“Adimen artifizialaren Europako araudia: aintzinadaria den legearen inplikazio eta erronkak” jardunaldia

EuroBasquek, Europe Direct Bizkaiarekin lankidetzan, “Adimen artifizialaren Europako araudia: aintzinadaria den legearen inplikazio eta erronkak” jardunaldia antolatu du. Datorren otsailaren 23an, ostirala, egingo da, 15:30etan, Euskalduna Jauregian (Bilbo).
Bertan izango dira, besteak beste, Igor Filibi (EuroBasqueko idazkari nagusia), Iván Garcia (Eurodiputatua, Europako Parlamentuko negoziazio-taldeko kidea IAren Europako Legearen hirulogoetan) eta Leire Escajedo (Konstituzio Zuzenbideko eta Pentsamendu Politikoaren Historiako irakasle titularra EHUn).

Jardunaldiaren hasieran harrera eta kafea izango dira. Irekiera ekitaldia Irune Zuluagak (EuroBasqueko lehendakaria) eta Itziar Fernándezek (EUROPE DIRECT Bizkaia-ko arduraduna) osatuko dute.

Antolaketa- eta edukiera-arrazoiengatik otsailaren 22a baino lehen izena ematea ezinbestekoa den ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

IZENA EMATEKO FORMULARIOADESKARGATU JARDUNALDIAREN EGITARAU OSOA

Etorriko zaretela espero dugu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.