PARTE HAR EZAZU! XVIII. Francisco Javier Landaburu PRIMUS Marrazki Saria 2024

EuroBasqueren helburu nagusia da bere baitan dauden herrien aniztasuna errespetatzen duen Europar Batasun federala sortzea, eta Europako herrien, nazionalitateen eta eskualdeen arteko harremanak sustatzea eta Euskadin sakontzea, aipatutako europar batasunari begira. Europako nortasuna Lehen Hezkuntzako ikasleen artean sustatzeko lana indartzeko, EuroBasquek Francisco Javier de Landaburu PRIMUS marrazki-saria sortzea erabaki zuen 2007an.

Sari hau urtero deitzen da eta bere helburua da:

Ekimen honen helburua, sormenaren bidez, belaunaldi gazteenek Europar Batasuna ezagutzeko ilusioa piztea da, bertan 450 milioi pertsonak baino gehiagok partekatzen duten bake, askatasun eta demokrazia, aurrerapen ekonomiko eta elkartasun proiektu zirraragarria deskubritzeko.

XVIII. Francisco Javier Landaburu PRIMUS Marrazki Saria 2024

  • Deialdia egiten duena: EuroBasque. Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua.
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila eta Bilboko Arte Ederren Museoa.
  • Parte hartzaileak: Euskal ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleak.
  • Gaia: Zer da Europa zuretzat?
  • Lana: Parte hartzen duten ikasleek marrazki edo pintura bat egin beharko dute, gaiaren galderari erantzuten dion izenburu edo mezu batekin batera.
  • Bidalketa-formatua: Online
  • Sariak:
    • 18 finalista: pintura maleta bat eta diploma bat jasoko dute.
    • 3 irabazleak: pintura maleta bat, diploma bat eta oparitxo bat jasoko dute.
    • Hiru irabazleen irakasleek 300€ jasoko dituzte.
    • Publikoaren sari berezia.
  • ¡Aurtengo berrikuntza! Lagunta materialak: Irakaslearentzako gida didaktikoa

AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: 2024ko MAIATZAREN 20a

KONTSULTATU SARIAREN LEGEZKO OINARRIAK

Read More

UNIVERSITAS | Europari buruzko ikerketa saria 2024

EuroBasquek 2001. urtean erabaki zuen, bere 50. urteurrena ospatzen ari zela, Ikerketa Sari bat sortzea, Francisco Javier de Landaburu Universitas izenaz, 1951n sortutako EuroBasqueko lehen Zuzendaritza Batzordeko kide eta Europako gaien aztertzaile eta intelektual nabarmenaren oroimenez.

Sari hau urtero deitzen da eta bere helburua da:

  • Deialdia egiten den unean herritarrentzat interesgarrienak diren Europako gaurkotasuneko alderdiei buruzko azterlanak eta hausnarketak sustatzea;
  • Ikerlariak animatzea aztergaia Europako integrazio-prozesuan zentratzera
  • EBren etorkizunari buruzko eztabaida bizirik mantentzen laguntzea, gure ekonomia, gizarte eta antolaketa politikoan gertatzen ari diren aldaketa handiei aurre egiteko prest egon daitezen.
  • EuroBasqueren nortasuna, xedeak eta jarduerak zabaltzea eta bere helburuak lortzen lagunduko duten ikerketak saritzea.

XXIII. Europari buruzko ikerketa saria Francisco Javier  Landaburu UNIVERSITAS 2024 

  • Egiten duena: EuroBasque. Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua.
  • Partehartzaileak: Unibertsitateko titulazioa duten pertsona fisikoak, saria, bai norbanakoentzat, bai horretarako prestatutako lantaldeentzat.
  • Gaia: “EMAKUMEEK EUROPAREN ERAIKUNTZARI EGINDAKO EKARPENA”
  • Lanak:: Ikerketa proiektu bat izango da. Sarituz gero, ikerketa proiektua saiakera gisa garatu beharko da, edozein ikuspegi zientifikotik, eta “emakumeek Europaren eraikuntzari egindako ekarpena” ikergaitzat dutenak.

