CABECERA WEB - UNIVERSITAS 2026

Universitas 2026 Europari buruzko Ikerketa Sariaren XXV. edizioaren deialdia ireki da

EuroBasquek 2001. urtean erabaki zuen, bere 50. urteurrena ospatzen ari zela, Ikerketa Sari bat sortzea, Francisco Javier de Landaburu Universitas izenaz, 1951n sortutako EuroBasqueko lehen Zuzendaritza Batzordeko kide eta Europako gaien aztertzaile eta intelektual nabarmenaren oroimenez.

Sari hau urtero deitzen da eta bere helburua da:

  • Deialdia egiten den unean herritarrentzat interesgarrienak diren Europako gaurkotasuneko alderdiei buruzko azterlanak eta hausnarketak sustatzea;
  • Ikerlariak animatzea aztergaia Europako integrazio-prozesuan zentratzera
  • EBren etorkizunari buruzko eztabaida bizirik mantentzen laguntzea, gure ekonomia, gizarte eta antolaketa politikoan gertatzen ari diren aldaketa handiei aurre egiteko prest egon daitezen.
  • EuroBasqueren nortasuna, xedeak eta jarduerak zabaltzea eta bere helburuak lortzen lagunduko duten ikerketak saritzea.

XXV. Europari buruzko ikerketa saria Francisco Javier  Landaburu UNIVERSITAS 2026

  • Egiten duena: EuroBasque. Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua.
  • Partehartzaileak: Unibertsitateko titulazioa duten pertsona fisikoak, saria, bai norbanakoentzat, bai horretarako prestatutako lantaldeentzat.
  • GAIA: “EUROPAR BATASUNA ETA LATINOAMERIKA: ALIANTZA ESTRATEGIKOA MUNDU EZEGONKOR BATEAN”
  • Lanak: Ikerketa proiektu bat izango da. Sarituz gero, ikerketa proiektua saiakera gisa garatu beharko da, edozein ikuspegi zientifikotik, eta “Europar Batasuna eta Latinoamerika: aliantza estrategikoa mundu ezegonkor batean” ikergaitzat dutenak.

Sariaren diru-hornidura honako kategoria hauetan bereiziko da:

  • LEHEN SARIA:  5.000 euro ikerketa-proiektu onenari.
  • GAZTE SARIA: Euskal unibertsitate-sistemako gazte-saria: 2.000 euro, ikerketa-proiektua entregatzen den egunean (2026ko apirilaren 10ean) 35 urte edo gutxiago dituen gazte baten ikerketa-proiektu bat.
  • AKZESITA: 2.000 euro, epaimahaiak hautatutako ikerketa-proiekturako.

Argitaratzea:

Saritutako ikerketa-proiektuen emaitzak publiko egingo dira eta EuroBasquek eta UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak batera argitaratutako Europa Bilduman zabalduko dira.

LANEN EPEMUGAK:

– Proposamen lanak aurkezteko: 2026ko apirilaren 10era arte
– Entsegua entregatzea (saritutako proposamenen kasuan): Azken eguna 2026ko urriaren 23an

KONTSULTATU SARIAREN LEGEZKO OINARRIAK

Read More

2025eko Udako Ikastaroaren hitzaldiak eskuragarri

EuroBasquek, UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioaren (UIK) laguntzarekin antolatutako 2025eko Udako Ikastaroan izan ziren hitzaldi interesgarriak partekatzen ditugu gure Youtubeko kanalean. Jardunaldi hauek “Bakearen eta Europar Batasunaren eginkizunaren ikuspegiak mundu multipolarrean: Brasil, Rusia, Mendebaldeko Africa, India, Pakistan eta Estatu Batuak” izenburupean ospatu zirenak uztailaren 3an eta 4an Miramar Jauregian (Donostia).

