2018_05_09_lhk_lagun_onari_12

Eusko Jaurlaritzak Lagun Onari bereizgarria eman dio EuroBasque – Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluari

Euskadiko balio demokratikoak, historia, ekonomia eta kultura Europan hedatzeko egindako lana aitortzeko

Lehendakariak maiatzaren 9an, asteazkenean, emango dio bereizgarria Lehendakaritzan

Eusko Jaurlaritzak gaur erabaki du Lagun Onari bereizgarria EuroBasque – Consejo Vasco del Movimiento Europeo / Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluari, ematea, Euskadiko balio demokratikoak, historia, ekonomia eta kultura Europan hedatzeko egindako lanagatik, Exekutiboaren esanetan Euskadirentzat erabat onuragarria izan baita.

Bereizgarria Iñigo Urkullu lehendakariak berak emango dio maiatzaren 9an, asteazkenean, Lehendakaritzan egingo den ekitaldi batean.

EuroBasque orain dela 70 urte sortu zen, eta Nazioarteko Europar Mugimenduaren Euskadiko atala da. Irabazi asmorik gabeko elkarte honek gaur egun 110 kidetik gora ditu, eta kide horien artean erakundeak eta gizarte zibileko gizartearen, ekonomiaren eta politikaren arloko erakunde eta elkarteen, hau da, udalen, unibertsitateen, kultura-elkarteen eta sindikatuen ordezkariak eta Europako politikari eta adituak daude.

Kontseiluaren helburu nagusiak dira Euskadiren eta beste herri, eskualde eta nazio batzuen arteko harremanak sustatzea, gizarteari Europa batua eta aniztasuna errespetatzen duena behar dela ikusaraztea, Europar Batasuna eraikitzeko politika eta dinamizazio soziala eta ideal demokratikoa mantentzea; eta herritarrek Europako erakundeetan eta hauteskundeetan parte har dezaten sustatzea.

Lagun Onari goraipamena 

Lagun Onari tituluak esker ona eman nahi die Euskal Herrikoak izan ez arren, beren ekintzekin Euskadiren alde egin duten pertsonei eta entitateei, euskal ekonomia sustatzen eta euskal historia eta kultura kanpoan ezagutarazten egindako lanagatik. Halaber, historian Euskal Herriak oso estimatuak izan dituen bertuteak eta baloreak agertzeagatik euskal herritarren lagunak direla aitortu nahi zaien pertsona fisiko nahiz juridikoei eman ahal izango zaie «Lagun Onari» goraipamena, euren eremua gizartea, kultura, ekonomia edo politika dela.

Hona hemen Lagun Onari goraipamena jaso dutenen zerrenda: Frantziako Errepublika; José Ignacio Sánchez Galán, enpresa-zuzendaria; Nevada estatua; Mexikoko Estatu Batuak; Argentinako Errepublika; Idahoko estatua;  Vaclav Havel, Txekiar Errepublikako presidentea; Francesco Cossiga, Italiako Errepublikako eta Senatuko presidentea; William A. Douglass, Nevadako Unibertistateko irakaslea, Basque Studies Program-eko katedraduna, antropologoa, historialaria eta ohorezko euskaltzaina; Eduardo Frei, Txileko Errepublikako presidentea; Julio María Sanguinetti, Uruguaiko Errepublikako zentzaren ikertzapresidentea; eta Selma Huxley Barkham, Ternua eta Labradorren euskal presentziaren ikertzailea.

Read More

Jornada Europa Euskaraz

Europa Krisian: Euskal adituak era ordezkariak Europaren etorkizunari buruz hausnartzen

Kaixo europazaleok! Hemen daukazue otsailaren 21ean Gasteizen egingo dugun “Europa krisian” jardunaldiaren egitaraua.

 

Egun Europan bizi ditugun krisi eta erronka sozioekonomiko eta politikoen inguruan hausnarketa izango dugu datorren otsailaren 21ean Gasteizen. Lehenengo aldiz, ekitaldia euskaraz egingo dugu huts-hutsean. Etorri zaitez! Dohakoa. Izen ematea: jardunaldiak@eurobasque.eus edo eurobasque@eurobasque.eus.

Gonbidapena Europa krisian

Read More

Ponencias Curso de Verano (2014): “EUROPA 2014: en busca del arca perdida. Economía, populismo, elecciones, Rusia, reformas, migraciones”

Ponencias Curso de Verano (2014): “SOCIEDAD, ECONOMÍA Y MERCADOS. Europa: ¿Dr. Jekyll o Mr. Hyde?”

Autores:
João Diogo Pinto
Iñigo Bullain
Eva Peña
José Antonio González Alcantud
Miguel Ángel Malo Ocaña
Francisco De La Torre
Esther Zapater
Maria Jesús Cava
Borja Lasheras
Jaime Pastor Verdú
Jordi Bacaria
Mar Zabala

Argitaraldia: 2015eko maiatza
Argitaratzailea: EUROBASK

Descargar publicación

Read More

“Europa berri batetarako eztabaidak: herritarrek aldaketarako egindako ekarpenak” (2014)

EUROPA BERRI baterako eztabaidak. Herritarrek aldaketarako egindako ekarpenak.

Egileak:
Juan José Álvarez – UPV/EHU
Leire Arrieta Alberdi – UD (Universidad de Deusto).
Joxerramon Bengoetxea – UPV/EHU
Iñigo Bullain – UPV/EHU
María Jesús Cava – UD (Universidad de Deusto)
José Ángel Cuerda – Asociación Bizitza Berria Elkartea. Exalcade de Vitoria-Gasteiz-ko alkate ohia.
José Luis de Castro – UPV/EHU
Sabin Ipiña – Nagusiak (Bizkaia).
Gurutz Jauregui – UPV/EHU.
Ainhoa Lasa – UD (Universidad de Deusto).
Javier Uncetabarrenechea – UPV/EHU
Pedro Velarde – UPV/EHU

Argitaraldia: 2014ko maiatza
Argitaratzailea: EUROBASK

Argitalpena deskargatu

Read More