
Datorren ostiralean, martxoak 14, lehen «Europaren aldeko Kontzertua» izango da, Piano Week 2025 ekimenaren baitan. Euskal herritarrei Europako kulturaren ondarea eta aniztasuna musikaren bidez hurbiltzea bilatzen duen musika-ekitaldia, Bilboko Elkarte Filarmonikoa bezalako gune enblematiko batean.
Piano Week-a Bilboko Koral Elkarteak sustatutako ekimena da, artista gonbidatuen piano emanaldiak eta ikastetxeko ikasleen talentu berria uztartzen dituena, musika-aberastasun handiko kultur astea eskainiz.
Ekimen honekin, EuroBasquek eta Bilboko Koral Elkarteak Europako kultura musikaren bidez sustatzeko hiru urterako sinatutako akordioaren ondoren, topagune bat sortu nahi da, non musikak, hizkuntza unibertsal gisa, lotura kulturalak indartuko dituen eta herrien arteko ulermena eta batasuna sustatuko dituen. Gazteen ikuspegi bereziarekin, proiektuak Europako musika-ondare aberatsa zabaldu eta baloratu nahi du, belaunaldi berriei mugak gainditzen dituen elkar ulertzeko bide bat aurkitzen lagunduz.
“Europaren aldeko Kontzertua” Leonel Morales nazioarteko pianista ospetsuaren errezitaldia izango da , Chopin, Beethoven eta Stravinskyren konposizioak interpretatuko dituena.
Ekitaldi honek, 2025eko martxoaren 14an egingo da, Bilboko Elkarte Filarmonikoan eta ez da ekitaldi musikal bat bakarrik izango, baizik eta Europako integrazio kulturalarekiko konpromisoa ere.

