EuroBasquek, Europe Direct Bizkaia, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia eta UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen laguntzarekin, ekainaren 22an, asteartea, 9:00etatik 14:00etara “Europako Berreskuratze Plana: krisiari Erantzun Federala” jardunaldia antolatu dugu.
Honako hauek parte hartzen dute, besteak beste: Marian Elorza (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia), Jaume Duch (Europako Parlamentua), Anne Karjalainen (Eskualdeetako Komitea), Jordi Campàs (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Europako Funtsen sailburuordea), Andreas Eisl (Jacques Delors Institutua) eta Cristina Oyón (SPRIko Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendaria).
Programa adituen bi mahaitan egituratuko da. Mahai horiek honako ardatz hauek izango dituzte:
• Next Generation EU berreskuratzeko plana: aukera bat Euskadirentzat eta kohesiorako.
• Trantsizio ekologikoa eta eraldaketa digitala.
Eman izena eta jarraitu online jardunaldia zuzenean!
Izena emateko inprimakia streaming bidez jarraitzeko.Ekitaldiaren aurretik, posta elektroniko bat jasoko duzu, jardunaldia zuzenean jarraitzeko estekarekin. Esteka hau sarbide bakarrekoa da eta pertsona bakar batek erabili ahal izango du.
HEMEN PROGRAMARAKO ESTEKAEUSKO JAURLARITZAREN PRENTSA OHARRA