Sariaren diru-hornidura honako kategoria hauetan bereiziko da:

  • LEHEN SARIA:  5.000 euro ikerketa-proiektu onenari.
  • GAZTE SARIA: Euskal unibertsitate-sistemako gazte-saria: 2.000 euro, ikerketa-proiektua entregatzen den egunean (2024ko martxoaren 15ean) 35 urte edo gutxiago dituen gazte baten ikerketa-proiektu bat.
  • AKZESITA: 2.000 euro, epaimahaiak hautatutako ikerketa-proiekturako.

Argitaratzea:

Saritutako ikerketa-proiektuen emaitzak publiko egingo dira eta EuroBasquek eta UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak batera argitaratutako Europa Bilduman zabalduko dira.

 

EPEMUGA – Entregatzeko epea luzatu da: 2024ko martxoaren 31

KONTSULTATU SARIAREN LEGEZKO OINARRIAK

Read More

IES Minas (Barakaldo), Axular Lizeoa (Donostia) eta Corazonistas de Vitoria (Gasteiz) ikastetxeek irabazki dituzte aurtengo Francisco Javier Landaburu Civis sariak.

EuroBasquek eta Hezkuntza sailak elkarlanean deitutako 2023 Civis Sarian, parte-hartzaileek 1-3 minutu arteko bideoak aurkeztu dituzte Europar Batasunaren ikuspegiak eta balioak landuz.

 A kategorian (DBH 1 eta DBH 2) Barakaldoko IES Minaseko taldea izan da irabazle. Taldea osatzen dute: Tania Montaña Álvarez Iratxe Ruiz de Alegria-Puig irakasleek eta Eder Bares Gallo, Andrea Brull Pana, Chloe Chay García, Julen González Iturburu, Ekain Madinaveitia González, Nahia Rodríguez Quintela, Alex Rosado Saez de Langarica, Diego Roy Espiñeira, Ivonne Santa Cruz Vera, Uxue Villar Pino, Lidia Nikolaidis Monge, Erlantz Ruiz Marzal eta Jule Tajada Sierra ikasleek.

Halaber, epaimahaiak erabaki du B Kategorian (DBH 3 eta 4) Donostiako Axular Lizeoko  irakasle Itxaso Mallabiabarrena Acerecho eta Martín Arraztio, Maria Arraztio, Iker Lopetegui, Katixa Soroa Nahia Echenagusia ikasleek aurkeztutako bideoa irazbale gisa saritzea.

Jarraitzeko, C kategorian (Batxilergoa) Corazonistas de Vitoriako Lucia Becares eta Ainhoa Cantero ikasleak eta Patxo Sans irakaslea izan dira sarituak.

Azkenik, publikoaren saria Corazonistas de Vitoriako Arrate Bernabé, Ixone Basterra eta Ane Rodrigo ikasleek eta Patxo Sans irakasleek eskuratu dute.

Ikasle talde irabazleek 500 €ko ordainsaria jasoko dute eta irakasleek 300 €. Irabazle eta finalista orok motxila bana jaso dute eta eskola guztiek Europako bandera eta mapa jaso dute. 

Aipamen berezia egin nahi da B eta C kategorietan finalista sailkatutako taldeei, haien lanak ere osotik beti baituzte sariaren oinarriak:

LOURDESKO AMA IKASTETXEA, ELORRIO (DBH 3), Igor Basterretxea (irakaslea), Alain Arietaorbe Farfan, Luis Cabrera Gamboa, Kaled Santiago Ledezma Laime.

CORAZONISTAS DE VITORIA IKASTETXEA (1. BATX), Patxo Sans (Irakaslea), Arrate Bernabé, Ixone Basterra, Ane Rodrigo.

Epaimahaiak oso modu positiboan baloratu ditu lan sailkatuak eta irabazleak eta gazteen proposamenak: balio demokratiko europarrak defendatzeko egokitasuna nabarmendu du. 

