EuroBasquek eta Eusko Legebiltzarrak antolatutako jardunaldia, “Krisiari aurre egiteko Europa bateratu bat” izenburupean, maiatzaren 7an izan da, asteazkenean, Eusko Legebiltzarreko Tomás Moro aretoan. Inaugurazioa Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria eta Irune Zuluaga EuroBasqueko presidentea egin dute.
Topaketaren ardatz nagusia Europako bi parlamentari ohiren parte-hartzea izan da: García Margallo eta Ruiz Devesa. Europar Batasunaren egoerari eta gaur egun bizi dugun krisiari aurre egiteko erronkei buruzko esperientziak eta gogoetak partekatu dituzte. Bilera eta ondorengo eztabaida Igor Filibi EuroBasqueko idazkariak moderatu ditu.
Jardunaldiaren hasieran, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak azpimarratu du: “egungo arrisku eta ziurgabetasun egoeran, Europaren batasun handiago baten aldeko apustua da etorkizunari berme osoz aurre egiteko modurik onena – bakarra –”.
Ildo horretan, Irune Zuluaga EuroBasqueko presidenteak, Tejeriaren hitzekin bat etorriz, azaldu zuen maiatzaren 9a “Esanahiz betetako data bat da, non Europako herrien arteko bakea eta batasuna ez ezik, europar sentitzen garen guztiok partekatzen eta defendatzen ditugun balio demokratiko, sozial eta kulturalak ere ospatzen ditugun”.
Ere azaldu du, Europa ez dela soilik esparru politiko edo ekonomiko bat: batez ere, elkarbizitza-proiektu bat dela, eta “ez da oroitzapen historiko bat bakarrik, 1950eko maiatzaren 9ko Schumango Adierazpena, 75 urte ospatzen dituena: Europar Batasunaren sorrerako balioekin dugun konpromisoa berritzeko gonbidapena da, giza eskubideekin, justizia sozialarekin eta aniztasuneko bizikidetzarekin konprometitutako Europa solidario horren parte aktibo izateko borondatea berretsiz”.
Zuluagak, halaber, honela jarraitzen zuen bere diskurtsoan: “testuinguru konplexu honetan, Europa esparru ekonomiko bat baino gehiago dela erakustera deitua dago: balioen komunitate politiko bat dela, bakea, justizia eta giza duintasuna defendatzen dituen eragile global bat. Eta ez bakarrik barrura begira, baita kanpora begira ere, oinarrizko eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea errespetatuz. ”
Hala ere, joan den 2024a ez zen hain zuzen ona izan Europar Batasunarentzat, % 0,9 baino ez baitzen hazi, Alemania atzeraldian zegoela, Ukrainako gerra Europaren defentsaren eztabaidan, energiaren prezio altuetan eta Batasunaren sorrerako balioak zalantzan jartzen dituzten Batasuneko herrialde askotan finkatutako ezegonkortasun politikoan, Donald Trumpen lehendakaritzapean eta muga-zerga berrien mehatxupean Europar Batasunarentzat erronka handiak dituen Estatu Batuen merkataritza-politika ahaztu gabe.
Bertan, García Margallo eta Ruiz Devesa Europako parlamentari ohiek Europar Batasun batu eta indartsu baten aldeko apustua egin dute, krisi irekia gainditu ahal izateko.
Eusko Legebiltzarrak argitaratuko pretsa oharraren esteka


