Ehun lagun baino gehiago bildu du jardunaldiak, Europar funtsak Euskadiko transitzio ekologikoa eta digitalerako erabiltzeari buruz haunsnarketa bultzatu duena
Bilbao, 2021ko ekainaren 22a.
EuroBasque-Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak antolatu duen Bost Erronka, Europa Bat hitzaldi zikloa hasi da gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian, “Europako Berreskuratze Plana: krisiari erantzun federala” jardunaldiarekin. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza, Direct Europe eta UPV/EHUko laguntzarekin, ekonomian, trantsizio berdea eta eraldaketa digitaleko lehen mailako hamar adituk parte hartu dute ekitaldian.
Bertaratu diren ia 150 lagunek Europar Batasunak bultzatutako Europako funtsen 800.000 milioi euro baino gehiagok euskal digitalizazioari eta ekonomia berdeari eman diezaieketen aukerei buruz hitz egin dute. 85 pertsoneko edukiera osatuz eta 70 baino gehiago streaming bidez ekitaldiari jarraituz, parte-hartzaileen artean erakundeetako ordezkariak, akademikoak eta gizarte zibileko hainbat erakundeak izan dira, bai eta parte hartu nahi izan duten herritarrak.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiako eta Europako Futsetako sailburuordea Jordi Campàs-en aburuz, “aukera historikoa dugu inbertsioa berriz ere hazkunde-motor gisa bultzatzeko, eraldaketa energetiko-ekologikora eta digitalera bideratuz”. Europako Parlamentuko Komunizakio Zuzendari nagusia Jaume Duch-ek EB etorkizuna sektore ekonomiko batzuk eguneratzearekin etorri behar izango dela azpimarratu du, krisiek aukerak sortzen dituztela aipatuta.
Bestalde, Ignacio González Vázquez Europako Batzordeko Ikerketa Zentro Beteratuko taldeen koordinatzaileak NextGeneration EU planak arrakasta izan dezan erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu du, eta baita ere Eusko Jaurlaritzak horren kudeaketan jokatuko duen papera. Estatu mailan, Europako funtsen inbertsioaren %40a sektore ekologikora bideratuko da eta %28ª eraldaketa digitalera.
Europaren Etorkizunerako Konferentzia
Bost Erronka, Europa Bat zikloa EuroBasque eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza da, Euskadin Europaren Etorkizunerako Konferentzia ekimenean parte-hartzea bultzatzeko sortuta. Konferentzia hau, maiatzaren 9an Estrasburgo hirian inauguratu zen, eta 12 hilabetez luzatuko da. Lehen aldiz Europako herritarrak eta gizarte zibila deitua izan da EBren etorkizuna birdefinituko duen eztabaidetan parte hartzera, bai eta iritziak eta proposamenak adieraztera. Gogoetaren emaitza, Euskadin EuroBasquek bultzatuta eta bideratuta dagoena, euskal ekarpenaren oinarria izango da konferentzia honetan, eta txosten eta hainbat argitalpenetan jasoko da.
Irune Zuluaga, EuroBasqueko zuzendaria, herritarrak animatu ditu parte hartzera Bost Erronka, Europa Bat ekimenean, “euskaldunen ahotsa, aberatsa, anitza, Europako Konferentzian jaso dadin”, eta 1948. urtean antolatutako Europako Kongresuan euskal delegazioaren parte-hartzea gogoratu du, non Agirre Lehendakaria burua izan zen. Zuluagaren aburuz, “euskal gizarteak, beldurrak itxaropenarekin eta erronka globalak irtenbide komunitarioekin ordezkatzeko gai izango den Europaren bultzatzailea izan behar du berriro”.
EuroBasque-Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluari buruz
EuroBasque-Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua, gizarte zibilaren elkarte bat da, 40ko hamarkadan sortua. Hirurogeita hamar urte geroago, Europar Batasunean Euskadiren etorkizunari buruzko eztabaida bultzatzea du helburu, oraindik ere. Bere Zuzendaritza batzordean EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-PSOE, PP+Cs eta Elkarrekin-Podemos alderdietako ordezkariak daude.
Lehen jardunaldi tematiko honetan ekonomia izan da ardatza, eta datozen hilabeteetan beste hiru jardunaldi egingo dira, hiru herrialde historikoetan ospatuko direnak. Bertan parte-hartu ahal izango da aurrez aurre eta baita modu telematikoz ere. Hurrengo jardunaldia, urrian, Donostian izango dena, “Europa geopolitikoa: menpekotasunatik autonomia estrategikora” izenburuarekin.