III. Jardunaldia: Europako gobernantza eta Euskadik EBn duen papera – Bost erronka, Europa bat

(Astelehena, 2022ko otsailaren 7a, 09:00-14:00, Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz)

Europako gobernantzaren eta Euskadik bertan duen paperaren gainean hausnartu eta eztabaidatuko dute adituek Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

EuroBasquek Eusko Jaurlaritzaren eta Europe Direct Bizkaiaren laguntzarekin antolatutako Bost Erronka, Europa Bat hitzaldi-zikloaren parte da topaketa hau, eta Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziak EBren funtzionamendua berregiteko duen papera aldarrikatzen du.

Honako hauek parte hartuko dute jardunaldian, beste batzuen artean: Marian Elorza (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako idazkaria), Igor Filibi (EuroBasqueko idazkari orokorra), Itziar Fernandez (Europe Direct Bizkaiako koordinatzailea), Mikel Erkoreka (Ituna Centre for Basque Economic Agreement and Fiscal Federalism Studies EHU/UPVko irakaslea), Jose Luis de Castro (EHUko Nazioarteko Harremanetako irakasle titularra), Alison Hunter (European Policy Centreko ikerlaria), Dorothee Allain-Dupre (Deszentralizazioaren, Inbertsio Publikoaren eta Estatu azpiko Finantzen Unitateko burua, ELGA) eta Sandrina Antunes (Universidade do Minhoko ikerlaria). Europar Batasunaren gobernantzan eskualdeek duten paperaren, bat etortze juridikoaren bilakaeraren eta Euskadiren paperaren gainean hausnartzeko gako batzuk ematea izango da helburua.

Beste gai batzuen artean, Europar Batasunean maila anitzeko gobernantzak eta praktika konparatuak izan duten bilakaerari buruz hitz egingo dute. Bilakaera aztertuko dute, eta adibide zehatzak emango dituzte. Gainera, proposamenak egingo dituzte eskualdeek Europar Batasuneko gobernantzan parte-hartze hobea izan dezaten, esaterako, R-LEG egitasmoa. Lege-eskumenak dituzten hainbat eskualde biltzen ditu egitasmoak, tartean Euskadi, eta EBko politikak garatzeko eta aplikatzeko prozesuan eskualde horiek paper handiagoa izatea eskatzen du.

Datorren otsailaren 7an, astelehenean, egingo da jardunaldia, Europa Biltzar Jauregian (Gasteiz), 09:00etatik 14:00etara.

Izena eman eta informazio gehiago: www.5erronkaeuropa1.eurobasque.eus

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.