Saritutako lanak eta sari-emate ekitaldiko argazkiak EuroBasqueko eta Hezkuntza sailaren webgunean argitaratuko dira,

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi EuroBasquen izenean. 

IKUS ITZAZU BIDEO FINALISTAK ETA SARITUAK

Read More

Civis sariko bideorik onena bozka dezakezu: Europa gara!

Pozik gaude gure hezkuntza-komunitateri aukera zirraragarri bat iragartzeaz eta XVII. Civis 2023 Sarian parte hartzen duten bigarren hezkuntzako euskal ikasleen bideorik onena zein den elkarrekin erabakitzeko. Lehiaketa hau gure gazteen sormena eta talentua erakusteko modu zoragarria da. Izan ere, Europari buruz egin dituzten bideo bikain hauek ikustera gonbidatu nahi zaituztegu.

Hurrengo estekan sartu eta gaurtik 2023ko abenduaren 3ra arte zuen bideo gogokoena bozkatu besterik ez duzue egin behar.

BOZKETA PUBLIKOA | XVII Civis 2023 SariaBoto gehien jasotzen dituen bideoa publikoaren sariaren irabazletzat joko da, abenduaren 4an jakinaraziko da eta datorren abenduaren 13an Bilbon egingo den sari-banaketara gonbidatuko dute.

Are zirraragarriagoa izan dadin, publikoaren boto gehien jasotzen duen bideoaren irabazleek, talde bakoitzeko 500 euroko bonoa eta diploma jasoko dute. Sarian parte hartu duzuen guztiak animatzen zaituztegu zuen hautagaitza sare sozialetan partekatzera #CivisEuropa traola erabiliz, zuen bideoaren ikusgarritasuna eta babesa areagotzeko.

Zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto. Ez izan zalantzarik lehiaketa hau zure senide, lagun eta irakasleekin partekatzeko.

Eskerrik asko zuen gogo eta laguntzagatik. Gure hezkuntza-komunitateak bigarren hezkuntzako eta batxilergoko gazteek sortutako lan zoragarriak ezagutzeko irrikan gaude!

Read More

PARTE HAR EZAZU! XVII. Francisco Javier Landaburu CIVIS Saria 2023

Ospatu dezagun alkarrekin Europarrak garela!

Europar Batasunean dauden zenbat eztabaida eta arlo garrantzitsu hezkuntzaren arlora ekartzeko asmoz, EuroBasquek Francisco Javier de Landaburu Civis saria eskaintzen dio Euskadiko ikastetxeetan Europar Batasunaren inguruko ekintzak sustatzeko, ikasleek hau hobeto ezagutu dezaten.

Sari honen bidez, gazteen arten Europar Batasuneko baloreak zabaldu nahi ditu, EuroBasquek sustatu nahi dituenak, hain zuzen ere: giza duintasuna, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, zuzenbidea eta giza eskubideak.

Deialdia

  • Deialdia egiten duena: EuroBasque. Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua.
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila.
  • Parte hartzaileak: Euskal ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
  • Gaia: Europarrak gara!
  • Lana: Parte hartzen duten ikasleek bideo laburra egin beharko dute, izenburu edo mezu batekin batera.
  • Bidalketa-formatua: Online

Sariak:

  • 6 finalista: oparia eta diploma bat jasoko dute.
  • 3 irabazleak: oparia, diploma bat eta 500 eurotan baloratutako opari bat jasoko dute
  • Hiru irabazleen irakasleek 300€ jasoko dituzte.
  • Publikoaren sari berezia.

AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: 2023ko AZAROAREN20a

SAR ZAITEZ ONLINE OINARRIEN WEBGUNERA

Read More

Nerea Aranbarrik irabazi du Francisco Javier Landaburu Universitas 2023 EuroBasqueren saria

Nerea Aranbarri andereak Francisco Javier Landaburu Universitas 2023  EuroBasque Sariaren lehen saria jaso du, “Transformazio sistemikoa lortzeko mikro-demokraziak? Hiriko bizipen-laborategiak Europan” ikerketa proposamenarekin.

