Europako egunaren ospakizunak maiatzaren 8an, asteazkena, eta 11n, larunbata

Aurten, Eurobasquek berriro antolatu du urteroko Europaren Eguna ospakizuna, hainbat ekitaldirekin Bilbon eta Gasteizen.

OSPAKIZUNA – MAIATZAk 8 GASTEIZEN

Lehenik eta behin, EuroBasquek, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioarekin lankidetzan, “Artea eta kultura Europako Batasunaren sorreran” jardunaldia egingo du. 2024ko maiatzaren 8rako (asteazkena) programatutako ekitaldia Gasteizen izango da, 19:30ean, ikastetxeko areto nagusian.

Europaren Egunaren lehen ospakizun honetan, Pilar Jurado soprano, konpositore eta zuzendari ospetsua izango dugu. Hitzaldi bat eskainiko du 19:30tan, europar nortazuna sortzeko, kulturak eta musikak duten garrantzia aztertuz, bai eta artea eta artistak babesteko eta zaintzeko EBk gaur egun dituen zenbait alderdi ere. Jarraian, Ane Ruiz de Pinedoren (Salve Regina, Mendelssohn) eta Txomin Maidaganen (Der Kuss, Beethoven) bi musika-emanaldi izango dira, eta Alba Claverren eskutik (Campanas de Ginebra, Liszt) piano-emanaldi bat ere.

Hurrengo estekan izena eman dezakezue, lekua bete arte.

OSPAKIZUNA – MAIATZAK 11 BILBON

Bestalde, maiatzaren 11n, larunbata, Europaren Eguna ospatuko dugu Bilboko Konekta – La Perrera gunean. 10:00etan, “Gaztetalk” erronkei eta beharrizanei buruz eztabaidatzeko tailer batekin hasiko gara, Europe Direct, Bilboko Udala, Erasmus Student Network eta Europa Taldearekin elkarlanean antolatua. Ondoren, 12:00etatik aurrera, publikoari irekitako musika-emanaldi batzuekin jarraituko dugu, La Perrera kanpoko zabalgunean. Juan de la Cruz poetak, Etorkizuna Eraikiz orkestrak, Natalia Sánchez flautan eta Carmen Santamaría pianoan osatutako duetoak eta Bilboko ukrainar abesbatzak parte hartuko dute.

Sarrera librea da!

Guztiok animatzen zaituztegu Europaren Eguneko ospakizun hauetan gurekin egotera.

Aurten, Eurobasquek berriro antolatu du urteroko Europaren Eguna ospakizuna, hainbat ekitaldirekin Bilbon eta Gasteizen.

OSPAKIZUNA – MAIATZAk 8 GASTEIZEN

Lehenik eta behin, EuroBasquek, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioarekin lankidetzan, “Artea eta kultura Europako Batasunaren sorreran” jardunaldia egingo du. 2024ko maiatzaren 8rako (asteazkena) programatutako ekitaldia Gasteizen izango da, 19:30ean, ikastetxeko areto nagusian.

Europaren Egunaren lehen ospakizun honetan, Pilar Jurado soprano, konpositore eta zuzendari ospetsua izango dugu. Hitzaldi bat eskainiko du 19:30tan, europar nortazuna sortzeko, kulturak eta musikak duten garrantzia aztertuz, bai eta artea eta artistak babesteko eta zaintzeko EBk gaur egun dituen zenbait alderdi ere. Jarraian, musika-emanaldi labur bat izango dugu Kontserbatorioko haurrekin.

Hurrengo estekan izena eman dezakezue, lekua bete arte.

OSPAKIZUNA – MAIATZAK 11 BILBON

Bestalde, maiatzaren 11n, larunbata, Europaren Eguna ospatuko dugu Bilboko Konekta – La Perrera gunean. 10:00etan, “Gaztetalk” erronkei eta beharrizanei buruz eztabaidatzeko tailer batekin hasiko gara, Europe Direct, Bilboko Udala, Erasmus Student Network eta Europa Taldearekin elkarlanean antolatua. Ondoren, 12:00etatik aurrera, publikoari irekitako musika-emanaldi batzuekin jarraituko dugu, La Perrera kanpoko zabalgunean. Juan de la Cruz poetak, Etorkizuna Eraikiz orkestrak, Natalia Sánchez flautan eta Carmen Santamaría pianoan osatutako duetoak eta Bilboko ukrainar abesbatzak parte hartuko dute.

Sarrera librea da!

Guztiok animatzen zaituztegu Europaren Eguneko ospakizun hauetan gurekin egotera.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *