2025eko “Francisco Javier Landaburu UNIVERSITAS” saria, Europari buruzko ikerlanei zuzendutakoa.

Gaia: Europaren integrazioa bake eta segurtasun-faktore gisa (Europar Batasunaren barruan eta kanpoan)

Bere 50. urteurrena zela eta, EuroBasquek 2001ean “Francisco Javier de Landaburu Universitas” Ikerketa Saria sortzea erabaki zuen, EuroBasqueko lehen Zuzendaritza Batzordeko kide eta Europako gaietan aditu eta intelektual gailenetako bat izandakoaren oroimenez. Sariaren deialdia urtero egiten da, eta honako helburu hauek ditu:

2025ko GAIA: Europaren integrazioa bake eta segurtasun-faktore gisa (Europar Batasunaren barruan eta kanpoan)

EPEMUGA: 2025ko otsailaren 16a

DEITZEN DUEN ERAKUNDEA: EuroBasque, Europako Mugimenduaren Kontseilua.

KONTAKTU-INFORMAZIOA: sariak@eurobasque.eus | Telefonoa: 945 12 35 38

  • Deialdia egiten den unean herritarrentzat interes handiena duten Europako gaurkotasuneko alderdiei buruzko azterlanak eta hausnarketak sustatzea.
  • Hainbat belaunalditako ikertzaileak Europaren integrazio-prozesua aztergaitzat har dezaten animatzea,
  • EBren etorkizunari buruzko eztabaida bizirik mantentzen laguntzea, gure ekonomia, gizarte eta antolaketa politikorako moduetan gertatzen ari diren aldaketa handien aurrean prest egoteko, eta
  • EuroBasqueren nortasuna, helburuak eta jarduerak hedatzea, bere misioan lagunduko duten ikerlanak sarituz.

2025ko GAIA:Europaren integrazioa bake eta segurtasun-faktore gisa (Europar Batasunaren barruan eta kanpoan)

EPEMUGA: 2025ko otsailaren 16a

DEITZEN DUEN ERAKUNDEA: EuroBasque, Europako Mugimenduaren Kontseilua.

KONTAKTUA: sariak@eurobasque.eus Telefonoa: 945 12 35 38

Xedea
Deialdiaren xedea
Saria
Diru-zuzkidura
Parte-hartzea
Nori dago zuzenduta?
Gaia
2025eko deialdiaren gaia
Bideratzea
Eskaera eta aurkezpena
Ebazpena
Epaimahaia, irizpideak eta aldaketa
Betebeharrak
Proiektuaren garapena

“Francisco Javier Landaburu UNIVERSITAS” 2025

EuroBasqueren Batzar Nagusiak adostu du “Francisco Javier Landaburu UNIVERSITAS” sariaren 2025ko edizioko deialdia egitea, zeina argitaratu gabeko ikerlanei zuzenduta baitago: lan monografikoak izan behar dira, edozein ikuspegi zientifikotik eginak, eta “Europaren integrazioa bake eta segurtasun-faktore gisa” ikergaitzat dutenak. Informazio gehiago nahi izanez gero, “Gaia” atala kontsultatu dezakezu.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek ikerketa proiektu bat bidali beharko dute, zehazten diren argibideak jarraituz. Proiektu hori saritua izanez gero, saiakera moduan garatu beharko da.

Europaren integrazioa bake eta segurtasun-faktore gisa (Europar Batasunaren barruan eta kanpoan) aztertzen duten ikerlanen emaitzak “Colección Europa -Europa Bilduma“-n argitaratuko dira, hau da, EuroBasquek eta UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak batera argitaratzen duten bilduman.

2025 Gaia:

“Europaren integrazioa bake eta segurtasun-faktore gisa (Europar Batasunaren barruan eta kanpoan)”

Saria

Sariak diru-zuzkidura hau izango du:

  • Lehen saria: 5.000 euro ikerketa proiektu onenari.
  • Euskal unibertsitate sistemako gaztea saria: 2.000 euro, ikerketa proiektua entregatzen den egunean (2025eko otsailaren 16an) 35 urte edo gutxiago dituen euskal unibertsitate sistemako pertsona baten ikerketa proiektu bati.
  • Akzesita bat: 2.000 euro Epaimahaiak hautatutako ikerketa proiektu batentzat.

Balorazio-irizpideak

Saria eta accesita emateko balorazio irizpideak lanen kalitate zientifiko-teknikoa eta ekarpenen garrantzia dira

Epaimahaiak Saria eta/edo accesita ex aequo eman ahal izango dizkie hainbat ikerlanei; hala balitz, deialdian aurreikusitako zenbatekoak saritutako lanen artean hainbanatuko lirateke.

Halaber, Epaimahaiak saria eta/edo accesita eman gabe utzi ahal izango ditu, baldin eta aurkeztutako lanek eska daitezkeen baldintzak edo gutxieneko kalitatea betetzen ez dituztela irizten badu.

Epaimahaiak bigarren accesit bat eman ahal izango du, aho batez onartzen badu, lehen accesitaren baldintza berberetan.

Saria edo accesita talde batek aurkeztutako lan bati emanez gero, taldeko kide guztiak joko dira onuraduntzat, dagozkion legezko ondorioetarako. Sariaren edo accesitaren zenbatekoa lantaldeak kide bakoitzarentzat zehaztutako parte hartzearen ehunekoaren arabera banatuko da; ezer zehaztu ez balitz, zati berdinetan banatuko da lantaldeko kide guztien artean.

Ordainketa modua:

Saridunek bi epetan jasoko dute ordainketa % 35 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da, eta gainerako % 65a lanaren azken emaitza jaso eta ebaluazio batzordeak onartu ondoren emango da.

Nork har dezake parte?

Saria unibertsitateko titulua duten pertsona fisikoei zuzenduta dago.

Banaka zein berariaz sortutako lantaldeak aurkeztu ahal izango dira sarien deialdira. Lantaldeen kasuan, behar bezala egiaztatu behar da nor den ikerketa taldearen zuzendaritzaz arduratzen den pertsona. Proiektua hautatuz gero, taldeko gainerako kideak egilekide gisa hartuko dira, egindako eta argitaratutako lanaren ondorioetarako.

* Sariaen diru-zuzkidura:

  • Lehen saria: 5.000 euro ikerketa proiektu onenari.
  • Euskal unibertsitate sistemako gaztea saria: 2.000 euro, ikerketa proiektua entregatzen den egunean (2025eko otsailaren 16an) 35 urte edo gutxiago dituen euskal unibertsitate sistemako pertsona baten ikerketa proiektu bati.
  • Akzesita bat: 2.000 euro Epaimahaiak hautatutako ikerketa proiektu batentzat.

Lanak entregatzeko epeak:
Proposamen lanak aurkezteko: 2025eko otsailaren 16ra arte
Entsegua entregatzea (saritutako proposamenen kasuan): Azken eguna 2025eko urriaren 19an

 

2025eko DEIALDIAREN GAIA: Europaren integrazioa bake eta segurtasun-faktore gisa (Europar Batasunaren barruan eta kanpoan)

Aurkezpen orokorra :

Landaburu Universitas Sarien 2025ko edizioko deialdirako proposatu den gaiaren bidez, Europaren integrazioa bake eta segurtasun-faktore gisa (Europar Batasunaren barruan eta kanpoan) inguruko ezagutza hobetzen eta hedatzen lagundu nahi da.

Europaren integrazioa, ezer baino lehen, Europako estatuen arteko gatazkak konpontzeko mekanismo gisa sortu zen, mundu gerra berri bat gerta ez zedin, berriro ere Europan gertatuko zena, eta oraingoan arma atomikoekin. Europako gizarte zibilak, frontearen eta kontzentrazio-esparruen basakeriak izututa, gerraren amaieraren aldarria egin zuen, eta giza eskubideak bermatuko dituen nazioz gaindiko egitura batetik hasi beharko litzatekeen integrazio politikorako prozesua bultzatzearen alde agertu zen. Horrela sortu zen 1949an Europako Kontseilua eta ondoren Hitzarmena eta Giza Eskubideen Europako Auzitegia. 1950eko maiatzaren 9an, Schuman Adierazpenak, Jean Monnetek inspiratua, Europako lehen erkidegoa eraiki zuen.

Horrela, Europako Kontseiluaren oinarrien gainean, egiturazko bake baten lehen harri instituzionala jarri zen orain. Schuman Adierazpenaren arabera, “Europa ez zen egin, eta gerra izan genuen”, integrazioa eta bakea betiko lotuz. Are gehiago, Frantziaren proposamenak zorrotz adierazi zuen integrazioaren helburua, egitatezko elkartasuna sortuz, “Frantziaren eta Alemaniaren arteko edozein gerra pentsaezina izateaz gain, materialki ezinezkoa ere bada”. Egiturazko bake horrek bere helburua bete du, estatu kideen artean gerrarik ez egoteaz gain, gaur egun etsai zaharren arteko gerra pentsaezina izango litzatekeelako.

Gainera, Europar Batasunak gatazka askotan eragin bakegile eta bitartekaria izan du, hauteskundeetako behatzaile gisa jardun du, trantsizio demokratikoak babestu ditu, herrialde batzuei beren barne-merkaturako sarbide onuragarria eman die, handitzearen ikuspegia hainbat alderdiren arteko aldaketak sustatzeko eta harremanak hobetzeko pizgarri gisa erabiliz, etab. Ipar Irlandako PEACE Programa ere eskuzabaltasun handiz babestu eta finantzatu du.