 

Hona hemen ekitaldiaren informazioa:

Lehenengo egunean zehar, hizlari hauek entzun ahal izan genituen: Juca Ferreira (Brasilgo Kultura – Ministro ohia) “Latinoamerikako eta Karibeko bakearen pertzepzioa: Brasilen ekarpena” hitzaldiarekin, Pavel K. Baev (Ikerketa irakaslea Osloko Bake Ikerketa Institutuan (PRIO)) “Errusiako bake pertzepzioak” hitzaldiarekin, Levinia Addae-Mensah (Zuzendari Exekutiboa Mendebaldeko Afrikako Bakearen Eraikuntzarako Sarean (WANEP)) “Bakearen ikuspegiak Mendebaldeko Afrikan: testuinguru-errealitateak, indigenen ereduak eta intersekzio globalak” hitzaldiarekin eta Shubhra Kumari (Indiako Enbaxadan Kultura Burua) “Indiako ikuspegiak” hitzaldiarekin.

Hitzaldi huek amaitu era gero, eztabaida bat entzun eta ikusi genuen “Bakea bazterretatik” izeneko mahai-inguruan.

Bigarren egunean hitzaldi hauetaz gozatu ahal izan genituen: “Diplomazia Zientifikoa eta Bakea: Ikuspegi bat Pakistandik” Muhammad Adeel-en eskutik (Bigarren idazkaria Pakistango Bruselako enbaxadan), “Bake gorria vs. bake urdina”Xabier Irujo Ametzaga-ren eskutik (Euska Ikasketetarako Zentroko zuzendaria eta irakasle titularra, Nevadako Unibertsitatea, Reno) eta “Europar Batasuna eta Bakea mundu multipolar batean”  Mira Milosevich-en eskutik (Bekadun nagusia Errusian, Eurasian eta Balkanetan, Elcanoko Errege Institutuan).

Kontsultatu egitaraua eta ikastaroaren informazio osoa UIKren webgunean

Udako Ikastaroko hitzaldi guztiak ikusi eta entzun gure youtube-ko kanalean

EuroBasquek antolatutako udako ikastaro hau UIK (Udako Ikastaroen Fundazioa), Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarrarekin elkarlanean egin zen.

Read More

EuroBasqueren bisita Europako Parlamentura eta Bruselako Euskadiren Ordezkaritzara

EuroBasqueko taldeak Europako Parlamentura egindako bisitan ateratako argazkien galeria eskaintzen dugu, Pernando Barrena, Idoia Mendia eta Ohiane Aguirregoitia eurodiputatuekin egindako topaketa bikaina. Hauekin ere, Bruselako Euskadiren Ordezkaritzara egindako bisitaren argazkiak.

Eskerrik asko zuen arreta ta eskuzabaltasunagatik.

 

Read More

2025KO UDAKO IKASTAROA – Bakearen eta Europar Batasunaren eginkizunaren ikuspegiak mundu multipolarrean: Brasil, Rusia, Mendebaldeko Africa, India, Pakistan eta Estatu Batuak

Uztailaren 3an eta 4an EuroBasquetik UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioaren (UIK) laguntzarekin antolatzen dugun 2025eko Udako Ikastaroaren ospakizuna egingo dugu. Ikastaro hau modalitate presentzialean emango da, Donostiako Miramar Jauregian, bai eta sreaming bidez ere, bertara joaterik ez dutenentzat.

Jardunaldia ingelesez eta gaztelaniaz izango da, aldibereko itzulpenarekin.

Udako Ikastaroko hitzaldiak ikusi

Ekitaldien bilduma

Ikastaroaren dezkribapena

“Bakearen eta Europar Batasunaren eginkizunaren ikuspegiak mundu multipolarrean: Brasil, Rusia, Mendebaldeko Africa, India, Pakistan eta Estatu Batuak” izenburua duen edizio honek, munduko hainbat lekutan dauden bakearen ikuspegiak bilduko ditu, gaur egun bakea ulertzeko moduari buruzko eztabaida bultzatzeko asmoz. Aldi berean, hausnarketa kritikoa egingo da egungo nazioarteko sisteman bakea eraikitzeko eta sustatzeko Europar Batasunaren zeregina zein izan daitekeen edo izan beharko lukeen argitzeko.

Helburuak

  • Europar Batasunak bake-eragile gisa duen zereginari buruzko eztabaida kritikoa bultzatzea.
  • Europako bakearen ikusmoldeak beste testuinguru kultural eta geopolitiko batzuetatik datozen ikuspegiekin alderatzea.
  • EBk egungo nazioarteko sistema multipolarrean ekimenak gidatzeko duen gaitasuna aztertzea.

