evento-fondo-europeo-encuesta

2020ko maiatzaren 9ª: Europaren Eguna

Gure bizimodua hankaz gora jarri duen pandemia honen erdian zure hurbilekoak eta zu ondo egongo zaretela espero dugu. Gure pentsamenduak gaixotasun izugarri honi aurre egiten ari zaretenokin daude.

Aparteko egoera horiek direla-eta, ezin izango da Europaren Eguna ospatzeko ekitaldirik egin, baina ez dugu Europaren Eguna ospatzeko aukera pasatzen utzi nahi, bereziki Schuman Adierazpena egin zenetik 70 urte bete diren urte honetan. Jean Monnetek inspiratutako eta Schumanek eta bere gertuko aholkulariek idatzitako adierazpenak Europako integrazio prozesua hasi zuen. Horregatik, Schuman Adierazpenaren 70. urteurrena dela-eta EuroBasquek egindako Manifestua (I. eranskina) partekatu nahi dugu zuekin.

Europa bizi dugun osasun-, gizarte- eta ekonomia-egoera larri honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da Europa, eta herritarren kezkak eta itxaropenak bilduko dituen eta haien beldurrei erantzungo dien europar proiektu bat berriz pentsatzen jarraitu behar dugu, eta, horretarako, ilusioz beteriko etorkizuna eskaini behar dugu. EBko erakundeetan eta Europako gizartean egiten ari diren bezala, EuroBasquek Europaren etorkizunari buruzko barne-hausnarketako prozesu bati ekin dio maila guztietan, Europaren etorkizunari buruzko hurrengo Biltzarraren aurrean Adierazpen bat eginez (II. eranskina).

Datorren 2020ko maiatzaren 9an Europaren Egunaren eta Schuman Adierazpenaren 70. urteurrenaren efemeride hau eta erantsitako manifestuak  irakurtzera eta zabaltzera gonbidatzen zaituztegu, eta egun honetan zer Europa behar eta nahi duzuen hausnartzera bultzatuz.

Laster arte!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

twelve + fifteen =