40 pertsona baino gehiagoko parte hartzearekin, EuroBasque eta Europe Direct Bizkaiak antolatutako ekitaldiak, adituak eta publikoa bildu zituen Europar Batasunaren 2024-2029 legegintzaldiko lehentasun estrategikoei buruz eztabaidatzeko, Europak etorkizunean izango dituen erronkei buruzko ikuspegi xehea eskainiz.
Bilbo, 2024ko urriaren 16a – Europar Mugimenduaren Euskal Kontseilua (EuroBasque) eta Europe Direct Bizkaiak atzo “EBren 2024-2029 legegintzaldi berriaren lehentasunak eta eztabaidak” jardunaldia Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu zuten arrakasta handiz. Saioan hainbat agintari, erakunde eta gizarte zibileko kide, baita gazte ugari ere parte hartu zuten.
Ekitaldian, Europar Batasunak hurrengo urteetan izango dituen gai nagusiak eztabaidatu ziren, Mario Draghik berriki aurkeztutako EBren lehiakortasunari buruzko txostenaren eta Enrico Lettak merkatu bakarra bultzatzeko egindako gomendioak kontuan hartuta. Txosten hauek funtsezkoak izan dira legegintzaldi berrirako plangintza estrategikorako, eta politika europarrak hainbat arlotan zuzentzeko norabidea markatu dute, hala nola defentsan, industrian, energian, iraunkortasunean eta eskubide sozialetako oinarrietan.
EuroBasqueko presidentea, Irune Zuluaga, eta Europe Direct Bizkaiako zuzendaria, Itziar Fernández, izan ziren jardunaldiari hasiera eman ziotenak. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Ander Caballerok, Europar Batasunaren egungo egoerari buruzko balorazioa egin zuen.
Jarraian, Igor Filibi EuroBasqueko idazkari nagusiaren aurkezpenaren ostean, Mikel Landabaso, Europako Batzordeko Fair and Sustainable Economy Ikerketa Zentro Bateratuko (JRC) zuzendariak; Raquel Carretero, Repsol-en Gai Publikoetako eta Koordinazio Erregulatzaileko analista seniorra; eta James Wilson, Orkesta-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikerketa-zuzendaria, Europar Batasunaren ahulezien inguruko azterketa sakonak eta zehatzak eskaini zituzten, Europa lehiakorrago eta erresilienteago bat lortzearen garrantzia azpimarratuz erronka globalen aurrean.
Jardunaldiak hausnarketa kolektiboa eragin zuen, Europa politika industriala integratuago eta iraunkorrago baterantz joatearen beharrari buruz, baita parte-hartzaileen eta adituen arteko elkarrizketa emankorra edukitzearen ere.
EuroBasquek eta Europe Direct Bizkaiak hizlariei euren ekarpen baliotsuak ikuspegi praktiko eta hausnarkorrengatik eskerrak emanten diete, baita parte-hartzaile guztiei ere, eztabaida bizia eta emankorra sortzen lagundu zutelako. Topaketaren balantzea oso positibotzat izan zen, eta ondorio nagusien artean azpimarratu behar da Europak aurrean dituen erronkak aztertzen eta eztabaidatzen jarraitzearen beharra, baita tokiko eta eskualde mailatik Europar Batasunaren erronka handiei nola erantzun diezaiokegun ere.