 

Ikastaro honek nazioarteko hizlari nabarmenak bilduko ditu —Brasildik, Errusiatik, Mendebaldeko Afrikatik, Indiako, Pakistanetik eta AEBetatik— eta Europako adituekin batera bakearen inguruko ikuspegi anitzak partekatuko dira. Gogoeta horrek Europar Batasunaren bake-ereduaren indarguneak eta gabeziak aztertzea du helburu, egungo testuinguru geopolitikoan kokatuta.

Ekitaldiaren inaugurazioan, Irune Zuluaga (EuroBasqueko Presidentea), Mikel Anton (Eusko Jaurlaritza), Ion Gambra (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Bakartxo Tejeria (Eusko Legebiltzarreko Presidentea) egongo dira.

Hizlari nabarmenen artean:

Juca Ferreira, Brasilgo Kultura ministro ohia
Pavel K. Baev, PRIO (Oslo) ikerketa-zentroko ikertzailea
Levinia Addae-Mensah, WANEP (Mendebaldeko Afrika) zuzendaria
Shubhra Sharma, Indiako enbaxadako kultur arduraduna
Muhammad Adeel, Pakistaneko enbaxada (Brusela)
Xabier Irujo, Euskal Ikasketen burua, Nevada Unibertsitatea
Mira Milosevich, Errusia eta Balkanetarako ikertzailea, Real Instituto Elcano

Programak munduko hainbat eskualdetan bakearen ikuspegiari buruzko hitzaldiak, mahai-inguruak eta hausnarketarako guneak biltzen ditu, eta arreta berezia eskaintzen die ertzei eta ikuspegi feminista eta komunitarioei.

Egitarau osoaren esteka

Zuzendariak

Igor Filibi (UPV/EHU) eta Beatriz Pérez de las Heras (Deusto Unibertzitatea), EuroBasqueko Zuzendaritza batzordeko kideak.

Ekitaldi honetara etortzeko, ez ahaztu UIK-ren webgunean izena ematea.

Edozein zalantza baduzu, idatzi jardunaldiak@eurobasque.eus helbidera.

Read More

2025eko Primus eta Civis-en sari-banaketa

Atzo, ekainak 18 asteazkena, Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzaren ekitaldi-aretoan 2025eko Primus eta Civis sariak banatu ziren.

EHko hainbat ikastetxetako ikasleen lan bikainak gozatu eta saritu ahal izan genituen, bai eta haien irakasleei aipamen berezia egin ere; izan ere, haien lan goresgarria gabe, ezinezkoa litzateke aintzatespen hori.

2025eko Primus sailkatuak:

2025eko Civis sailkatuak:

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten ikastetxe guztiei eta sarituei… Zorionak!

Gogo handiz itxaroten ditugu datorren urteko lanak!

 

Read More

1985-2025: 40 urte europar batasunaren parte izaten

Gaur, 2025eko ekainaren 12an, 40 urte bete dira, hain zuzen ere, Europako Erkidegoen zati bihurtuko gintuen ituna sinatu zenetik. Garrantzi handiko gertaera izan zen, bai gure mugen barruan, bai kanpoan. Une hartan, europar proiektuak hegoaldera begiratzen zuen, Grezia 1981ean eta Portugal eta Espainia 1986an handituz. Horrela, sei herrialdetako hasierako Europa komunitarioa hamabi kide izatera iritsi zen, bere tamaina bikoiztuz.

Herrialde kopurua gero eta konplexuagoa bihurtzen ari zen erabakiak hartzeko prozesua, eta horrek, aldi berean, itunak erreformatzeko beharra bultzatzen zuen eta 1992an Maastrichteko itunarekin Europar Batasuna sortzeko bidea errazten zuen. Gainera, 80ko hamarkadan Europa hegoaldeko hiru herrialde sartu ziren, aberastasun-maila txikiagoekin, eta horrek kohesio- eta elkartasun-funts indartsuak garatzea bultzatu zuen, azpiegitura ugari sortzen eta eskualde-proiektuak babesten lagunduko zutenak. Makina bat ekipamendu publiko, errepide, prestakuntza-ikastaro edo hondakinak tratatzeko planta finantzatzen dira Europako diruarekin herrialde horietan.

