Iñaki Bustamantek eta Ane Irazabalek irabazi dituzte EuroBasque 2019 Kazetaritza sariak

Y sin embargo se mueve lanarekin irabazi du José Ignacio Bustamante Otaduyk EuroBasqueren, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren 2019 Kazetaritza Saria prensa idatziaren sailean. El Correo eta El Diario Vasco egunkarietan argitaratu zen lana 2019ko maiatzaren 17an.

Europar Legebiltzarrerako hauteskundeen aurrean, Europar Batasunaren eraikuntza prozesua eta hiritarren parte hartzea aztertzen ditu lanak, izan ere, Europar nortasuna garatzearen garrantzia defendatuz.

Halaber, “Awlad – Hesiak Gainditu dokumentalarekin irabazi du Ane Irazabal Elkorobarrutia kazetariak EuroBasqueren, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren 2019 Kazetaritza Saria ikusentzunezko medioen sailean. Lana Zinexit Giza Eskubideen Zinema Jaialdian estreinatu zen 2019ko azaroaren 27an.

Cosimo Caridirekin batera zuzenduriko dokumentalak bi neskato eta bi mutiko errefuxiatuen testigantza jasotzen du. Umeak babesa bilatzeko prozesuaren etapa anitzetan daude, tarteko herrialdeetan batzuk, eta hezkuntzarako sarbide desberdina dute.

Lan sarituak egileek eurek aurkeztuko dituzte maiatzaren 8an, 11:30etan Gernikako Euskal Herria Museoan EuroBasquek egingo duen ekitaldi batean

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

1 × four =