Hala ere, aurrerapen eta eragin positibo horiek guztiak gorabehera, EBk ezin izan zuen saihestu 90eko hamarkadan Balkanetan, bere mugaren ondoan, hainbat gatazka eta gerra izugarri piztea. Gerra hau zirrara bat izan zen, baina salbuespen hutsa zela pentsatu nahi izan genuen, oraindik ez baitzen gatazka armaturik sortu estatu kideen artean, Batasunaren lurraldearen barruan. Baina 2014an Errusiak militarki esku hartu zuen Krimean, eta 2022an Ukraina inbaditu zuen. Argi dago gerra kontinentera itzuli dela. Europan ez ezik, hainbat gatazka lehertzen ari dira (Ekialde Ertaina) edo larriki igotzen ari dira (Txinako Itsasoa eta Taiwan).

Gainera, Europak kanpoko gatazketan bitartekari izan daitekeen aktore gisa eragiteko eta prestigioa lortzeko gaitasuna galdu duela uste da. Horrek guztiak gogoeta sakona merezi du. Deialdi honen bidez, ikertzaileei dei egiten zaie honako galdera hauei erantzuten dieten lanak aurkez ditzaten:

    • Zenbateraino dago indarrean Europan gatazkak konpontzeko mekanismoa, egiturazko bakearen kontzeptua? Gaur egun, EB bake-faktorea al da munduan, eta hala ez balitz, hala izan al liteke? Nola?
    • Egokitu al da integrazio-eredua XXI. mendeko gerraren eta gatazken bilakaerara?
    • Zer gaitasun du EBk bere mugetatik kanpoko gatazken konponbidean eragiteko, bereziki Ukrainako gerran?
    • Beste potentzia batzuen kanpo-politikaren zer alderdi dirudite egokienak bakea lortzeko eta mantentzeko? Lor al daiteke bakea estatus quoaren eta mugen potentzia errebisionista baten existentziaren aurrean? Horrelako kasuetan, zer egin dezake Europar Batasunak bakea sustatzeko? Eta estatu kideak, atzerri- eta defentsa-politikaren eskumenen titularrak?
    • Nola uztartu Europar Batasunaren segurtasuna eta bakea lortzea? EBren autonomia estrategikoaren kontzeptua bateragarria al da bakea eta segurtasuna sustatzen dituen kanpo-politikarekin?
    • Zer alderdi erreformatu beharko lirateke EBn Europan eta munduan bakerako faktore gisa jarduteko gaitasuna berreskuratzeko?
    • Pentsatzekoa al da Europar Batasunaren barruan, estatu kide batzuen arteko gerra? Pentsatzekoa al da EBko estatu kideek parte hartzen duten eta Batasunaren lurraldeari eragiten dion gerra bat?

Horiek izan daitezke, beste askoren artean, Ikerketa Saria Francisco Javier Landaburu Universitas deialdi honetara aurkeztutako lanak gida ditzaketen ikerketa-galderak.

Eskabidea eta dokumentazio aurkeztea

1. TRAMITAZIO ELEKTRONIKO BIDEZKO ESKAERA:

    • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
    • Sartu tramitazio elektronikorakoan beheko botoia sakatuz tramitazioa egiteko.
    • Bete datuak eta erantsi inprimakian eskatutako dokumentazioa.

2. DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA:

Eskabidearekin batera honako hauek aurkeztu behar dira:

– Ikerketa proiektu baten memoria, honako baldintza hauek betez:
    • Izenburua.
    • Proiektuaren laburpena (gehienez bi orri).
    • Hipotesia
    • Ikerketaren helburu orokorra eta berariazko helburuak
    • Metodologia
    • Edukien aurkibidea
    • Bibliografia
    • Eskatzailearen helbidea, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa, edo, taldeek parte hartzen badute, ikerketa taldeko harremanetarako pertsonarenak.
– CV (gehienez bi orri). Taldea balitz, taldeko kide guztiena.
    • Sarituek CVn deskribatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopia aurkeztu beharko dute, lehen ordainketa egin aurretik. Merezimenduak ez justifikatzeak edo CVko datuak zuzenak ez izateak saria ematea bertan behera uztea ekar dezake.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 16an amaituko da.
    • Era berean, EuroBasqueko presidenteak hautagaitzak aurkezteko epea luzatzea erabaki ahal izango du, dagokion sistemaren edo aplikazioaren ohiko funtzionamendua eragozten duen gorabehera teknikoren bat izanez gero, bai eta eskabide-kopurua asegarria ez dela iritziz gero ere.
– Oinarriak onartzea.
    • Deialdi honetara hautagaitza bat aurkezteak interesdunek deialdian ezarritako baldintzak onartzen dituztela esan nahi du.