Baina, alderdi horien gainetik, azpimarratu behar da integrazioak garrantzi handia izan zuela demokraziarako trantsizio-prozesuak sendotzeko. Estatuko eta Euskadiko alderdi politiko guztiek beharrezko bermetzat jotzen zuten Europako Erkidegoan sartzea, prozesu demokratikoari atzeraezintasuna emateko. Horregatik, Erkidegoan sartzea izan zen Trantsizioaren kanpo-politikaren adostasun nagusia.

Ekonomiari dagokionez, merkatu bateraturako sarbidea mugarri bat izan zen, eta modu erabakigarrian lagundu zuen garapen ekonomikoan eta Europa hegoaldeko ongizate-estatu hasiberrien sostenguan. Euskal enpresek abentura berriari ekin zioten eta sektore askotan ondo kokatzen jakin izan dute, beren ekoizpenaren zati handi bat Europako merkatura esportatzea lortuz. Egia da sektore batzuk berregituraketa-prozesu mingarrietara behartuta egon zirela, eta Estatuko eta EAEko ekonomia, oro har, erkidegoko arau eta estandar askotara egokitu behar izan zela; hala ere, zerga-sistemak modernizatzea ere ekarri zuen, BEZari egokitzearekin eta ingurumen-araudia sartzearekin batera. Ez da gehiegikeria esatea ingurumen-araudia, gaur egun inork eztabaidatzen ez duena, Europar Batasuneko kide izan ondoren hasi zela gure herrialdean.

Duela 40 urte hasitako bideari esker, euskal herritarrei eskubide berriak gehitu ahal izan zitzaizkien, hala nola Europako Parlamentuan ordezkariak aukeratzeko gaitasuna, edo Schengen Eremuaren barruan mugikortasun askea, mugako oztopo fisikoak ezabatzea eta, horrela, mugaren bi aldeetako euskaldunen arteko hurbilketa ahalbidetzea. Mugaz gaindiko lankidetza hainbat ekimen eta forotan loratu edo berpiztu zen, hala nola Euskadi-Akitania-Nafarroa Euroeskualdean edo Pirinioetako Lan Komunitatean.

Euskal ikasleek ere Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan ikasteko aukera izan dute, beste herrialde batzuk ezagutuz eta Erasmus Programari esker mugak gainditzen dituzten lagunak eginez. Asko lortu arren, euskal mugimendu europarra ez da konformatzen, eta Europa federal, demokratiko eta sozial baten ideia defendatzen jarraitzen dugu, inoiz baino beharrezkoagoa. Baina horrek ez du esan nahi, noizean behin, atzera begiratzea merezi ez duenik, eta lortutakoa eta euskal herritarrentzat izan dituen onurak baloratzea merezi ez duenik. Berrogei urte zenbaki biribila da, eta balantze hori egitera gonbidatzen gaitu.

Agiria deskargatu PDF moduan

Read More

Gernika Gogoratuz eta Europa Direct Bizkaiarekin batera ekainaren 4an egindako Bakearen aldeko Jardunaldiaren balantzea

Joan den asteazkenean, ekainaren 4an, Gernikan ospatu genuen “Europar Batasuna: Bake-azterketen ikuspegi bat” izeneko jardunaldia.

EuroBasquetik Gernika Gogoratuz eta Europe Direct Bizkaiarekin batera antolatuta, Tica Font, Jesús A. Núñez eta Carmen Magallón-en hitzaldietaz gozatu genuen.

Hitzaldiek, ekitaldiaren ardatz nagusi gisa eta ordezkatzen dituzten erakundeen ikuspuntutik, oso eztabaida interesgarria eta aberasgarria ekarri zuten.

Tica Font, Bartzelonako J.M. Delàs Bakearen aldeko Ikasketa Zentroko Presidentea.

Carmen Magallón, ZaragozakoSIP (Bakerako Ikerketa Mintegia) Fundazioko Presidentea.

Jesús A. Núñez, Madrilgo Gatazkei eta Ekintza Humanitarioari buruzko Azterlanen Institutuko (IECAH) Zuzendarikidea.

Jardunaldi honetara joan ezin bazenuten edo hitzaldietaz berriro gozatu nahi baduzue, behean eskuragarri duzue ekitaldiaren bideo osorako esteka.

