periodismo-saria-eurobasque-pexelsimg

Kazetaritzako X Eurobasque saria 2017

img-kazetaritzako-saria-eurobasque-XHebabideek Europa eraikitzean rol garrantzitsua jokatu behar dutela jakitun, EuroBasquek 2008an erabaki zuen KAZETARITZAKO Eurobasque SARIA sortzea. Sari horrek kazetaritza lanak saritzen ditu: hain zuzen ere, Europako egungo gertaeren berri zabaltzen, europar nortasuna sustatzen eta Europa eraikitzeko proiektua ezagutarazten hobekien laguntzen duten kazetaritza lanak.
Deialdia urtero egindo da.

 

Helburuak:

  • Euskadiri bereziki eragiten dioten Europako egungo gertaerei buruzko albisteak eta informazioak gehitzen laguntzea.
  • Kazetariak animatzea, Europar Batasunean gertatzen diren albiste eta ekimenei arreta handiagoa eskain diezaieten. Hartara, europar nortasuna indartuko da gure gizartean.
  • Europar Batasunaren etorkizunaren gaineko eztabaida bizirik mantentzea, kontinentean gertatzekoak diren aldakuntza handietarako prest izateko.
  • EuroBasquen nortasunaren, xedeen eta jardueren berri zabaltzea, eta dituen helburuak lortze aldera hobekien laguntzen duten kazetaritza lanak saritzea.

Parte hartzaileak: Kazetariak, idazleak, ikertzaileak…

Hornikuntza: 2.500€ Europar Batasunari buruzko gai batez egindako bi lan hoberenentzako. EAEn argitaratu edo egiten den hedabide batean 2017 irtuan zabal den lana izan behar du. Era berean, blogetan edo web orrietan euskal kazetari. idazle nahiz ikertzaileek argitaraturiko lanak ere aurkeztu ahal izango dira.

Lanak aurkezteko azken egun: 2018KO otsailaren 15a

Oinarriak: Kazetaritzako X Eurobasque saria 2017

Read More

primus2018-pexelsimg

XII. Marrazki saria Francisco Javier Landaburu PRIMUS 2018

destacado-saria-primus-marrazkiPARTE HAR EZAZU! Marrazki baten bidez, adieraz ezazu ea nola ikusten duzun Europa, 500 milioi lagunek osatutako bake eta askatasuneko gunea.

Eurobasquen helburu nagusia da, batetik, bere baitan diren herrien aniztaduna errespetatuko duen Europar Batasun federal bat eratzea; eta, bestetik, Euskadin, Europako herrien, nazionalitateen eta eskualdeen arteko harremanal bultzatu eta sakontzea, europar batasun horren alde.

EuroBasqueek, europar nortasuna sustatzeko lana indartuz, erabaki zuen 2007an Francisco Javier de Landaburu Primus Saria sortzea.

Ekimen horren xedea da belaunaldi gazteenengan ilusioa piztea, Europar Batasunaren berri izan dezaten, eta ezagut dezaten 500 milioi lagunek partekatzen duten proiektu hori: bakerako, askatasunerako, demokraziarako, aurrerakuntza ekonomikorako eta elkartasunerako proiektu zirraragarria. Deialdiak hiru sari ditu, eta urtero egiten da.

  • Laguntzailea: Eukso Jaurlaritza eta Hezkuntza Saila.
  • Parte hartzaileak: Lehen Hezkuntzako ikasleak
  • Gaia: Zer da Europa zuretzat?
  • Saria: 300€ko hiru sari
  • Aurkezteko azken eguna: 2018eko maiatzaren 2a

Oinarriak: XII. Marrazki saria Francisco Javier Landaburu PRIMUS 2018

Read More