EuroBasquek 2024ko Uda Ikastaroan izandako hitzaldi interesgarriak partekatzen ditugu gure Youtubeko kanalean, UPV/EHUren Udako Ikastaroen Fundazioaren (UIK) laguntzarekin antolatuta. Prestakuntza-jardunaldiak “Europar Batasuna: identitate-pertzepzioak eta etorkizunerako aukerak 2024ko Europako hauteskundeen ondoren” izenburupean egin ziren uztailaren 11n eta 12an, Miramar jauregian (Donostia).
Hemen dituzue ekitaldiaren informazio eta argazki bilduma:
Lehenengo egunean, bi mahai-inguru egin ziren, bata “Nondik gatoz?” izenburupean, eta bestea “Nor gara?” izenburupean. Bigarren egunean, hainbat hitzaldi ikusi ahal izan genituen, Europako Parlamenturako hauteskundeen ondorengo zuzenbide-egoera, erronkak eta lehentasunak, eta EB baliabide nagusi gisa mundu nahasian ikuspegia ipiniz.
EuroBasquek antolatutako udako ikastaro hau honako hauekin lankidetzan egin zen: UIK (Udako Ikastaroen Fundazioa), Gipuzkoa-ko Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta EuskLegebiltzarra.
Ikastaroaren egitaraua honako estekan ikus dezakezu hemen