imagen-universitas-premio-saria

XVII. Europari buruzko ikerketa saria Francisco Javier de Landaburu Universitas 2018

UNIVERSITAS-2018-02-2-SARIA-IMGEuroBasquek 2001ean erabaki zuen, 50. urterrena egin zuelarik, Ikerketa Saria sortzea, Francisco Javier de Landaburu Universitas izenerakin. Hartara, 1951n sortutako EuroBasquen lehengo Zuzendaritza Batzordeko kide izandako gizon hura oroitarazi nahi dugu, europar gaien ikerlari eta intelektual nabarmena izan baitzen.

Sari hay, deialdiko unean gehien dioten europar eraikuntzako alderdiei buruzko azterketak eta gogoetak sustatzera zuzenten da. Deialdia urtero egiten da.

Helburuak:

  • Gure gizartean bereziki eragiten dioten gaur eguneko europar gaien inguruko gogoeta sustatzea.
  • Ikerlariak europar integrazio prozesuari buruzko ikerketak egitera animatzea.
  • Europar Batasunaren etorkizunaren gaineko eztabaida bizirik mantentzea, gure ekonomietan, gizarteetan eta antolakuntza politikoan gertatzekoak diren aldakuntza handietarako prest izateko.
  • EuroBasquen nortasunaren eta xedeen berri zabaltzea, eta dituen helburuak lortze aldera hobekien laguntzen duten ikerketak saritzea.

➡ Oinarriak XVII. Europari buruzko ikerketa saria Francisco Javier de Landaburu Universitas 2018