EuroBasquek Europaren Eguna ospatzen du, eta bi ekitaldi egiten ditu berdintasunaren eta zuzenbide-estatuaren alde, jardunaldiaren ardatz gisa

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, Bakartxo Tejeriak eta Irune Zuluagak, EuroBasqueko presidenteak, Europar Batasuna eta Balioak: emakumeen eta gizonen arteko berdintasunik gabe ez dago Europa, ezta demokrazia ere, izeneko jardunaldiak inauguratu zituzten.

Jardunaldien izenburutik ondorioztatzen denez, aurten berdintasuna eta zuzenbide-estatua dira Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak inauguratu duen ekitaldiaren ardatzak.

Bere hitzaldian, Eusko Legebiltzarreko presidenteak “ezbeharren aurrean batuta eta balioen gainean eraikita” dagoen Europaren alde egin du. Azpimarratu duenez, “gizabanakoaren eta gizataldeen eskubideak errespetatzea, bai eta gizarte eskubideak ere, Europar Batasunaren sustraian da”. “Zutabe horien gainean altxatu da Europa, demokraziaren eta giza eskubideen balioetan oinarrituta, nazioak eta herriak beren nortasun eta kultura propioarekin proiektu erkide batean elkartuta”, gaineratu du.

Europar Batasunaren proiektua bakea eraikitzeko eratu zela” gogorarazi ostean, “Errusiak Ukrainari egindako erasoaren amaiera” aldarrikatu du. Ildo horretan, adierazi du “gerrak amaitu behar duela eta hori gertatzen denean Europar Batasunak Ukraina laguntzen jarraitu beharko du, desegindakoa berreraikiz eta Europa den etxe komunean elkarrekin bizi nahi duten herri eta nazioak bere baitan hartuz”.

Etorkizuna Europa da, bere aniztasunean elkartuagoa den Europa eta horrek Batasunaren oinarrizko lotura ekonomiko, kultural eta politikoak indartzea eskatzen du; eta horretarako, Europak berretsi egin behar ditu askatasunaren, demokraziaren eta aniztasunaren balioak”, amaitu du.

Ondoren, Irune Zuluaga EuroBasqueko presidenteak “elkartasuna” adierazi die “Ukrainako herriari eta demokraziaren defentsarako erakundeei“, eta gogorarazi du “genero-berdintasuna lortzea eta emakumeak ahalduntzea XXI. mendean egiteke dauden lanak” direla, eta “giza eskubideen arloan dugun erronka handienetako bat” direla.

Igor Filibi EuroBasqueko idazkari nagusiak Europako balioak eta proiektu politikoa aldarrikatu ditu, eta bereziki, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. Ondoren, Leontxo Garcia kazetari eta xakelariak xakean emakumeen falta “hezkuntza diskriminazioarekin” lotu du eta ekitaldiaren protagonistak aurkeztu ditu: Anna Muzychuk eta Olga Alexandrova xakelari ukrainarrak.Anna Muzychuk, 2017ko azaroan munduko txapeldun hirukoitzak, ez zuen bere bi tituluren defentsan parte hartu Saudi Arabiako txapeleta mundialean, emakumeek herrialde hartan jasotzen zuten tratuagatik. Horrela, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko aldarrikapena burutu zuen. Ez zuela inoren arauen pean jokatu nahi adierazteaz gain, ez zuela abaia jantzi nahi eta ez zuela nahi inork eskolta zezala kalera irten behar zuenean; “emakumeak bigarren mailako herritar gisa” tratatzen diren tokian ez zuela egon nahi aldarrikatu zuen, eta adierazi zuen, “nahiz eta ia inori ez zaion axola nire erabakia”, kirolean berdintasuna aldarrikatzea dela izan daitekeen garaipenik onena.

Jardunaldietan egindako hitzaldian, Muzychukek xakearen munduko berdintasuna aztertu du, eta munduko 100 xakelarien zerrendan emakumerik ez egoteko arrazoiak azaldu ditu.

Bestalde, Olga Alexandrovak nabarmendu du “Gambito de dama” telesailak bultzada handia eman diola emakumezkoen xakeari, eta, horren ondorioz, emakume gehiago hurbildu direla kirol horretara. Hala ere, aipatu du, oraindik lan handia dagoela egiteko gizonak nagusi diren esparru honetara emakume gehiago erakartzeko.

Jardunaldia amaitzeko, Leontxo Garciak Ukrainako bi Maistra Handien arteko “itsu-itsuan” xake partida gidatu du.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.