Jardunaldiaren bideoa ikusi

Egitarau osoa

Read More

EuroBasquek eta Eusko Legebiltzarrak Europaren Eguna ospatu dute Europak krisiari ematen dion erantzun bateratuari buruzko foro batekin, Garcia Margallo eta Ruiz Devesaren parte-hartzearekin

EuroBasquek eta Eusko Legebiltzarrak antolatutako jardunaldia, “Krisiari aurre egiteko Europa bateratu bat” izenburupean, maiatzaren 7an izan da, asteazkenean, Eusko Legebiltzarreko Tomás Moro aretoan. Inaugurazioa Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria eta Irune Zuluaga EuroBasqueko presidentea egin dute.

Topaketaren ardatz nagusia Europako bi parlamentari ohiren parte-hartzea izan da: García Margallo eta Ruiz Devesa. Europar Batasunaren egoerari eta gaur egun bizi dugun krisiari aurre egiteko erronkei buruzko esperientziak eta gogoetak partekatu dituzte. Bilera eta ondorengo eztabaida Igor Filibi EuroBasqueko idazkariak moderatu ditu.

Jardunaldiaren hasieran, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak azpimarratu du: “egungo arrisku eta ziurgabetasun egoeran, Europaren batasun handiago baten aldeko apustua da etorkizunari berme osoz aurre egiteko modurik onena – bakarra –”.

Ildo horretan, Irune Zuluaga EuroBasqueko presidenteak, Tejeriaren hitzekin bat etorriz, azaldu zuen maiatzaren 9a “Esanahiz betetako data bat da, non Europako herrien arteko bakea eta batasuna ez ezik, europar sentitzen garen guztiok partekatzen eta defendatzen ditugun balio demokratiko, sozial eta kulturalak ere ospatzen ditugun”.

Ere azaldu du, Europa ez dela soilik esparru politiko edo ekonomiko bat: batez ere, elkarbizitza-proiektu bat dela, eta “ez da oroitzapen historiko bat bakarrik, 1950eko maiatzaren 9ko Schumango Adierazpena, 75 urte ospatzen dituena: Europar Batasunaren sorrerako balioekin dugun konpromisoa berritzeko gonbidapena da, giza eskubideekin, justizia sozialarekin eta aniztasuneko bizikidetzarekin konprometitutako Europa solidario horren parte aktibo izateko borondatea berretsiz”.

Zuluagak, halaber, honela jarraitzen zuen bere diskurtsoan: “testuinguru konplexu honetan, Europa esparru ekonomiko bat baino gehiago dela erakustera deitua dago: balioen komunitate politiko bat dela, bakea, justizia eta giza duintasuna defendatzen dituen eragile global bat. Eta ez bakarrik barrura begira, baita kanpora begira ere, oinarrizko eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea errespetatuz. ”

Hala ere, joan den 2024a ez zen hain zuzen ona izan Europar Batasunarentzat, % 0,9 baino ez baitzen hazi, Alemania atzeraldian zegoela, Ukrainako gerra Europaren defentsaren eztabaidan, energiaren prezio altuetan eta Batasunaren sorrerako balioak zalantzan jartzen dituzten Batasuneko herrialde askotan finkatutako ezegonkortasun politikoan, Donald Trumpen lehendakaritzapean eta muga-zerga berrien mehatxupean Europar Batasunarentzat erronka handiak dituen Estatu Batuen merkataritza-politika ahaztu gabe.

Bertan, García Margallo eta Ruiz Devesa Europako parlamentari ohiek Europar Batasun batu eta indartsu baten aldeko apustua egin dute, krisi irekia gainditu ahal izateko.

Eusko Legebiltzarrak argitaratuko pretsa oharraren esteka

Hitzaldien bideoak ikusi

Read More

“Ezagutu Europa trenez”: Europa herritarrengana hurbiltzeko EuroBasqueren ekimena Europe Direct Bizkaiarekin batera

EuroBasquetik Europaren Eguna ospatzeko ekitaldiekin jarraitzen dugu eta, oraingoan, maiatzaren 10ean, larunbata, EUROPE DIRECT Bizkaiarekin batera egingo dugu. Europa herritarrengana gehiago hurbiltzeko eta Europar Batasunaren balioak eta programak modu atsegin, ludiko eta hurbilean zabaltzeko, “Europa trenez esploratu” ekimena antolatu da.

Bilboko kale batzuk zeharkatuko ditugu, txu txu tren baten gainean, eta geltoki batzuk egingo ditugu, nahi dutenek igo eta jaitsi ahal izan dezaten. Geltoki bakoitzean, Europako programa nagusiei, gazteentzako mugikortasun-programei, Europako balioei eta lankidetza-ekimenei buruzko informazioa eskainiko da, besteak beste.

Trenak ibilbide bera egingo du maiatzaren 10ean. Trena 11:00etan abiatuko da San Nicolaseko autobus geltokitik. Bilboko Kale Nagusia zeharkatuko du eta bertan egingo du lehen geldialdia 62. zenbakian. Ondoren, hasierako puntura itzuliko da, eta bertan egingo du berriro ibilbidea. Trenak 14:00etan utziko dio zirkulatzeari.

Proposamen honekin, Europaren Eguna ezagutzera eman nahi dugu eta Europar Batasunaren ezagutza sustatu, modu erraz, inklusibo eta ludiko batean.

Zuen zain gaude!

Read More

Victoria Rodríguez Prietok EuroBasqueren Universitas 2025eko lehen sariaren irabazlea

Victoria Rodríguez Prieto andrea Francisco Javier Landaburu Universitas 2025 lehen saria jaso du, “Europako integrazioaren ikuspegia Ekialdeko Europako bake eta segurtasun faktore gisa” izeneko ikerketa-proiektuagatik.

Proiektu honek handitze-politikak Ekialdeko Europako bake eta segurtasun faktore gisa duen potentziala aztertzea proposatzen du, hiru herrialde hautagaien kasuan: Moldavia, Georgia eta Ukraina.

Epaimahaiak gaiaren interesa eta gaurkotasuna baloratu ditu, baita proposamena EBren beraren esku soilik dagoen tresna batean zentratzea ere, eskualdean bake-faktore gisa duen eragina handitzeko.

Accésit saria

Era berean, epaimahaiak José Luis de Castro Ruanori Accésit saria ematea erabaki du, “Defentsaren Europa bake proiektu gisa mundu geopolitikoki nahasi batean” izeneko ikerketa-proiektuagatik.

Proiektu honek diagnostiko geopolitikoa egiten du, eta EBk botere gogorreko tresna egokiak eskuratu behar dituela ondorioztatzen du. Defentsaren Europa deritzonaren aldeko garapen berriak aztertu nahi ditu.

Epaimahaiak hurrengo hilabeteetan garatuko diren tresna berriei buruzko azterketa honen garrantzia baloratu du, eta, zalantzarik gabe, Europako integrazioaren fase berri baten elementu garrantzitsu bat izango dira.

Gaztearen saria

Azkenik, David Fernández Rojok aurkeztutako “EB-Indo-Ozeano Barea lankidetza itsas egonkortasunerako eta segurtasunerako: Japonia, Australia eta Hego Korearekin aliantza estrategikoak bultzatuz” proposamena Euskal Unibertsitate Sistemako Ikertzaile Gaztearen Sariarekin saritzea erabaki du epaimahaiak.

Egileak Europar Batasuneko bake eredua Indo-Pazifikora esportatzea proposatzen du, eskualdean Japonia, Australia eta Hego Korearekin aliantza estrategikoak eginez.

Epaimahaiaren ustez, EBk Indo-Pazifikoko eskualdean duen eragina handitzeko tresna zehatzak aztertzen ari da lan hau, aktore globala dela eta bakea bultzatzeko duen eginkizuna indartuz.

Saritutako lanak monografiko batean argitaratuko dira EHUren Argitalpen Funtsaren eskutik, Europako Bilduma-Colección Europa izeneko bilduma berrian. EuroBasque eta unibertsitatearen arteko lankidetzaren emaitza da bilduma hori, zeinek Europaren ideia eta EB integratzeko prozesua bultzatzeko helburua duten lanak hartuko eta zabalduko dituen, beti ere demokraziaren, askatasunaren, aniztasunaren, justizia sozialaren eta giza eskubideen errespetuaren balioen barruan.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi EuroBasquen izenean.

Read More