Irune Zuluaga Zamalloa legebiltzarkidea, Europar Mugimenduaren Euskal Kontseiluko – EuroBasque – presidentea izendatua izan da

Izendapena Eurobasqueko Batzar Nagusian egin da. EuroBasqueko Zuzendaritza Batzordea berritu dute, Irune Zuluaga Zamalloa presidentea eta bost presidenteorde izendatuta: Itxaso Berrojalbiz, Igor Zulaika, Alberto Lopez Basaguren, Iñigo Martinez eta Carmelo Barrio. Igor Filibi da idazkari nagusia eta Iñigo Ocariz diruzaina. Beatriz Pérez de las Heras eta Maria Oianguren, batzordekideak.

Irune Zuluaga izango da EuroBasqueren presidentea, eta Jose Maria Gonzalez Zorrillaren lekukoa hartuko du.

Psikologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Eusko Legebiltzarreko Legebiltzarkidea da 2020tik (XII. Legegintzaldia). Sabino Arana Fundazioko zuzendaria izan da 20 urte baino gehiagoz (1999-2020) eta Legebiltzarraren ordezkaria Kulturaren Euskal Kontseiluan VIII-XI Legegintzaldietan (2007-2017).

EuroBasqueri buruz

EuroBasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak aktiboki parte hartzen du Nazioarteko Mugimendu Europarrean, eta duela 70 urte baino gehiagotik sustatzen ditu balio demokratikoak, historia, ekonomia eta euskal kultura, bere nortasun guztiak integratu eta ahotsa emango dien Europa federalista berri baten zati gisa.

EuroBasqueren jarduera lau jarduera- ardatzetan oinarritzen da: ezagutzaren hedapena eta euskal gizartearen parte- hartzea sustatzea Europako gaietan, euskal gazteriaren hezkuntza Europako balioetan, euskal ikertzaileen eta Estatuko ikertzaileen arteko ikerketa-ildo berrien babesa, eta Europako gaien sentsibilizazioa eta hobekuntza Euskadiko komunikabideetan.

Gaur egun, EuroBasquek 150 kide ditu, besteak beste, alderdi politikoak, sindikatuak, enpresa-erakundeak, erakundeak, unibertsitateak, lanbide- elkargoak eta era askotako elkarteak, hala nola merkataritza-ganberak eta kultura-, zientzia- edo kazetaritza-erakundeak, eta 60 pertsona banaka.

Prentsa oharra – Nota Irune Zuluaga EuroBasqueko presidentea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.