Jardunaldia: “Ekintzaren unea da: CoFoEren ondoren, zer? Herritarren proposamenak politika bihurtuz”

Herritarren parte-hartzea Europar Batasunaren (EB) erreforman eta etorkizuneko politikak: horiek izan dira adituen arteko eztabaida eta hausnarketarako oinarrizko gaiak martxoaren 21ean egindako Bilboko Creative Hall-Beaz Bizkaia azokan. Hori guztia euskal herritarrek EBren etorkizuneko erronkei buruz duten ikuspegitik jorratuta.

Topaketa EuroBasquek antolatu du Europe Direct Bizkaiarekin lankidetzan eta 30 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Honekin, amaiera eman zaio bi erakundeek Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian euskal herritarren parte-hartzea sustatzeko ireki duten foroari, EBren funtzionamendua aldatzeko helburua duena.

Besteak beste, Irune Zuluagak (EuroBasqueko lehendakaria), Igor Filibik (EuroBasqueko idazkari nagusia), Itziar Fernandezek (Europe Direct Bizkaia-ko koordinatzailea), Erramun Osak (euskaltzaina), Miren Lauzirikak (EmakumeEkineko lehendakaria, Euskadiko Emakume Ekintzaileak Elkartea) eta Javier Uncetabarrenecheak (EHUko Nazioarteko Harremanetako irakaslea) hartu zuren parte.  Europar Batasunaren etorkizunari buruz euskal ikuspegitik hausnartzeko gako batzuk eskaini zituzten.

Era berean, aukera Futuro de la Unión Europea: una visión desde Euskadi: Aportaciones a la Conferencia (Europa Bilduma Bildumaren lehen liburua) liburua aurkezteko baliatu zen. Liburu horretan, euskal gizarte zibileko 80 aditu, erakundeetako ordezkari, ikertzaile, herritar eta eragile baino gehiagoren ekarpenak biltzen dira, eta Europar Batasunerako (EB) etorkizuneko diagnostikoak eta proposamenak partekatzen dituzte. Laster izango da eskuragarri bertsio digitalean.

Jardunaldiari amaiera emateko, bertaratutakoen arteko eztabaida-foro irekia eta koktel bat egin ziren, jardunaldian zehar azaldutako gaiei buruzko iritziak lasaiago elkar banatzeko.

EKITALDIAREN IRUDIAK

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.