Urriaren 15ean, asteartea, “EBko legealdi berriko lehentasunak eta eztabaidak (2024-29)” jardunaldia ospatuko da, EuroBasquetik antolatuta eta Europe Direct-en laguntzaz.
Proposamen hau, #EBko gaur egungo eztabaidak ekitea dauka helburutzat, Europako instituzioak eta gizarte zibileko beste erakunde garrantzitsu batzuk eta/edo Think Tanks lantzen ari diren txosten eta dokumentu giltzarriak zabalduz eta aztertuz.
Ekitaldi honek Bilboko Euskalduna Jauregian izango da 18:00etan, hurrengo estekaren bidez asistentzia baieztatzea eskatzen dizuegu.
EKITALDIAN PARTE HARTU NAHI DUT
Hauek dira jargunaldiaren gaiak:
- Mario Draghi-ren EBren lehiakortasunari buruzko txostena urkezten da, Batzordeko lehendakariak eskatuta, non Europako ekonomiak duen gaitasunaren ikuspegi berriak eskaintzen du.
- “Much more tan market” Enrico Letta-ren txostena, Europar Batasuneko merkatu bakarra bultzatzeko moduari buruz, eta horren bidez EBren osotasunari buruz ausnartzen duena.
- EBk egindako txostenaren ondorioak, “Guztion onurarako merkatu bakarra” izenekoak, Batzordearen “EBren epe luzeko lehiakortasuna: 2030etik aurrera” komunikazioa kontuan hartuta, eta baita “Europar estrategia berria barne-merkatuaren alde” irizpena ere, Ekonomia eta Gizarte Komiteak (EGAB) egina.
- EBko 2024-2029 Agenda Estrategikoa dokumentua, Kontseilu Europarrak Bruselan onartua 2024ko ekainaren 27an.
- Eta Europako Parlamentuak har dezakeen jarrera, hauteskundeen ondoren izango duen osaera berriarekin, baita gobernuen ikuspuntuak ere.
Ekitaldi honetan hitzaldi hauek izango ditugu:
- Lehenik eta behin, Mikel Landabasok (Fair and Sustainable Economy Ikerketa Zentro Bateratuko (JRC) zuzendaria, EuropakoBatzordea) “Draghi txostena eta Europar Batasunaren egiteke dauden zereginak” hitzaldiarekin.
- Bigarrenik, Raquel Carretero izango dugu (REPSOLen Gai Publikoetako eta Koordinazio Erregulatzaileko analista seniorra), “Europar erregulazioa: Europako lehiakortasunaren etorkizunerako palanka edo hesia beste eskualde batzuen aurrean?” hitzaldiarekin.
- Azkenik, James Wilson (Orkesta-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikerketa-zuzendaria), “Lehiakortasuna eta Europako ongizatea bere eskualdeetatik sendotzen” hitzaldiarekin.
Hauek amaitu eta gero, 30 minutuko eztabaida egingo da.
Gogoratu asistentzia baieztatzea esteka honen bidez: INPRIMAKIAREN ESTEKA
Urriak 15, asteartea, 18:00 etan Bilboko Euskalduna Jauregian.