Proposatutako lanak ordezkatuen eta haien ordezkarien arteko urruntzea aztertu nahi du, bereziki hiri-ingurune ahulenetan, pobreziari eta gizarte-bazterkeriari bazterketa politikoa gehitzen baitzaie. Errealitate horretatik abiatuta, mekanismo berriak ezartzeko beharra sortzen da, tokiko eskala batetik abiatuta, herritarrak ahaldunduko dituztenak eta sistemarekiko konfiantza berreskuratzea ahalbidetuko dutenak. Gobernantza- eta berrikuntza-eredu berrien esparru horretan, hiri-laborategi bizidunak nabarmentzen dira, gero eta protagonismo handiagoa hartu baitute Europako finantzaketa-programetan. Aurkeztutako proiektuak Europako bost proiekturen azterketa konparatibo bati ekingo dio. Proiektu horiek Europako 11 hiritan 12 hiri-laborategi bizidun sustatu dituzte.

Epaimahaiak oso bereziki baloratu du egileak gomendio zehatzen dekalogo bat proposatzeko konpromisoa, hiriko laborategi bizidun bat planteatzeko orduan, tresna horrek mikrodemokrazia-espazioak sortzeko duen ahalmena handitzeko, aldi berean aldaketa handiagoak bultzatzeko.

Halaber, epaimahaiak erabaki du Euskal Unibertsitate-Sistemako Ikertzaile Gaztearen Sariarekin saritzea Borja Macias jaunak aurkeztutako proposamena: Demokraziarako erronkak eta aukerak Europar Batasunean: XXI. mendean autoritarismoa indargabetzeko estrategiak aztertzen“.

 Proposamenak EBko zutabe existentzialak zalantzan jartzen dituzten diskurtsoen agerpena aztertzen du, eta zalantzan jartzen du Bigarren Mundu Gerraren ondoren eraikitako Europako eredu demokratikoaren zilegitasuna. Horrelako alderdien gorakadak, EBko herrialde guztiei eragiten dien fenomenoak, diskurtso-elementuak identifikatzea eskatzen du, goraldian dagoen autoritarismoa aztertuz eta EBko balio zentralen aurkako diskurtso horien sozializazioa iraultzeko estrategiak planteatuz. Epaimahaiak oso modu positiboan baloratu du egilearen proposamena: balio demokratikoak defendatzeko eta horiek arriskuan jartzen dituzten diskurtsoak indargabetzeko erabil litezkeen estrategiei buruzko gomendio zehatzak egitea.

Saritutako lanak monografiko batean argitaratuko dira EHUren Argitalpen Funtsaren eskutik, Europako Bilduma-Colección Europa izeneko bilduma berrian. EuroBasque eta unibertsitatearen arteko lankidetzaren emaitza da bilduma hori, zeinek Europaren ideia eta EB integratzeko prozesua bultzatzeko helburua duten lanak hartuko eta zabalduko dituen, beti ere demokraziaren, askatasunaren, aniztasunaren, justizia sozialaren eta giza eskubideen errespetuaren balioen barruan.

Read More

XVII. Francisco Javier Landaburu marrazki saria PRIMUS 2023. Oinarriak.

Deskribapena:

EuroBasqueren helburu nagusia da bere baitan dauden herrien aniztasuna errespetatzen duen Europar Batasun federala sortzea, eta Europako herrien, nazionalitateen eta eskualdeen arteko harremanak sustatzea eta Euskadin sakontzea, aipatutako europar batasunari begira. Europako nortasuna Lehen Hezkuntzako ikasleen artean sustatzeko lana indartzeko, EuroBasquek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin batera Francisco Javier de Landaburu PRIMUS marrazki-saria sortzea erabaki zuen 2007an.

XVII. Francisco Javier Landaburu marrazki saria PRIMUS 2023. Oinarriak.

  • Deialdia egiten duena: EuroBasque, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua
  • Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Saila
  • Gaia: Galderari erantzungo dion marrazki bat egitea. “Zer da Europa zuretzat?”
  • Aurtengo nobedadea:
    Irakasleek gida didaktiko bat izango dute eskuragarri, Sarian saio bateko edo biko jarduera gisa parte hartzeko proposamenak eta Europar Batasunaren alderdi desberdinak (balioak, giza eskubideak, geografia, historia) antolatzeko. Horiek lagungarri izango dira ikasle gazteenen parte-hartzea eta Europako gaia ulertzeko.
  • Saria:
    Haur irabazleek eta finalistek margo maleta bat eta diploma bat jasoko dute. Irabazleek gainera, oparitxoa jasoko dute.
    Lan irabazleen irakasleek 300,00 € jasoko dituzte. Kopuru horri zergaxedapenen arabera aplikagarriak diren atxikipenak egingo zaizkio.
    Kategoria bakoitzeko sariaz gain, epaimahaiak aipamen bereziak eman ahal izango dizkie bere ustez modu berezian nabarmentzen diren lanei.Lanak sari banaketa egunean antolatuko den erakusketa baten parte izan daitezke.

    • Publikoaren sari berezia: 18 lan finalistetatik, publikoak EuroBasqueren webgunearen bidez boto gehien jasotzen dituenak, publikoaren sari berezi bat jasoko du, baita margo maleta bat eta diploma bat ere. Lanak Sariak banatzeko antolatuko den erakusketa batean parte hartu ahal izango du.

NTREGATZEKO AZKEN EGUNA: 2023ko MAIATZAREN 19a

SARTU OINARRI OSOETANDESKARGATU FITXA DIDAKTIKOA

Read More

XXII. Europari buruzko ikerketa saria Francisco Javier Landaburu UNIVERSITAS 2023

Deskribapena 

EuroBasquek 2001. urtean erabaki zuen, bere 50. urteurrena ospatzen ari zela, Ikerketa Sari bat sortzea, Francisco Javier de Landaburu Universitas izenaz, 1951n sortutako EuroBasqueko lehen Zuzendaritza Batzordeko kide eta Europako gaien aztertzaile eta intelektual nabarmenaren oroimenez. Sari hau urtero deitzen da eta bere helburua da:

  • Deialdia egiten den unean herritarrentzat interesgarrienak diren Europako gaurkotasuneko alderdiei buruzko azterlanak eta hausnarketak sustatzea;
  • Ikerlariak animatzea aztergaia Europako integrazio-prozesuan zentratzera
  • EBren etorkizunari buruzko eztabaida bizirik mantentzen laguntzea, gure ekonomia, gizarte eta antolaketa politikoan gertatzen ari diren aldaketa handiei aurre egiteko prest egon daitezen.
  • EuroBasqueren nortasuna, xedeak eta jarduerak zabaltzea eta bere helburuak lortzen lagunduko duten ikerketak saritzea.

 XXII. Europari buruzko ikerketa saria Francisco Javier  Landaburu UNIVERSITAS 2023

  • Egiten duena: EuroBasque. Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua.
  • Partehartzaileak: Unibertsitateko titulazioa duten pertsona fisikoak, saria, bai norbanakoentzat, bai horretarako prestatutako lantaldeentzat.
  • Gaia: “DEMOKRAZIA EUROPAN” (ikusi oinarrietan)
  • Lana:  Ikerketa proiektu bat izango da. Sarituz gero, ikerketa proiektua saiakera gisa garatu beharko da, edozein ikuspegi zientifikotik, Europan demokraziak eta giza eskubideen defentsak dituzten erronkei buruzkoa, eta, besteak beste, estatuz azpiko erakundeen ikuspegia, euskal autogobernua, Europar Batasuna eta herritarrak barne hartzen dituena.
  • Hornikuntza:
    • LEHEN SARIA:  5.000 euro ikerketa-proiektu onenari.
    • GAZTE SARIA: Euskal unibertsitate-sistemako gazte-saria: 2.000 euro, ikerketa-proiektua entregatzen den egunean (2023ko apirilaren 17an) 35 urte edo gutxiago dituen gazte baten ikerketa-proiektu bat.
    • AKZESITA: 2.000 euro, epaimahaiak hautatutako ikerketa-proiekturako..

 AURKEZTEKO EPEA  2023ko maiatzak 17.

Read More

EuroBasque 2022ko XVI. FJL Primus Sariaren epaimahaiaren akta

EuroBasque 2022ren FJL Primus Sariaren Epaimahaia UPV/EHU-ko Ekonomiaren Fakultatean, Elkanoko sekzioan, bildu da 2022ko ekainaren 28an, 16:00 tan.

Epaimahaiak, aurkeztutako lan guztiak aztertu eta baloratu ondoren, lehiakide guztiak eskertu eta zoriontzea erabaki du, eta honako lan hauek saritu ditu aho batez: Lan hauek oso ondo adierazten dute Europako proiektuaren balio nagusiak

Lehenengoak Ukrainako guerra egoera islatzen du, baina kontinentean esnatu duen erantzun solidario izugarria du ardatz. Bigarren lanak Batasunaren barruan aniztasuna errespetatzearen beharra azpimarratzen du.

Epaimahaiak beste bi marrazki ere nabarmendu nahi ditu, kalitateagatik eta originaltasunagatik.

EuroBasque 2022ko XVI. FLJ Primus Saria

Read More

Esteban Vidal Pérezek irabazi du Francisco Javier Landaburu Universitas 2022 EuroBasqueren saria

Esteban Vidal Pérez jaunak Francisco Javier Landaburu Universitas 2022 EuroBasque Sariaren lehen saria jaso du, “Europa geopolitikoaren bila. Potentzia globala eraikitzea” ikerketa proposamenarekin.

Epaimahaiak bereziki baloratu ditu aztergai den gaiaren aukeraketa, planteamendu metodologikoa, egokitasuna, gaurkotasuna eta anbizioa. XXI. mendeko munduko potentzia nagusien pareko eragile izateko Europar Batasunak zer neurri politiko hartu beharko lituzkeen argitzea planteatzen du egileak. Epaimahaiak ere balorazio positiboa eman dio egilearen ikerkuntza-curriculumari.

Halaber, epaimahaikideeak Accesit sari bi aitortu ditu, izan ere:

  •  Carlos Martí Sempere jaunak FJ Landaburu Universitas de EuroBasque 2022 Sariaren Accesita jaso du, “Europaren autonomia estrategikoa eta subiranotasuna mundu globalizatu batean ” lanarekin.
  • Jorge Fernández Gonzalo jaunak FJ Landaburu Universitas de EuroBasque 2022 Sariaren Accesita jaso du, “Autonomia estrategikoa eta Europako subiranotasuna, fundazioosteko ikuspegitik. Immigrazioari, gatazka armatuei eta pandemiaren erronkei buruzko azterlanak” lanarekin.

Azkenik, epaimahaiak erabaki du Euskal Unibertsitate-Sistemako Ikertzaile Gaztearen Sariarekin saritzea Joxe Beñat Alcain jaunak aurkeztutako proposamena: “Europa geopolitikoaren sorrera: Autonomia estrategikoa, Europako subiranotasuna eta Espainiako estatuan duen eragina”.

Proposamenak planteatzen du Europako proiektuaren gabeziak eta erronkak aztertzea, baita orain arte emandako erantzunak aztertzea ere. Epaimahaiak bi kontzeptu horiek – Autonomia estrategikoa eta Europako subiranotasuna – Espainiako Estatuari hainbat esparru eta gaitan nola eragiten dioten hausnartzeko proposamena baloratu du.

Saritutako lanak monografiko batean argitaratuko dira EHUren Argitalpen Funtsaren eskutik, Europako Bilduma-Colección Europa izeneko bilduma berrian. EuroBasque eta unibertsitatearen arteko lankidetzaren emaitza da bilduma hori, zeinek Europaren ideia eta EB integratzeko prozesua bultzatzeko helburua duten lanak hartuko eta zabalduko dituen, beti ere demokraziaren, askatasunaren, aniztasunaren, justizia sozialaren eta giza eskubideen errespetuaren balioen barruan.

Read More