Epaimahaiaren ezazpena

1. EPAIMAHAIA

Francisco Javier de Landaburu Universitas sariaren epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

    • EuroBasqueko presidenteak. (Epaimahaiburua).
    • EuroBasqueko idazkari nagusiak. (Epaimahaiko idazkaria).
    • EuroBasqueko Zuzendaritza Batzordeko 2 kidek.
    • Eusko Jaurlaritzako ordezkari 1ek.
    • Eusko Legebiltzarreko ordezkari 1ek.

2. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

    • Lan-ikuspegiaren originaltasuna baloratuko da.
    • Ikerketa-proiektuaren kalitatea, zorroztasuna eta onargarritasuna baloratuko dira.
    • Pertsona edo ikerketa taldearen prestakuntza baloratuko da, proposatutako gaiarekin bat etortzearekin batera.
    • Ibilbide akademikoa eta/edo aurretiaz egindako argitalpenak baloratuko dira, proposatutako gaiarekin zuzenean lotutakoak batez ere.
    • Zeharkako eta diziplinarteko ikuspegiak baloratuko dira.
    • Deialdiko sariak eman gabe utzi ahal izango dira, guztiak edo batzuk, baldin eta aurkeztutako proiektuetako batek ere ez baditu, epaimahaiaren iritziz, beharrezko kalitatea eta bermeak biltzen.
    • Epaimahaiak kideen gehiengoaren onespenarekin hartuko ditu erabakiak. Berdinketa gertatuko balitz, Epaimahaiko presidenteak erabakiko du, kalitateko botoa baliatuz.
    • Saritutako hautagaitzak 2025eko apirilaren 30ean ebatziko dira.

3. EBAZPENA ALDATZEA:

    • Epaimahaiak sariak emateko ebazpena aldatzeko aukera izango du eta, hala badagokio, aurreratutako zenbatekoak itzultzeko eskatzekoa, baldin eta sarituek ez badituzte lanaren bilakaerari buruzko txostenak entregatzeko tarteko epeak betetzen, edo ez badira ikerketaren kalitate eta/edo zehaztasun zientifiko eta etikoko maila egokiak betetzen, plagioa eta obraren originaltasun pertsonalik eza barne, edo aldez aurreko argitalpen osoa edo partziala barne.Epaimahaiak lehen sariaren edo accesiten zenbatekoa itzultzea erabaki dezake, sarituek deialdiaren baldintzak betetzen ez badituzte.

Sarituen betebeharrak

Saritutako pertsonak. Saria onartuz gero, sarituek ikerlan bat aurkezteko konpromisoa hartzen dute, jarraian zehazten diren baldintzetan:

  • Ikerlanak argitaragabea izan beharko du, eta euskaraz edo gaztelaniaz idatzita egon behar da Deialdi honetan, salbuespen gisa, Europako beste herrialde batzuetako emakumeei buruzko ezagutza ekartzen duten lanak aurkez daitezen errazteko, Europako beste hizkuntza batzuetan idatzitako lanak onartuko dira, ahal izanez gero, ingelesez idatzitakoak.
  • Ikerlanaren edizio eta argitalpen eskubideak ez dira inongo modutan ezein pertsona, erakunde edo entitaterekin konprometituta egongo.
  • Ikerlanak ezin du funtsezko antzekotasunik izan sariaren aurreko edizioetan aurkeztutako ezein ikerlanekin.
  • Ikerlanen gutxieneko luzera 30.000 hitzekoa izango da, eta ezingo dituzte 35.000 hitz baino gehiago izan. Ikerlana orrialdeak zenbakituta dituela aurkeztuko da, eta aurkibide bat izango du, eduki bakoitzari dagokion orrialde zenbakiarekin.
  • Saria emateko unean jakinaraziko diren formatuari, estiloari, aipuen arauei, eta abarri buruzko jarraibideak bete beharko dituzte lanek.
  • Lanetan hirugarrenek egindako taulak, ilustrazioak edo irudiak badaude, sarituek elementu horiek modu baketsuan erabiltzeko eskubidea dutela frogatu beharko dute.
  • Lanak entregatzeko epea 2025ko urriaren 19an amaituko da.
  • Lana elektronikoki entregatu behar da.

EuroBasquek ikerketa proiektuaren garapenari buruzko aldian behingo txostenak eskatu ahal izango dizkie sarituei. Lehen sariari eta accesitari dagozkion ustiapen eskubideak EuroBasqueri bakarrik lagako zaizkio, doan,eta sarituek dagokion agiria eman beharko dute, beharrezkoa denean, oinarri hauetan aurreikusten den jabetza intelektualeko eskubideen lagapena behar bezala jasota gera dadin; EuroBasquek beretzat gordeko du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Saritutako lanak ezin izango dira beste ezein hedabidetan, formatu fisikotan edo digitaletan argitaratu, aldez aurretik EuroBasquek berariazko baimena eman ezean.