Deskribapena:
EuroBasqueren helburu nagusia da bere baitan dauden herrien aniztasuna errespetatzen duen Europar Batasun federala sortzea, eta Europako herrien, nazionalitateen eta eskualdeen arteko harremanak sustatzea eta Euskadin sakontzea, aipatutako europar batasunari begira. Europako nortasuna Lehen Hezkuntzako ikasleen artean sustatzeko lana indartzeko, EuroBasquek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin batera Francisco Javier de Landaburu PRIMUS marrazki-saria sortzea erabaki zuen 2007an.
XVII. Francisco Javier Landaburu marrazki saria PRIMUS 2023. Oinarriak.
- Deialdia egiten duena: EuroBasque, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua
- Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Saila
- Gaia: Galderari erantzungo dion marrazki bat egitea. “Zer da Europa zuretzat?”
- Aurtengo nobedadea:
Irakasleek gida didaktiko bat izango dute eskuragarri, Sarian saio bateko edo biko jarduera gisa parte hartzeko proposamenak eta Europar Batasunaren alderdi desberdinak (balioak, giza eskubideak, geografia, historia) antolatzeko. Horiek lagungarri izango dira ikasle gazteenen parte-hartzea eta Europako gaia ulertzeko. - Saria:
Haur irabazleek eta finalistek margo maleta bat eta diploma bat jasoko dute. Irabazleek gainera, oparitxoa jasoko dute.
Lan irabazleen irakasleek 300,00 € jasoko dituzte. Kopuru horri zergaxedapenen arabera aplikagarriak diren atxikipenak egingo zaizkio.
Kategoria bakoitzeko sariaz gain, epaimahaiak aipamen bereziak eman ahal izango dizkie bere ustez modu berezian nabarmentzen diren lanei.Lanak sari banaketa egunean antolatuko den erakusketa baten parte izan daitezke.- Publikoaren sari berezia: 18 lan finalistetatik, publikoak EuroBasqueren webgunearen bidez boto gehien jasotzen dituenak, publikoaren sari berezi bat jasoko du, baita margo maleta bat eta diploma bat ere. Lanak Sariak banatzeko antolatuko den erakusketa batean parte hartu ahal izango du.
NTREGATZEKO AZKEN EGUNA: 2023ko MAIATZAREN 19a