2025KO UDAKO IKASTAROA – Bakearen eta Europar Batasunaren eginkizunaren ikuspegiak mundu multipolarrean: Brasil, Rusia, Mendebaldeko Africa, India, Pakistan eta Estatu Batuak

Uztailaren 3an eta 4an EuroBasquetik UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioaren (UIK) laguntzarekin antolatzen dugun 2025eko Udako Ikastaroaren ospakizuna egingo dugu. Ikastaro hau modalitate presentzialean emango da, Donostiako Miramar Jauregian, bai eta sreaming bidez ere, bertara joaterik ez dutenentzat.

Jardunaldia ingelesez eta gaztelaniaz izango da, aldibereko itzulpenarekin.

Udako Ikastaroko hitzaldiak ikusi

Ekitaldien bilduma

Ikastaroaren dezkribapena

“Bakearen eta Europar Batasunaren eginkizunaren ikuspegiak mundu multipolarrean: Brasil, Rusia, Mendebaldeko Africa, India, Pakistan eta Estatu Batuak” izenburua duen edizio honek, munduko hainbat lekutan dauden bakearen ikuspegiak bilduko ditu, gaur egun bakea ulertzeko moduari buruzko eztabaida bultzatzeko asmoz. Aldi berean, hausnarketa kritikoa egingo da egungo nazioarteko sisteman bakea eraikitzeko eta sustatzeko Europar Batasunaren zeregina zein izan daitekeen edo izan beharko lukeen argitzeko.

Helburuak

  • Europar Batasunak bake-eragile gisa duen zereginari buruzko eztabaida kritikoa bultzatzea.
  • Europako bakearen ikusmoldeak beste testuinguru kultural eta geopolitiko batzuetatik datozen ikuspegiekin alderatzea.
  • EBk egungo nazioarteko sistema multipolarrean ekimenak gidatzeko duen gaitasuna aztertzea.

 

Ikastaro honek nazioarteko hizlari nabarmenak bilduko ditu —Brasildik, Errusiatik, Mendebaldeko Afrikatik, Indiako, Pakistanetik eta AEBetatik— eta Europako adituekin batera bakearen inguruko ikuspegi anitzak partekatuko dira. Gogoeta horrek Europar Batasunaren bake-ereduaren indarguneak eta gabeziak aztertzea du helburu, egungo testuinguru geopolitikoan kokatuta.

Ekitaldiaren inaugurazioan, Irune Zuluaga (EuroBasqueko Presidentea), Mikel Anton (Eusko Jaurlaritza), Ion Gambra (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Bakartxo Tejeria (Eusko Legebiltzarreko Presidentea) egongo dira.

Hizlari nabarmenen artean:

Juca Ferreira, Brasilgo Kultura ministro ohia
Pavel K. Baev, PRIO (Oslo) ikerketa-zentroko ikertzailea
Levinia Addae-Mensah, WANEP (Mendebaldeko Afrika) zuzendaria
Shubhra Sharma, Indiako enbaxadako kultur arduraduna
Muhammad Adeel, Pakistaneko enbaxada (Brusela)
Xabier Irujo, Euskal Ikasketen burua, Nevada Unibertsitatea
Mira Milosevich, Errusia eta Balkanetarako ikertzailea, Real Instituto Elcano

Programak munduko hainbat eskualdetan bakearen ikuspegiari buruzko hitzaldiak, mahai-inguruak eta hausnarketarako guneak biltzen ditu, eta arreta berezia eskaintzen die ertzei eta ikuspegi feminista eta komunitarioei.

Egitarau osoaren esteka

Zuzendariak

Igor Filibi (UPV/EHU) eta Beatriz Pérez de las Heras (Deusto Unibertzitatea), EuroBasqueko Zuzendaritza batzordeko kideak.

Ekitaldi honetara etortzeko, ez ahaztu UIK-ren webgunean izena ematea.

Edozein zalantza baduzu, idatzi jardunaldiak@eurobasque.eus helbidera.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *