Lidia Ballestak Europari buruzko ikerketa lanetarako FJL Universitas 2024 EuroBasqueren saria irabazi du

Lidia Ballesta andereak Francisco Javier Landaburu Universitas 2024 EuroBasque Sariaren lehen saria jaso du, “Europar Batasuneko erakundeetan emakumeek duten lidergoaren garrantzia” ikerketa proposamenarekin.

Edizio honen gai oinarri hartuta, Lidiak, bere “Emakumeek Europaren eraikuntzan egindako ekarpena” proiektuarekin, Europar Batasuneko lidergo-postuetan emakumeek azken bi hamarkadetan izan duten egoera aztertzea proposatzen du, zein izan den euren zeregina eta nola lagundu duten Europako balioak defendatzen eta indartzen.

Epaimahaiak bereziki baloratu du egileak berdintasunaren arloko proposamen eta neurriei buruzko azterlan enpiriko, kuantitatibo eta kualitatibo bat egiteko eta erakundeetan emakumeen presentzia handitzearekin lotzeko hartutako konpromisoa.

Halaber, epaimahaiak erabaki du Akzesit saria ematea Maria Pilar Rodriguez andreak aurkeztutako “Emakumeek Europar Batasunean lidergo eta erantzukizun politiko handiena duten postuetan egiten duten ekarpena. Parte-hartze politikoa sustatzeko lorpenak, zailtasunak eta proposamenak” ikerketa proposamenari.

Proiektu honek Europar Batasuneko 27 herrialdeetan estatuburu edo gobernuburu izan diren emakume guztien datuak biltzea proposatzen du, horietako bakoitzaren biografia laburra eginez, eta datu horiek aztertuz, emakumeek politika nazionalari eta europarrari egindako ekarpenei buruzko ondorioak ateratzeko, eta aurre egin dieten oztopoak aztertzeko.

Epaimahaiak bereziki baloratu du proiektu honek desberdintasun-egoerari buelta ematen lagunduko dioten proposamen espezifikoak egiteko konpromisoa hartzen duela.

Epaimahaiak Euskal Unibertsitate-Sistemako Ikertzaile Gaztearen Saria eman gabe utzi du.

Saritutako lanak monografiko batean argitaratuko dira EHUren Argitalpen Funtsaren eskutik, Europako Bilduma-Colección Europa izeneko bilduma berrian. EuroBasque eta unibertsitatearen arteko lankidetzaren emaitza da bilduma hori, zeinek Europaren ideia eta EB integratzeko prozesua bultzatzeko helburua duten lanak hartuko eta zabalduko dituen, beti ere demokraziaren, askatasunaren, aniztasunaren, justizia sozialaren eta giza eskubideen errespetuaren balioen barruan.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi EuroBasquen izenean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *