100 bat euskal unibertsitariok parte hartuko dute Bilbon, EBren legegintza-prozeduraren simulazio batean

Euskal unibertsitate desberdineko 100 ikasleek baino gehiagok itxi dute gaur Model Euroean Union (MEU) Basque Contry-ren Hirugarren edizioa, Europako erakundeen simulazioa, ADUEEEK eta EuroBasquek antolatua.

 

Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak (EuroBasque), UPV/EHUko Unibertsitate Eztabaida Elkartearekin (ADUEEE) lankidetzan, MEU Basque Country ekimenaren hirugarren edizioa antolatu du, apirilaren 4, 5, 6, 7 eta 8an, Bilboko Bizkaia Aretoan, eta Ingenieritza eskolan.
MEU Basque Country unibertsitateko ikasleek parte hartzen duten simulazio eta ikaskuntza inklusibo esperientzia eredu bat da. Simulazioa Europar Batasuneko legegintza prozesu arrunta birsortzean datza, Europako Parlamentuaren, Europar Batasuneko Kontseiluaren eta Batzordearen funtzionamendu-dinamikak jarraituz. Horrela, astebetean zehar, parte-hartzaileek gaurkotasuneko EBren lege-proposamenak eztabaidatu dituzte, Bilbo hiriko leku esanguratsuak ezagutu dituzten bitartean.

Legebiltzarra osatzen duten parte-hartzaileak lau batzordetan antolatuta daude: Industria, Ikerketa eta Energia Batzordea, Ingurumen Batzordea, Genero Berdintasun Batzordea eta Kanpo Arazoetako Batzordea. Komisio horietan, hitz egin eta akordioak lortu behar izan dituzte gaur egungo garrantzia duten gaiei buruzko lege-proposamenak garatzeko, hala nola energia nuklearra eta gas naturala energia berdetzat hartzea, kontsumo iraunkorreko eredu bat lortzeko har daitezkeen neurriak, genero-indarkeriaren aurkako Europako legea bat garatzea edo Europar Batasunak Ukrainako gatazkaren aurrean emandako erantzuna, besteak beste.

Bestalde, Kontseiluan lan politiko handia egitn dute, eta estatu kideetako ordezkariek batzordeek planteatutako proposamenak onartu, baztertu edota zuzendu izan dituzte.

Ekitaldiak iraun duen bost egun horietan, ikasleek Europako talde politikoen edo esleitu zaizkien estatu kideen interesak defendatu dituzte, naiz eta interes horiek pertsonalki bat egiten ez duten. Proposamenak aurrera atera ahal izateko, talde-lanerako trebetasunak garatu behar izan dituzte, hala nola komunikazio-trebetasunak ere, ahozkoak zein idatzizkoak.

 Simulazioaren azken egunean eta aurreko saioetan lan nekeza egin ondoren, Osoko Bilkuran parte hartzen duten guztiak bildu dira, proposamenak onartzen diren erabakitzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

three × four =