Esteban Vidal Pérezek irabazi du Francisco Javier Landaburu Universitas 2022 EuroBasqueren saria

Esteban Vidal Pérez jaunak Francisco Javier Landaburu Universitas 2022 EuroBasque Sariaren lehen saria jaso du, “Europa geopolitikoaren bila. Potentzia globala eraikitzea” ikerketa proposamenarekin.

Epaimahaiak bereziki baloratu ditu aztergai den gaiaren aukeraketa, planteamendu metodologikoa, egokitasuna, gaurkotasuna eta anbizioa. XXI. mendeko munduko potentzia nagusien pareko eragile izateko Europar Batasunak zer neurri politiko hartu beharko lituzkeen argitzea planteatzen du egileak. Epaimahaiak ere balorazio positiboa eman dio egilearen ikerkuntza-curriculumari.

Halaber, epaimahaikideeak Accesit sari bi aitortu ditu, izan ere:

  •  Carlos Martí Sempere jaunak FJ Landaburu Universitas de EuroBasque 2022 Sariaren Accesita jaso du, “Europaren autonomia estrategikoa eta subiranotasuna mundu globalizatu batean ” lanarekin.
  • Jorge Fernández Gonzalo jaunak FJ Landaburu Universitas de EuroBasque 2022 Sariaren Accesita jaso du, “Autonomia estrategikoa eta Europako subiranotasuna, fundazioosteko ikuspegitik. Immigrazioari, gatazka armatuei eta pandemiaren erronkei buruzko azterlanak” lanarekin.

Azkenik, epaimahaiak erabaki du Euskal Unibertsitate-Sistemako Ikertzaile Gaztearen Sariarekin saritzea Joxe Beñat Alcain jaunak aurkeztutako proposamena: “Europa geopolitikoaren sorrera: Autonomia estrategikoa, Europako subiranotasuna eta Espainiako estatuan duen eragina”.

Proposamenak planteatzen du Europako proiektuaren gabeziak eta erronkak aztertzea, baita orain arte emandako erantzunak aztertzea ere. Epaimahaiak bi kontzeptu horiek – Autonomia estrategikoa eta Europako subiranotasuna – Espainiako Estatuari hainbat esparru eta gaitan nola eragiten dioten hausnartzeko proposamena baloratu du.

Saritutako lanak monografiko batean argitaratuko dira EHUren Argitalpen Funtsaren eskutik, Europako Bilduma-Colección Europa izeneko bilduma berrian. EuroBasque eta unibertsitatearen arteko lankidetzaren emaitza da bilduma hori, zeinek Europaren ideia eta EB integratzeko prozesua bultzatzeko helburua duten lanak hartuko eta zabalduko dituen, beti ere demokraziaren, askatasunaren, aniztasunaren, justizia sozialaren eta giza eskubideen errespetuaren balioen barruan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.