(Asteazkena, 2023ko azaroak 8, 18:30 h., Euskalduna Jauregia, Bilbo)
Atzo, Europako Batzordeak EB 2023 zabaltzeko paketea onartu zuen egunean, Moldaviako enbaxadoreak eta Ukrainako Enbaxadako ministro kontseilariak gogoeta egin zuten Bilboko Euskalduna Jauregian, Moldaviak eta Ukrainak, kide izateko herrialde hautagai gisa, EB zabaltzeko prozesua nola ikusten duten azalduz.
80 pertsona batu zituen topaketa EUROBASQUEk antolatu zuen, Europe Direct Bizkaiarekin lankidetzan, eta Europar Batasunerako hautagai diren herrialde bi hauen eskura foro bat jarri zuen herrialde horiek EBren zabalkunde-prozesuari buruzko beren ikuspegia eman zezaten, EB-erako integrazio prozesurako egun giltzarrian, izan ere, Europako Batzordeak 2023ko handitze-paketea onartu baizuen, besteak beste, Ukrainarekin eta Moldaviarekin negoziazioak hastea gomendatuz.
Jardunaldiaren lehen mahaian Adrián Lasa jaunak, Europako Batzordeko Communication Officer, parte hartu zuen, eta Europar Batasunaren 2024rako lehentasunen gakoak aurkeztu zizkigun, EB zabaltzean arreta berezia jarriz, eta Igor Filibi EuroBasqueko idazkari nagusi eta UPV-EHUko Nazioarteko Harremanen irakasleak EuroBasqueko “Europako gaietarako Euskal Agenda baterako oinarriak” hausnarketa-dokumentua aurkeztu zuen.
Europaren integraziorako egun historiko honetan, Dmytro Matiustxenko, Ukrainak Espainian duen enbaxadako ministro aholkularia, Ukrainak EBrekin bat egiteko duen konpromiso ezeztaezin eta irmoaz mintzatu zitzaigun. Nabarmendu zuenez, Ukrainak, egun Batasuneko kide den beste edozein herrialdek inoiz ikusi ez dituen erronka handiekin, urte eta erdian lan handia egin du herrialde hautagaiaren maila lortu zuenetik, eskatutako erreformak eginez eta Batzordeak 2022an planteatutako zazpi baldintzak betez, gobernantzan oraindik hobekuntzak egiteke daudela onartuta. Era berean, Ukrainako gizarte zibilak EBren atxikitze prozesuari ematen dion babes handia azaldu zuen: ukrainarren % 92 EBn sartzearen alde egongo lirateke, eta % 89 NATOko kide bihurtzearen alde. Ondorio gisa, Matiuschenko jaunak aldarrikatu zuen Ukrainak EBren balioen eta helburuen alde egin duela, eta garrantzitsua dela EBren erreforma-prozesura edo Ukrainaren erreforma teknikoetara atxikitzea ez baldintzatzea. Azkenik, Ukrainak ekarpen handia egingo du Batasunaren etorkizunerako funtsezkoak diren gaietan, besteak beste, zibersegurtasuna, elikadura-autosufizientzia, munduko elikagaien lehen bost hornitzaileetako bat izanik, eta hidrogeno berdea bezalako lehengaien erreserba-iturri gisa, hain beharrezkoak baitira trantsizio ekologikorako eta Europako deskarbonizazioa lortzeko.
Eugeniu Revencok, Moldaviak Espainian duen enbaxadoreak, bere herrialdea Europar Batasunera atxikitzeko prozesuaz hitz egin zigun, hizkera latinoa duen eta EBtik kanpo dagoen herrialde bakarra izanik. Moldova, Ukraina eta Errumaniak partekatutako historiaz, geografiaz eta geopolitikaz hitz egin zigun, baita errusiar esku-sartzeagatik aurre egin behar dioten erronkez ere, moldaviako konstituzioa eta 1992an sinatutako bake-akordioak bera bete gabe: Errusiak kontingente militar bati eusten dio, eta Transistriako gatazka sezesionista finantzatzen eta armatzen du; gatazka horren deseskalatzean lan egiten dute, eta, aldi berean, erabaki demokratikoen prozesuetan sartzen saiatzen da. Nolanahi ere, nabarmendu zuen 2022tik aurrera egindako konbergentzia-lanak eta eraldaketak, eta lankidetza estua Frontex, EuroJust, Hub Moldavia-EBrekin, Europako energia-azpiegiturarekin, eta, beraz, 90eko hamarkadan EBra atxikitzen hasi ziren herrialdeetan baino askoz aurreratuago dagoela “acquis communautaire“ delakoa.
Jardunaldia azaroaren 8an ospatu, asteazkena, eta Euskalduna Jauregiko (Bilbo) 5H Terraza Aretoan egingo da, 18: 30etik aurrera.
Honekin batera doa jardunaldiaren egitaraua.