2025eko maiatzaren 7an, Europaren Eguna ospatuko dugu Eusko Legebiltzarraren egoitzan, Gasteizen, “Krisiari aurre egiteko Europa bateratu bat” izenekoa.
Hausnarketak entzuteko eta partekatzeko jardunaldi paregabea izango da, lehen mailako gonbidatuekin: José Manuel García Margallo (Europako Parlamentuko diputatu ohia eta Kanpo Harremaneko eta Lankidetzarako ministro ohia) Domènec Ruiz Devesa (Europako Parlamentuko diputatu ohia eta (UEF/EF) Europako Federalisten Batasuneko presidentea), beren lan-esperientziak partekatuko dituztenak ministerioaren buru gisa eta Europaren zerbitzura.
Bakartxo Tejeria (Eusko Legebiltzarreko lehendakaria) eta Irune Zuluaga (EuroBasqueko presidentea) irekiko dute ekitaldi hau 11:30-etan, ministro-ohien hitzaldiak eta gero, Igor Filibi (EuroBasqueko idazkari nagusia) moderatuko du geroagoko eztabaida, publokoari irekitako elkarrizketarekin.
Bertara joan nahi baduzu, izena eman dezakezu esteka honen bidez
Jardunaldi honi buruzko zalantza edo kontsultarik izanez gero, jarri harremanetan e-mail bidez jardunaldiak@eurobasque.eus helbidera idatziz.

