EuroBasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak, Arabako Xake Federazioarekin eta Eusko Legebiltzarra-rekin batera, XAKEA: EUROPA LOTZEN DUEN HIZKUNTZA jardunaldia egingo du bihar, maiatzak 9, Vitoria-Gasteizko Artium museoan, 17: 30etik aurrera.
Bertan, Arabako Foru Aldundiaren parte-hartzearekin, Europaren Eguna ospatuko dugu xakearen bidez, Europa batzen duenhizkuntza unibertsala denaldetik. Haur xakelariak bilduko dira hitzaldi eta jolas jardunaldi batez gozatzeko, Anna Muzychuk eta Olga Alexandrova xakelari ukrainarrek gidatuta. Anna Muzychuk xake-maisu ukrainar handia, munduko txapeldun hirukoitza, kirolean berdintasunaren aldeko ekintzailea eta Olga Alexandrova, Nazioarteko Maisua eta Emakumezko Maisu Handia,Ukrainako eta Espainiako txapelduna dira, hurrenez hurren.
Ekitaldia Leontxo Garciak aurkeztuko du, xakeana ditu aden hizlari eta kazetariak. Bere denbora gehiena xakea hezkuntza-tresna gisa zabaltzen ematen du.
Maiatzaren 9an egingo den jardunaldia. Bertan izango dira Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusia, José Ramón Mariño Arabako Xake Federazioko Presidentea, Irune Zuluaga EuroBasqueko Lehendakaria eta Igor Filibi EuroBasqueko Idazkari Nagusia.
Atxikita arratsaldez programa. – Europaren Eguna – “XAKEA: EUROPA LOTZEN DUEN HIZKUNTZA”