugimenduaren Presidentea Espainian eta Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren Ordezkaritza Zibileko zuzendaria, ekimen honetan parte-hartzea funtsezkoa dela esan du, herritarren aldetik, bai eta estatuen aldetik ere bai. EuroBasqueko Idazkari Nagusia, Igor Filibiren hitzetan, “badaude arazo batzuk pandemiarekin eztanda egin dutenak, baina Maastricht garaitik arrastaka zetozenak. Inoiz ez zen ongi etortzen zenbait erreforma egitea, baina aldaketaren prozesua jadanik martxan dago erakunde mailan, Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren bitartez, hain zuzen ere”. “Erabakiak hartzeko garaia da”, azpimarratu du Filibik, “munduko gainerako aktoreak euren etxeko lanak egiten ari baitira. Agian bizkorragoak izan behar dugu, baina jarduteko gaitasuna berreskuratu behar dugu.”

EBren mendekotasunen diagnostikoa

La Vanguardia egunkariaren zuzendari atxikia den Enric Julianak, Europar auzietan aditua delarik, EBren zailtasunen mapa irudikatu du: Mendebaldean, Brexita eta Erresuma Batuak Estatu Batuekin duen harremana biziberritzeko ahaleginak; Ekialdean, bloke sobietarren kideak izan ziren herrialdeak; eta Hegoaldean, Maroco motako herrialdeekin harremana, kontinentea energia eta erregaiez hornitzen dutenak, mendekotasun-egoera jartzen dutenak. Julianak ere aipatu du beste auzi bat, “izpiritualagoa”: Europan, nahiz eta Gizateriaren historian inoiz izan den gizarterik oparoena izanik, “mehatxatuta sentitzen gara, berriro zaurgarri sentitzen garelako”.

Bestalde, Alicia García Herrero, Buegel think tankeko kide seniorra, Europarren zatiketak EBren aurka jokatzen duela esan du, eta nazioartean Europa ahultzat hartzen dutela uste du. “Kanpo-politika komuna eta ideiak behar ditugu, oso azkar aldatzen den mundo batera egokitzeko, eta hor gazteak oso garrantzitsuak dira. Gutxi barru mundua ez da demokratikoa izango, leku askotan ikusten ari garen bezala, eta zentzu horretan Europa gure itxaropena da”.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

13 − 2 =