Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarburua, eta Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea ekitaldiaren hasieran izango dira, 8 eta 9an Miramar Jauregian ospatuko dena.
Donostia-San Sebastián, 2021eko uztailaren 7an.
UPV/EHUko Udako Ikastaroa Europar Batasunaren etorkizuna: ikuspegi bat Euskaditik. Konferentziari egindako ekarpenak, bihar ostegura, hilak 8, eta etzi, ostirala, hilak 9, izango da, EuroBasque-k antolatuta. Hamar aditu inguru izango ditu, EBren egungo erronkei buruz duten ikuspegia partekatuko dutenak. Europako Berreskuratze Funtsak, Europaren etorkizun federala eta Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia ere topaketan jorratuko dira. Indarrean dauden osasun-neurri guztiak betez, EuroBasque pozik dago bere proposamenak jaso duen erantzunarekin: aurreikusitako 40 plaza baino gehiago bete dira. Miramar Jauregia Europar Batasunaren orainaz eta etorkizunaz eztabaidatzeko foro bihurtuko da bihar eta etzi.
Ikastaroa Irune Zuluagak EuroBasque-ko presidentea aurkeztuko du, Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarburuaren babesa izango duela. Lehenengo blokeak Europar Konferentzia izango du izpide. Ekimen honek Europako herritarrei Europaren etorkizunari buruzko eztabaidetan parte hartzeko deia egiten die lehenengo aldiz. Europaren Etorkizunerako Konferentzia Maiatzaren 9an Estrasburgo hirian inauguratu zen, eta 12 hilabetez luzatuko da EB osoan. Lau diputatu ordezkatzen dituzte Espainako Gorte Nagusiak Konferentzia honetan, horien artean Josune Gorospe (EAJ-PNV), ikastaroan ostegunean parte hartuko duena. Euskal partehartzea Eusko Jaurlaritzak eta EuroBasque-k bideratzen dute, eta horretarako ikastaro honetaz gain, duela bi aste Bilbon hasitako Bost Erronka, Europa Bat hitzaldi zikloa antolatu da.
Udako ikastaroan Europa Berreskuratzeko Plana ere landuko dute Lara Lázaro Touza (Real Instituto Elcano) trantsizio ekologikoan adituak (Real Instituto Elcano) eta Igor Calzada (Oxford-eko Unibertsitatea) digitalizazioan adituak
Bi egunetan zehar erakunde anitzak bilduko dira ikastaroan, hala nola Europako Parlamentua, Espainako Diputatuen Kongresuak, Espainiako Europako Mugimendu Federala, EUDEL, Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea edo Eusko Ikaskuntza. Beste unibertsitateko aditu batzuekin batera, Igor FIlibi (UPV/EHU) eta Beatriz Pérez de las Heras (Deustuko Unibertsitatea), EuroBasque-ko Zuzendaritza batzordeko kideak eta ikastaroko zuzendariak izango dira.
EuroBasque-Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluari buruz
EuroBasque-Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua, gizarte zibilaren elkarte bat da, 40ko hamarkadan sortua. Hirurogeita hamar urte geroago, Europar Batasunean Euskadiren etorkizunari buruzko eztabaida bultzatzea du helburu, oraindik ere. Bere Zuzendaritza batzordean EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-PSOE, PP+Cs eta Elkarrekin-Podemos alderdietako ordezkariak daude.
Bost Erronka, Europa Bat zikloa, Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian Euskadiren parte-hartzea sustatzen du, eta joan den ekainaren 22an hasi zen Bilboko Euskalduna Jauregina, ekonomia izpidea zuen jardunaldi batekin. Hurrengoa, azaroan 5ean Donostian ospatuko dena, “Europa geopolitikoa: menpekotasunatik autonomia estrategikora” izenburua izango du.